(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentua eta Botikarien Elkargoa lankidetzan arituko dira erretzeari uzten laguntzeko kanpainan      ostirala, 2017.eko abenduak 22


Farmazia-bulegoek aktiboki hartuko dute parte Osasunbidek finantzatutako farmazia-tratamenduak hasten dituzten pazienteak erakartzen eta haiei segimendua egiten


Botikak

Osasun Departamentua eta Botikarien Elkargoa lankidetzan arituko dira tabakoaren aurkako kanpainetan. ( irudia handitu )

Gobernuak onartu berri du erretzeari uzten laguntzeko botikak finantzatzea. Neurri hori martxan jarri den honetan, Botikarien Elkargoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Osasun Departamentuarekin. Hor jasotzen da, besteak beste, zer paper jokatuko duten farmaziek ekimen horretan.

Zehazki, establezimendu horiek aktiboki hartuko dute parte erretzeari uzteko kanpainan, eta pazienteak erakarri ahal izango dituzte xede horretarako, kanpainaren nondik norakoak eta xedea azalduz. Gainera, segimendua egin ahal izango diete pazientearen tratamenduari eta programatutako banakako jarduerari, betiere jarduera hori pazientearen familia-medikuak eskuordetu badu.

Kasu horietan, farmazia-bulegoek konpromisoa hartzen dute pazientearen segimenduaren datuak osasun-zentroen esku jartzeko, ezarriko diren komunikazio-kanalen bidez.

Osasunbidek, berriz, konpromisoa hartzen du hilero ordaintzeko, finantzatutako botikentzako baldintza beretan, erretzeari uzteko saldu diren eta foru-araudian jasota dauden botikengatik botikarien elkargoak aurkezten duen faktura.

Nafarroako 123.000 erretzaileei zuzenduta dago ekimena

Nafarroako 123.000 erretzaile baino gehiagorentzako laguntza hau (65.000 gizonezko eta 58.000 emakumezko) erretzeari uzteko laguntza-programetan (ELP) sartzen da. Programok aspalditik egiten dira, batez ere lehen mailako arretan.

Zenbait ikerketaren arabera, erretzeari uzteko farmazia-laguntza emateak % 14-20 handitu dezake erretzeari uzten diotenen kopurua; jokabidez aldatzeko heziketa-laguntzarekin bakarrik, berriz, % 8-11 handitzen da.

Botikak eta koordainketa, errenta-tarteen arabera

Espainian, gaur egun, zenbait botika onartzen dira erretzeari uzteko:

nikotinaren ordezkoak, bupropioa eta bareniklina. Hirurak suertatu dira eraginkor erretzeari uzteko, eta, emaitzei dagokienez, ez dago alde handirik haien artean.

Lehen mailako arretako medikuek kasu bakoitzean egokitzat jotzen duten botika aginduko dute, baina, hori baino lehen, formulario bat bete beharko dute, farmazietan saldu ahal izan daitezen.

Horrek aukera emango du, gainera, gerora informazio oso baliotsua lortzeko eta aztertzeko, proiektuak bi urteren buruan izango duen eraginkortasuna ebaluatze aldera.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa