(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Kulturaren 2017-2023 Plan Estrategikoak kultura-politika berri baten oinarriak sendotzearen aldeko apustua egin du

ostirala, 2017.eko abenduak 22


Herrera kontseilariak gaur aurkeztu ditu plan honen oinarrizko ildoak, sektore-, estrategia- eta lurralde-dinamika batetik lortutako ekarpen-prozesu zabal baten ondoren


Transcripción textual del video

Foru Komunitateko kultura-beharrak hautematea da Plan honen helburuetako bat eta, jada abiatutako ekintzekin batera, epe ertainerako eta epe luzerako kultura politika bat ezartzea, tradizioa eta garaikidetasuna integratuz eta hiri- eta landa-munduak batuz; kultura- eta sortze-sektoreetarako aukera berriak sustatuko dituen Plan bat, bere garapenean partaidetza-prozesuen jarraikortasuna bermatuko duena.

Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoak     balioan jarriko ditu Nafarroako kultura-sektoreak eta bide-orri bat ezarriko du lurralde osorako, 2017. urtetik 2023.era. Hala aurreratu du gaur goizean Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak, Ana Herrerak, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako Kultura Kontseiluak elkarrekin sustatutako aurkezpenean, 2016an ekarpenak, hausnarketak eta balorazioak jasotzera bideratutako partaidetza-prozesua bultzatu ondoren, gerora Plana idazteko aintzat hartu direnak.

Bertan izan dira, Ana Herrera kontseilariaz gain, Kulturako Zuzendaritza Nagusiko zuzendari nagusia, Fernando Pérez, Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Saileko burua, Mª Camino Barcenilla eta Nafarroako kultura Kontseiluko Plan Estrategikoko lantaldeko lehendakaria, José Vicente Urabayen.

Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoa 2017-2023 idazteko lanetarako, Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Kultura Kontseiluaren elkarlanaz gain (talde motor gisa artikulatua), Ikertalde Grupo Consultor SAren laguntza ere izan da. Lizitazioa irabazi zuen enpresa horrek, eta 54.450 eurotako zenbatekoa (BEZa barne) jaso zuen kontratuaren sinadura-egunetik hasita 7 hilabetetako epean lana gauzatzeko.

Metodologia

Planaren idazketa Kulturako Zuzendaritza Nagusiak zuzendutako 2016ko partaidetza-prozesuan lortutako datuetatik abiatuta osatu da, eta baita txosten sektorialetan, informazio-iturrietan eta aurretiazko ebaluazioetan oinarrituta ere. Gainera, Museo, Artxibo, Ondare Historiko, Kultura Ekintza eta Liburutegietako zerbitzuetako ekintza-planak ere hartu dira kontuan.

Gainera, elkarrizketak gauzatu dira sektoreko agenteekin, lan-mahaiak egin dira kultura- eta arte-agenteekin, herritarren mahaiak osatu dira, eta baita kultura- eta sortze-industrien genero-ikuspuntuari eta transbertsalitateari buruzko hausnarketarako laborategiak ere.

Nafarroako Kultura Plan Estrategikoaren (NKPE) osatzea lau lan-fasetan garatu da: lehen bi faseetan helburuak, ildo estrategikoak eta Planaren metodologia definitu ziren, eta Nafarroako kultura- eta sorkuntza-sektorearen diagnostikoa gauzatu zen. Hirugarren fasean ekarpenen prozesua osatu zen eta, prozesu horren garapenerako, herritarrek osatutako lan-mahai transbertsal eta lurraldekoak ospatu ziren.

Laugarren fasea NKPEren zirriborroa egitera bideratu zen, eta bai Gobernu Irekiko ekarpenak jaso eta NKPEaren amaierako dokumentua idaztera ere.

Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoa 2017-2023 eraikitzeko prozesua baino lehen, Nafarroako kulturaren egungo egoeraren eta etorkizuneko erronken inguruko aurre-diagnostikoa gauzatu zuten Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek, azpisektore eta jarduera desberdinak aintzat hartuta. Hausnarketa horiez gain, Nafarroako Estatistika Erakundeko, Euskarabideako, Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Saileko eta Nafarroako Informazio Kulturaleko Sistemakoak gehitu dira, eta bai ere Kulturako Zuzendaritza Nagusiko partaidetza-prozesuko 600dik gora ekarpen.

Hamar ardatz, bakoitza bere ekintzekin

Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoa hamar ardatz estrategikotan egituratzen da. Horietako bakoitza, aldi berean, jardun-ildo desberdinetan banatzen da eta ekintza zehatzak garatzen dira ildo bakoitzerako, hurrengo 7 urteetako Nafarroako Gobernuaren kultura-politika artikulatuz.

Lehen ardatzak kulturaren eta sormenaren esparruan Nafarroako lurralde-aniztasuna eta kohesioa indartzea du helburu. Horretarako, lurralde-koordinaziorako eta dinamizaziorako foro baten sorreran lan egingo da, eta baita tokiko erakundeen arteko baliabideen kudeaketa arduratsu batera zuzendutako ekimenen sustapenean ere, lurralde- eta gizarte-oreka marko batean. Gainera, lurraldea osatzen duten zona desberdinetako sortze- eta kultura-berezitasuna indartu eta ikusgarri egiteko ere lan egingo da.

Bigarren ardatza egoeraren eta kulturaren eta sormenaren bilakaeraren informazio eta jarraipen sistematikorako sistema bat ezartzera bideratuko da, eta baita plan estrategiko eta sektorialak eta egoeren diagnostikoak egitera ere. Horretarako, bost dira aurreikusten diren ildoak: Nafarroako Kulturaren Behatokia sortzea; Nafarroako kultura- eta sortze-sektoreen ezagutza hobea sustatzea; kulturaren eta sormenaren esparruetan ikerketa garatzeko sormenezko inguruak sortzea; unibertsitateen papera sendotzea kultura-esparruko ikerketa garatzeko eta, azkenik, sortze-fabrikak abiatzea.

Hirugarren ardatzak kalitatezko enpleguaren alde egin eta kultura-sektoreko profesioa duintzeko helburua dauka, profesionalen balioa aitortu eta profesional horiek bizi-kalitateari, gizartearen ongizateari eta lurraldeko aberastasunari egiten dioten ekarpena aintzat hartuz. Helburu horri jarraiki, bost ildo landuko dira: beren lanbidea kulturaren eta sormenaren esparruetan garatzen duten pertsonen lan-baldintzen hobetzea; bizitzan zeharreko ikaskuntzari eta profesionalizazioari babesa; kultura- eta sormen-esparruko aurre-profesionalen eta profesionalen komunitatea lagundu eta orientatzeko zerbitzu bat sortzea; profesionalen eta proiektuen plataforma birtual bat osatzea; eta, azkenik, sortzen ari diren profil profesional berriei bultzada ematea.

Planak laugarren ardatz bat diseinatu du, politika kulturalen garapenean herritarren eta kultura- eta arte-agenteen partaidetza bultzatzera bideratzen dena, eta bai ere sektore profesionalaren eta amateurraren arteko loturak indartu eta Nafarroako gizartearen sentsibilizazioa sustatzera zuzendua, gizarte horrek kulturaren eta artearen alde egin dezan. Helburu horretarako, hiru jardun-ildo proposatzen dira: herritarren partaidetza sustatuko duten ekimenen garapen eta sendotzea; sektore profesionalaren eta egun dagoen elkartze-ehun zabalaren arteko lotura eta sinergiak bultzatzea; eta, azkenik, kulturaren eta sormenaren aldeko sentsibilizazioa, publiko berriak erakarri eta fidelizatzearekin batera.

Bosgarren ardatzean, kulturaren eta sormenaren esparruetan ekimenak finantzatzeko formula berriak ikertzen ardaztuko da plana, horien garapen eta jasangarritasunaren alde egiteko. Horretarako, finantziaziorako formula berriak sustatzera bideratuko dira ildoak, Nafarroako Kultur Mezenasgoari buruzko foru legearen eta eskaintzen dituen zerga-pizgarrien ezagutza hobearen bitartez; biztanle bakoitzeko kulturako gastu publikoa Europako erreferentziazko eskualdeetakora gerturatuko da, eta diru-laguntzen politika berrikusiko da, sektoreko errealitatera egokitzeko.

Planak, kultura politika publikoetako elementu transbertsal bilakatzea aurreikusten du seigarren ardatzean, Nafarroan garatuko diren estrategietan bere presentzia indartuz (liburu zuriak, beste eremu batzuetako plan estrategikoak eta ekintza-planak, hezkuntza, turismoa eta merkataritza eta garapen ekonomikokoak kasu). Horretarako, bi ildo diseinatu dira: Kulturako Zuzendaritza Nagusiko departamentuen arteko eta departamentuen barneko elkarlana eta hausnarketa eta elkarlanerako mekanismo iraunkorrak sortzea, Nafarroako beste agente sektorial batzuekin partekatutako proiektuekin batera.

Zazpigarren ardatzak kultura eta sormena ikusgai izatea bilatzen du, bai lurraldean bertan eta bai kanpora begira ere, eta bai ere kulturako sarbide irekia sustatzea pertsona guztietan, gizarte-orekarako irizpideak kontutan hartuta. Hauek dira helburu horiek lortzeko aurreikusten diren ildoak: Nafarroa osorako kultura-agenda bakarra sustatzea; Foru Komunitateko kultura eta sormenaren komunikazio- eta sentsibilizazio-plan bat sustatzea; kulturaren eta sormenaren esparruko profesionalen eta enpresen nazio mailako eta nazioarteko proiekzioa babestea, eta baita beren proiektuena ere; eduki eta publikoetan anitza izango den eskaintza bultzatzea; eta, azkenik, kultura-eskaintza kudeatu eta koordinatzeko eredu berriak indartzea.

Zortzigarren ardatzak ekipamenduei egiten die erreferentzia eta kultura-horniduren lurraldeko planifikazio arrazionala sustatzea du helburu, eta baita irisgarritasuna hobetzea ere, erabiltzaile, sortzaile eta ekoizleentzat. Horretarako, kultura-ekipamenduen lurralde-planifikazioa sustatzea aurreikusten da; bestetik, kultura-agenteei eta herritarrei ekipamendu horietarako sarbidea errazteko ekimenak sustatzea; kultura sortu eta erakusteko espazio desberdinen erabilera eta aprobetxamendua sustatzea, eta, azkenik, azpiegitura-beharrik ez duten ekimenak bultzatzea.

Bestalde, gainera, sektore kulturalak eta horien balio-katea dinamizatzeko asmoa ere badu Plan Estrategikoak, bederatzigarren ardatzean jasotzen denez. Zentzu horretan, hauek dira proposatzen diren lan-ildoak: Nafarroako Liburutegien Sarea kohesionatu eta indartzea; kultura-ondarearen eremuan finantziazio publikoa handiagotzea; kultura-ekintzaren eta sortzen duen balio-katearen sustapena; museoetako jardueraren garapena eta sortzen duen balio-katearena, eta, azkenik, artxiboetako jardueraren sustapena eta horrek sortzen duen balio-katearena ere bai.

Azkenik, kultura- eta sortze-industrietara bideratzen da hamargarren ardatza, horien garapena babestu eta eskualdeko politikako baliabide desberdinen arteko koordinazioa eta integrazioa hobetzeko, ekintzailetza eta garapen profesionala sustatzeko neurriak indartzearekin batera. Erronka hori betetzeko, honako ildo hauek planteatzen dira: kultura- eta sortze-industrien (KSI) inguruko ikuspuntu partekatu baten sustapena tartean dauden parteen eta garapenerako giltzarri diren aktoreen artean; KSIen sektoreko datu-iturrien eta ezagutzaren sustapena; eskualdeko pertzepzio baten eta lurralde-ikuskera baten sustapena; KSIetara zuzendutako baliabideen handiagotzea eta horietara sarbidea erraztea; egun dauden zerbitzuen moldatzea KSIen sektorera, enpresa berrientzat, eta zuzeneko eta zeharkako euskarri-instrumentuak inplementatzea; gainera, instituzio publikoek kulturaren bitarteko eskualdeko garapenean duten konpromisoa sendotzea ere aurreikusten da azken puntu honetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Plan estratégico de Cultura
Nafarroako-kulturaren-plan-estrategikoa-2017-2023
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa