(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Euskara gurea, denona / El euskera de todos y todas”, euskararen izen soziala bultzatzeko Nafarroako Gobernuak atera duen kanpaina berria astelehena, 2017.eko abenduak 11


Euskarabideak, ekimen honen bitartez, euskara teknologia berrietara egokitutako hizkuntza modernoa dela erakutsi nahi du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, abenduan, bigarren urtez jarraian, euskararen ospe soziala sustatzeko kanpaina bultzatuko du, eta Foru Komunitateko hizkuntza koofiziala milaka nafarrek erabili ohi duten hizkuntza bezala aurkeztuko du, Euskarabideak egindako azken inkesta soziolinguistikoaren arabera (PDFrako esteka).

Día del Euskera Irueña

Zona Mistoko kanpainaren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, abenduan, bigarren urtez jarraian, euskararen ospe soziala sustatzeko kanpaina bultzatuko du, eta Foru Komunitateko hizkuntza koofiziala milaka nafarrek erabili ohi duten hizkuntza bezala aurkeztuko du, Euskarabideak egindako azken inkesta soziolinguistikoaren arabera (PDFrako esteka).

Kanpainaren lelo nagusia, iaz, euskararen aldeko ekimenaren lehen edizioan, erabilitako bera da: “Euskara gurea, denona / El euskara de todos y todas”, eta euskararen erabileraren egunerokotasuna eta komunikazio digitalaren aroan duen baliagarritasuna erakutsi nahi dira. Horretarako, pertsonen eguneroko lau eszena hautatu dira hizkuntza hori erabiliaz gailu digitaletan; hain zuzen ere, ostalaritzako lokal batean kokatu dira eta Nafarroan, Euskararen Foru Legeak ezarritako hiru zona linguistikotako herrietako hiru eskenatokitan: Lesaka (zona euskalduna), Iruña (zona mistoa) eta Tutera (zona ez euskalduna).


Día del Euskara-Lesaka

Zonalde euskalduneko kartela. ( irudia handitu )

Euskarabideak adierazi du ekimenaren helburua dela euskarak duen erabilgarritasuna eta arlo pertsonalean zein profesionalean duen erabilera erakustea: “euskara tresna baliagarria da alderdi guztietan”, esan dute erakunde autonomokoek.

Sustapen-kanpaina abenduaren 11n, astelehenean, hasiko da komunikabideetan (egunkariak, tokiko aldizkariak eta irrati-igorgailuak) nahiz Iruñerriko, Tuterako eta Lizarrako hiri-autobus zerbitzuetako markesinatan. Halaber, Euskarabideak profila duen sare sozialen bidez zabalduko da; hala nola, Twitter, Facebook eta Youtube. Helburu horretarako, Nafarroako Gobernuak 50.000 euro inguruko inbertsioa egingo du.

Euskara, hizkuntza bizia

Euskara indarra hartzen ari da azken garaietan, eta mundu osoan 750.000 pertsonak hitz egiten dutela balioesten da. Ethnologue web orrialdearen arabera, lurrean 7.106 hizkuntza hitz egiten dira, eta euskara 500. postuan egongo litzateke. Interneteko erabilerari dagokionean, berriz, W3techs-en arabera, 51. postuan legoke.

UNESCOk dio euskara 42. lekuan dagoela, sarean gehien itzulitako orrialdeen zerrendan, eta nabarmendu behar da Interneteko enpresa askok eta askok, tartean Google, Facebook, Youtube, Twiter, Live, Wikipedia edo Wordepress, euskarazko bertsioa badutela.

Wikipedia 85.000 orrialdetik gora daude hizkuntza honetan; hori dela-eta, 31. postuan kokatzen da. Estatistiken inguruko Alemaniako Bulegoak hizkuntzen garrantziari buruzko azterketa egiten du Alemaniarekiko trukeari dagokionean, eta, Barne Produktu Gordinaren arabera, euskara 37. postuan kokatzen du, nazioarteko hizkuntza komertzial garrantzitsuenen artean.

Gogoratu behar da 1545. urtean argitaratu zela euskarazko lehen liburua; hots, Bernard D´Echepareren “Lingua Vasconum Primitiae”, eta, gaur egun, 1.700 liburu argitaratzen direla hizkuntza honetan, urtean gutxi gorabehera 3 milioi ale.

Halaber, euskararen garrantziari dagokionez, aipatzekoa da egun komunikazio sozialeko ehun hedabide baino gehiagotan komunikazio-hizkuntza edo bigarren hizkuntza bezala erabiltzen dela, tartean, egunkarietan, aldizkarietan, irratietan edo telebistetan.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa