(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuaren Alokairu Sozialaren Poltsak kudeatzen duen etxebizitza-kopurua % 14 hazi da 2017an; guztira, 553 etxebizitza kudeatu ditu asteartea, 2017.eko abenduak 26


Etxejabeei diru-laguntzak emateko beste deialdi bat, alokatzaileentzako zein maizterrentzako zerga-hobekuntzak eta alokairurako 218 etxebizitza berriren sustapena aurkeztu ditu Laparra lehendakariordeak


Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak aurkeztu du zer neurri aplikatu dituen bere Departamentuak 2017an etxebizitzen Alokairu Poltsa programaren inguruan. 2017an, 68 unitate gehitu dira, 553ra iritsi arte (2008an plana martxan jarri zenetik izan den kopururik altuena); alegia, % 14 gehiago.

2018rako aurreikusitako neurriak ere aurreratu ditu: bere horretan jarraituko dute 2017an aplikatutako diru-laguntzek, eta hobetu egingo zaie fiskalitatea beren jabetzako etxebizitza Nafarroako Gobernuaren Alokairu Sozialaren Poltsaren esku jartzen dutenei. Maizter gazteentzat eta guraso bakarreko familientzat ere hobetu egingo da fiskalitatea.

2017. urtearekiko berritasun nagusia da kendu egingo dela Nasuvinsak ondasun higiezinen alokairuen errendimenduagatik aplikatzen zuen hileko % 19ko atxikipena. Jabeak Ogasunarekin likidatuko du zerga hori; Ogasunak, lortutako errendimenduek % 40ko kenkaria dutenez, gutxieneko likidazioa aplikatu ohi du, edo batere ez.

Etxebizitza gehiago erakartzeko 2017an emandako gainerako pizgarriak berretsi ditu Laparra lehendakariordeak. Hau da, hiru hileko kuota adinako diru-laguntzen beste deialdi bat onartu du, eta diru-laguntza horiek 945 eta 1.600 euro bitartekoak izango lirateke. Esan bezala, bere horretan jarraituko du alokairuagatik lortutako errendimenduen gaineko % 40ko zerga-hobariak, programa horretako etxebizitzen jabeentzat bakarrik.

Maizter batzuei ere hobetu egingo zaie zerga-tratamendua.

Zehazki, gazteek (30 urtera arte) eta guraso bakarreko familiek 1.500 eurora arte igo dezakete beren kenkaria —gaur egun, 1.200 eurorainokoa da—, betiere beren ahalmen ekonomikoa 30.000 eurokoa edo txikiagoa bada. Neurri horiek maizter guztiei eragiten diete, programa publiko batean egon edo ez, eta haien xedea da gazteen emantzipazioa bultzatzea, bai eta guraso bakarreko familiei etxebizitza bat eskuratzea erraztea ere, kolektibo horrek zailtasun bereziak baititu.

Laparrak jakinarazi du, halaber, zenbatekoak izan diren etxejabeei 2017an eman zaizkien diru-laguntzak:

114 diru-laguntza eman zaizkie etxejabeei, eta, guztira, 152.878,32 euro bideratu dira horretara; batez besteko diru-laguntza 1.341,04 eurokoa izan da. Espediente horietatik 92 programan sartu diren etxebizitzei dagozkie, eta 22 lehendik zeuden eta bertan beste 5 urte igaroko dituztenei dagozkie.

Legealdi honetan aplikatu diren neurriak hasi dira datu onak ematen, Nasuvinsa sozietate publikoak kudeatzen duen alokairu-kontingentean etxebizitza pribatu gehiago sartzeari dagokionez.

Gobernuaren helburua da urtean 100 etxebizitza erakartzea, eta alokairuen Poltsak 700 etxebizitza izatea 2019ko udaberrirako. Eskaintza ekonomikoa iristen ez den tokira segurtasun juridikoa iristen da.

Gogorarazi behar da ezen, oraintsuko ikerketa batean, Nasuvinsaren Poltsaren bitartez beren etxebizitza alokairuan jarri dutenek 10etik 7,4ko nota jarri diotela programari.

% 92k gomendatuko lioke programa beste norbaiti; kexa nagusia, ordea, lortzen den errenta da. Alokatzaileek oso ondo baloratzen dituzte kobratzeko segurtasuna eta etxebizitza baldintza onetan berreskuratzeko bermea.

Etxebizitzen alokairu sozialaren Nafarroako programak, Alokairu Poltsa izenaz ezagutzen denak, halaxe bukatuko du 2018. urtea, eta hura izan da Espainia guztian etxebizitza partikular gehien mobilizatu dituena.

Eskubide Sozialetako Departamentuak asmoa du, orobat, logela bakarreko etxebizitzak erakartzeko, zeinak Housing First programara bideratuko baitira. Gaur egun, pertsona bat dago alokairuan, etxerik gabekoentzat etxebizitza eskuratzeko modalitate horren arabera, eta beste etxebizitza bat ari da prestatzen. Etxebizitzen Poltsan ez daudenez logela bakarreko asko, Departamentuak pizgarriak eman nahi ditu halakoak erakartzeko, 90 metro erabilgarriko etxebizitzenen errenta baliokideak ordaintzeko aukera emanez.

Nafarroako programa, aitzindari

Laparrak balantze labur bat egin du legealdi honetan Alokairu Poltsak eman duenaren inguruan.

Gogorarazi du 2016an Nafarroa osora hedatu zela alokairu sozialaren programa, eta malgutu egin zirela baldintza batzuk, hala nola etxebizitzaren tamaina, eta zenbat denbora egon behar izan zuen, gutxienez, hutsik.

2017an, etxejabeek jasotzen duten errenta igo egin da (komunitate gastuak hilean 50 euroraino, Nasuvinsak ordainduta); bizigarritasuna (energia-eraginkortasuna eta konponketak) hobetzeko kudeaketa sinplifikatu egin da; etxebizitza alokairurako egokitzeko, eraberritze-gastuak interesik gabe finantzatu dira 12.000 euroraino; eta energia-eraginkortasunaren ziurtagiriak igorri dira Nasuvinsaren kontura.

218 etxebizitza berri alokairurako

Lau urte igaro ondoren etxebizitza babestuak alokairu-erregimenean kalifikatu gabe, 2017an zazpi sustapenek jaso dute behin-behineko kalifikazioa; guztira, 218 etxebizitzak, eta horietatik 185 Nasuvinsa sozietate publikoak bultzatu ditu.

Gobernuak 8.773.535,64 euro inbertitu ditu sustapen horiek diruz laguntzeko. Kopuru horretatik, 1.571.484,95 euro etxebizitza-sustatzaile pribatuetara bideratu dira.

Nasuvinsak 2009tik zeraman alokairura bideratutako etxebizitza babestuak sustatu gabe; beraz, bere nortasunaren adierazgarrietako bat berreskuratu du.

Alokairu Planaren bigarren fasea beste 236 etxebizitzak osatzen dute, eta proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazio-izapidean daude. Gogorarazi behar da etxebizitza guztiek kontsumo-estandar hutsalak dituztela, eta haien eraginkortasuna erabakigarria izan dela Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) bitartez Europaren finantzaketa lortzeko.

Gobernuak etxebizitzen gehieneko salmenta-prezio teorikoaren % 35 laguntzen du diruz —estimazio hori erabiltzen da kalkulua egiteko—, eta aldatutako Etxebizitzaren Foru Legearen babespean ematen du. Lege horrek berriro ezarri zuen alokairu-erregimeneko etxebizitzak sustatzeko diru-laguntza, etxebizitza babestu eskuragarrien parkea handitzeko. Modu horretan sustatutako etxebizitzak alokairura bideratu beharko dira 30 urtez.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
BOLSADEALQUILER.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa