(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NUP-ek eta Hezkuntza Departamentuak titulu berri bat jarri dute abian: Unibertsitateko Aditua Eskola Bizikidetzan eta Ziberbizikidetzan asteartea, 2017.eko abenduak 5


2018ko urtarrilean hasiko dira titulu berriko eskolak, eta 2017ko abenduaren 20ra (asteazkenera) arteko epea dago matrikula egiteko


UPNA titulo convivencia

NUParen egoitza.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Unibertsitate - Gizarte Fundazioaren bidez, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak titulu berri bat jarri dute martxan: Unibertsitateko Aditua Eskola Bizikidetzan eta Ziberbizikidetzan. 2018ko urtarrilean hasiko dira eskolak. Hezkuntza-, psikologia- eta gizarte-arloko unibertsitate-tituludunentzat da, eta 2017ko abenduaren 20ra arte zabalik dago matrikula egiteko epea. Tituluari buruzko informazio guztia, edukiak, irakasleak eta prezioak NUPen webgunean daude kontsultatzeko.

Titulu berriaren helburua da eskoletako geletako bizikidetzari eta tratu onei buruzko informazio osoa eta sakona ematea ikasleei, eta baliabideak eskaintzea eskoletan gerta litezkeen indarkeria- eta jazarpen-egoerak prebenitzeko eta halako egoeretan zer egin jakiteko. Tituluak sei modulu ditu, eta 15 kredituko ikastordu-kopurua. Horretaz gainera, beste behar bati erantzun nahi dio: komunikazioak, errespetuak eta aniztasuna balioesteak bizikidetzan duten garrantzia transmititzeko gai diren profesionalak prestatzea. Testuinguru horretan, ezin dugu ahantzi zein garrantzitsua den kultura eta herritartasun digitalerako heziketan parte hartzen dutenak baliabide digitaletan alfabetatzea.

Irakasleak eta edukia

Alicia Peñalva Vélez NUPeko Psikologia eta Pedagogia Saileko irakaslea da titulu berriaren zuzendaria; María Asunción Vega Osés, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren Bizikidetzarako Aholkularitzako zerbitzuburua, berriz, koordinatzailea. NUPeko zenbait irakaslek eta hezkuntza-, psikologia- eta gizarte-arloetan lanean diharduten profesionalek emango dituzte eskolak.

Azkenik, hauek dira modulu bakoitzean landuko diren gaiak: bizikidetza eta ziberbizikidetza; pertsona eta talde arteko harremanak; komunikazio gaitasunak, gatazkak konpontzea eta bitartekaritza; eskola bizikidetzaren antolamendu-alderdiak; eskola bizikidetzaren arloan jarduteko lehentasunezko ildoak, indarkeria egoerak detektatzeko eta haietan esku hartzeko; eta eskola bizikidetzako jardunbide egokiak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa