(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak amaitu du haurrei eta nerabeei arreta emateko ekipoak Foru Komunitate osora hedatzen asteazkena, 2017.eko abenduak 27


3 milioi eurogatik lizitatuko da, lizitazioak gehienez iraungo dituen lau urteetarako


Gaurko saioan, Nafarroako Gobernuak adostu du Haurrei eta Nerabeei Arreta Emateko Ekipoak (HNAEE) Nafarroa osora hedatzea, Iruñerriko eta Komunitateko iparraldeko, ipar-ekialdeko eta ipar-mendebaldeko herritarrei arreta emateko zerbitzua kontratatzea baimendu ondoren.

Kontratuak, gehienez, lau urte iraungo du, eta denbora horretan zerbitzua emateko zenbateko osoa 3.052.383,51 euro da; horietatik 641.212,51 euro 2018. urteari dagozkio, eta 58.292,05 euro, 2019. urteari.

Gobernuak baimena eman dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendariari ekipoak kudeatzeko laguntza-kontratua sinatzeko. Ekipoek gizarte-zailtasunean dauden herritarrak artatuko dituzte, kasuen larritasuna erdi-mailakoa denean —larritasun txikieneko kasuak oinarrizko gizarte-zerbitzuek artatzen dituzte, eta larritasun handienekoak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familia eta Adingabeen Zuzendariordetzak—.

HNAEEek oraindaino erakutsi duten eraginkortasuna ikusirik, Gobernuari iruditu zaio Nafarroa osora hedatu behar zirela. Zerbitzua adierazitako eremuetan ezartzeaz gain, gorantz berritu da Tafallako eremua kudeatzeko kontratua, non % 50 handituko baita arreta-gaitasuna.

Tafallako ekipoak gizarte-zerbitzuen oinarrizko 5 eremuri emango die zerbitzua; hala, 8.848 adingabe eta haien familiak artatu ahal izango dira. Iruñerriko eta iparraldeko, ipar-ekialdeko eta ipar-mendebaldeko HNAEEk gizarte-zerbitzuen oinarrizko 23 eremuri emango die zerbitzua; hala, 51.803 adingabe eta haien familiak artatu ahal izango dira.

Kontratua 2018ko urtarrilaren 1ean hasiko da gauzatzen, eta urte horretako abenduaren 31ra arte egongo da indarrean. Gehienez, 4 urtera arte luzatu ahal izango da; beraz, luzapenak adostuz gero, 2021eko abenduaren 31n amaituko litzateke.

Haurrei eta Nerabeei Arreta Emateko Ekipoen helburua da haurrei eta haien familiei arreta ematea, haien babesgabetasun-mailak eremu horretako gizarte-zerbitzuen lehen mailako arretaren eskumenak edo baliabideak gainditzen dituenean.

Haien zereginen artean daude gizarte-zerbitzuei eta haien eragin-eremuko eragile soziokomunitarioei laguntzea prebentzioan, hautemate goiztiarrean, ikerketan, balorazioan eta esku-hartzean, eta haurrak babesteko lan-sare bat eta haien eremuko haur zaurgarrien beharrak asetzeko behar diren baliabideak sortzea. Gainera, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familia eta Adingabeen Zuzendariordetzari laguntzen dio zaurgarritasun handieneko egoerak hautematen eta premiaz artatzen.

HNAEEek arreta-eremu bakoitzeko 18 urtetik beherako haur eta nerabeei ematen diete arreta.

Sei urtetik beherakoek eta sei eta hamabi urte bitarteko haurrek dute lehentasuna, bai eta haurrak babesik gabe uzteko arrisku handia duten familiek edo guraso-figurek ere.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa