(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laparra lehendakariordeak Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Sariak eman ditu ostirala, 2017.eko abenduak 15


Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea eta Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea (ADEMNA) saritu dira beren lanagatik


Foto de grupo de las personas premiadas.

lehenengo ilaran, ezkerretik eskuinera: Miguel Echarri, Recari fundaziokoa; Jokin Apezetxea, Bortzirietako Mankomunitatekoa; María Eugenia Campo; Miguel Laparra; Mª del Mar Sánchez; eta Asunción Azanza, ADEMNAkoa ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak "Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen X. Sariak" eman ditu gaur Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan.

Aurtengoan, "Gizarte Zerbitzuen Erabiltzaileen Arreta" kategorian, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea saritu da, eta "Banakako arreta-planen kudeaketa-metodologia" kategoriako saria Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari (ADEMNA) eman zaio.

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak helburu honekin antolatzen ditu Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Sariak: kalitatea hobetzea eta Nafarroako gizarte-zerbitzuetako erakundeek erabiltzaileen arretari eta langileen enpleguaren kalitateari eta/edo erakundeen kudeaketa hobetzeari dagokienez egiten dituzten jardunbide egokiak saritzea.

Sari hori "Tomás y Lydia Recari García" fundazioarekin lankidetzan ematen da.

Sariak emateko ekitaldian, Miguel Laparra lehendakariordeak azpimarratu du zeinen garrantzitsua den erakundeen artean lankidetzan jarraitzea: "inoiz baino balio handiagoa daukate erakundeen arteko lankidetzak edo sinergiek, gizarteko pertsona eta kolektibo zaurgarrienen egoerarekin konprometituta dagoen gizarte sentikor bat aktiboki eraikitzen jarraitzeko".

Horrez gain, Laparrak eskerrak eman dizkio Recari fundazioari, eta, bereziki, Miguel Echarriri "eskuzabalki parte hartzeagatik".

Sarituak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak "Gizarte Zerbitzuen Erabiltzaileen Arreta" modalitateko saria jaso du, MEC proiektuan egindako lan onagatik.

Proiektu horren helburua da desgaitasuna dutenei lehenengo aukera ematea zenbait lan-trebezia eta -gaitasunetan lan egiteko, etorkizunean errazago aurkitu dezaten lana; gainera, haien garapena eta autonomia ere garatzen dira. Horretarako, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak erakunde publiko eta pribatuen arteko sare bat sortu du, kolektibo horrentzako lan-eskaintzak sustatzeko. Mankomunitateari saria ematean, kontseilariorde Miguel Laparrak nabarmendu du zenbaterainoko autonomia eta gaitasuna duten toki-erakundeek Nafarroako Gobernuko Esparru Orokorreko Gizarte Zerbitzuen Zorroa aberasteko eta osatzeko baliabideak sustatzeko.

Mankomunitatearen izenean, proiektu sarituaren arduradun Jokin Apezetxeak jaso du saria, eta programari MEC izena ematen dion pertsona aurkeztu du, María Eugenia Campo, desgaitasuna duen gazte baten ama. Hark bere semearentzat udako lan bat aurkitzea lortu du proiektu horri esker, non erakunde publikoek eta pribatuek hartu baitute parte. María Eugenia Campok eskerrak eman dizkie Mankomunitateko teknikariei, Aspace eta Caixabank erakundeei eta bere herriko bizilagunei "egunero ematen diguten laguntzagatik".

"Langileen enpleguaren kalitatea eta erakundeen kudeaketa hobetzea" modalitateko saria Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari (ADEMNA) eman zaio, "Banakako Arreta Planen kudeaketa-metodologia" jardunbide egokiagatik. ADEMNAk SCRUM kudeaketa-metodologiara egokitu ditu Banakako Arreta Planak (BAP); sistema hori sektore industrialean erabiltzen da, eta, sistema bisualen bidez, programak garatzeko plangintza eta bizkortasuna optimizatzen ditu.

Sistema hori aplikatzeari esker, hobetu egin da talde-ikuspegia, berrikuspenak areagotu egin dira, ezohiko BAPak egin dira aldaketa-egoeretan, helburuak denbora gutxiagoan bete dira, eta erabiltzaileek gehiago hartu dute parte.

ADEMNAko lehendakariorde Mª del Mar Sánchezek eskerrak eman ditu sariagatik eta elkartean gaixoei arreta ematen dieten profesionalen lanagatik, egunero egiten baitute borroka ahalik eta bizi-baldintza onenei eusteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa