(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 566 lanpostuko LEPa onartu du 2017rako asteazkena, 2017.eko abenduak 20


Lanpostuak berriro betetzeko 2016ko indizearekiko, 221 osasun-profesional, 191 irakasle eta Nukleo Administrazioko 154 langile sartu ditu


Transcripción textual del video

Gaurko saioan Foru Gobernuak onartu duen foru-dekretuaren bidez, 2017rako lan-eskaintza publikoa onartzen da, lanpostuak berriro betetzeko 2016ko indizearekiko. Guztira, 566 lanpostu sortuko dira; haietatik 221 osasun-langileentzat (219 Osasunbiden eta 2 Nafarroako Osasun Publiko eta Laboralaren Institutuan), 191 irakasleentzat (lanpostu guztiak Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan), eta 154 lanpostu beste kategoria batzuetan (Nukleo Administrazioa). 566

enplegu

Administrazioaren bulegoak.

Gaurko saioan Foru Gobernuak onartu duen foru-dekretuaren bidez, 2017rako lan-eskaintza publikoa onartzen da, lanpostuak berriro betetzeko 2016ko indizearekiko.

Guztira, 566 lanpostu sortuko dira; haietatik 221 osasun-langileentzat (219 Osasunbiden eta 2 Nafarroako Osasun Publiko eta Laboralaren Institutuan), 191 irakasleentzat (lanpostu guztiak Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan), eta 154 lanpostu beste kategoria batzuetan (Nukleo Administrazioa). 

 

Honela banatzen dira Nukleo Administrazioko 154 lanpostuak:24 atezain-postu, Administrazio Publikoko Teknikari (APT) izateko 19 postu (arlo ekonomikoan), Administrazio Publikoko Teknikari (APT) izateko 18 postu (arlo juridikoan), 17 suhiltzaile-postu, Foru Poliziako 17 postu, sistema informatikoen ofizial izateko 15 postu, gizarte-langile izateko 14 postu, liburutegiko arduradun izateko 10 postu, sistema informatikoen Erdi Mailako Teknikari (EMT) izateko 9 postu, 4 psikologo-postu, euskara-itzultzaile izateko 4 postu, euskarako itzultzaile-interprete izateko postu bat, eta lan-arriskuak prebenitzeko EMT izateko 2 postu.

Beraz, osasun-langileei dagokienez, Nafarroako Osasun Publiko eta Laboralaren Institutuko 2 postuei LEPean sartutako beste 219 postu gehitu behar zaizkie: Nafarroako Ospitalegunea: Arloko Mediku Espezialista izateko 29 postu (2 postu kirurgia pediatrikoan, postu bat angiologian eta hodi-kirurgian, postu bat bihotz-hodietako kirurgian, 2 postu kirurgia ortopedikoan eta traumatologian, 2 postu anestesian eta bizkortzean, postu bat anatomia patologikoan, 4 postu nefrologian, postu bat medikuntza fisikoan eta errehabilitazioan, postu bat neurologian, 2 postu erradiodiagnostikoan, postu bat medikuntza nuklearrean, postu bat onkologia medikoan eta postu bat otorrinolaringologian. Lizarrako Osasun Arloa: postu bat barne-medikuntzan eta postu bat prebentziozko medikuntzan eta Lan Osasunean. Tuterako Osasun Arloa: Sofia Erregina Ospitalea: 2 postu digestio-aparatuan, postu bat dermatologian, postu bat hematologian, 3 postu nefrologian, 3 postu otorrinolaringologian eta postu bat erreumatologian. Erizaintzari dagokionez, 10 postu sartu dira: 6 postu buru-osasuneko espezialitatean eta 4 postu obstetrizian eta ginekologian. Horiez gain, 75 zaindari-postu, erizaintzako zaintza laguntzaileetarako 80 teknikari-postu, farmazia-teknikari izateko 2 postu, anatomia patologikoko teknikari espezialista izateko 4 postu, osasun-dokumentazioko teknikari izateko 4 postu eta laborategiko teknikari espezialista izateko 15 postu sartu dira.

Hezkuntza Departamentuari dagokionez, 191 irakasle-postu eskaintzen dira (164 DBHrako eta 27 Lanbide Heziketarako).

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan , 164 postu sartu dira, honela banatuak: ekonomiako 6 postu gaztelaniaz, gorputz-hezkuntzako 8 postu gaztelaniaz eta 6 euskaraz, fisika eta kimikako 14 postu gaztelaniaz eta 10 euskaraz, geografia eta historiako 10 postu euskaraz, informatikako 8 postu gaztelaniaz, ingeleseko 20 postu gaztelaniaz eta 14 euskaraz, gaztelania eta literaturako 14 postu gaztelaniaz eta 10 euskaraz, matematikako 8 postu gaztelaniaz eta 17 euskaraz, hezkuntza-orientazioko 5 postu gaztelaniaz eta 4 euskaraz, teknologiako 8 postu gaztelaniaz eta esku-hartze soziokomunitarioko 2 postu. Lanbide Heziketan, honela banatzen dira eskaintzen diren 27 lanpostuak: instalazio elektroteknikoetako 4 postu gaztelaniaz, mekanizatuko eta makinen mantentze-lanetako 4 postu euskaraz, nekazaritza-operazio eta ekoizpen-ekipamenduetarako 6 postu gaztelaniaz, osasun- eta laguntza-prozeduretarako 5 postu gaztelaniaz eta 2 euskaraz, eta sistema eta aplikazio informatikoetarako 6 postu gaztelaniaz.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa