(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak hobea, gizarte eta lurralde arloetan kohesionatuagoa, modernoa eta solidarioa den Nafarroa baten etorkizuna eraikitzeko deia egin du igandea, 2017.eko abenduak 3


Nafarroako eguna dela-eta erakunde ekitaldian emandako hitzaldian foru-erregimena defendatzeko konpromisorik irmoena agertu du


La Presidenta Barkos se dirige a los asistentes al acto institucional. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek Nafarroan dagoen aniztasuna aberastasuntzat hartu behar dela esan du, eta desberdinen arteko itunaren, elkarrizketaren eta negoziazioaren balioa nabarmendu du. Ildo horretan, pozik agertu da gai garrantzitsuen artean dagoen adostasunarengatik, eta gogoratu du Nafarroako Egunean urruntzen gaituzten baino gauza askoz ere gehiagorengatik biltzen garela. Bestalde, hauxe gaineratu du: "helburu bera daukagunean lortzeko gai garela erakusten digu historiak".

Lehendakariak gaur igandean egin den erakunde-ekitaldian emandako hitzaldian egin ditu gogoeta horiek, Nafarroako Eguna dela-eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko klaustro isabeldarrean egindakoan.

Uxue Barkosek nabarmendu du abenduaren 3a une ona dela etorkizunari begiratzeko, "baikortasunez, ilusioz eta itxaropenaz", eta baita "Hobea, gizarte eta lurralde arloetan kohesionatuagoa, modernoa eta solidarioa den Nafarroa bat" eraikitzeko. Zentzu horretan, Nafarroako bide argia hasi duela gogoratu du: "esfortzu partekatuarena, elkartasuna, gizarte-justizia eta kohesioa, pertsonak lehentasuna diren eredu bat, gure aktiborik handiena baitira". "Gizarte arretan, osasunean, hezkuntzan, mendekotasunean inbertitzearen alde egitea apustu irmo eta ziurra da, horietan oinarritu behar garelako kohesionatuago dagoen eta emankorra, bideragarria eta lehiakorra den gizarte bat eraikitzeko. Hurrengo belaunaldietarako etorkizuneko bermerik onena".

Lehendakariak azpimarratu du denon artean eraiki behar dugula etorkizun hori, eta horretarako, gizarte gisa eragiten gaituzten gai guztiak elkarrekin negoziatzeak, hitz egiteak eta hitzartzeak duen garrantzia aldarrikatu du.

Uxue Barkosek enpleguari buruz hitz egin du, eta joera positiboa bada ere, "lan-merkatura sartu nahi duten eta lortzen ez duten pertsonak dauden bitartean" lanean jarraitu behar dugula esan du. Bestalde, enplegu-kolokatasuna aipatu du, eta hazkundeak kalitatezko enplegua ekarri behar duela nabarmendu du. "Lan egiten duten biztanleen artean, ordainsari onenaren eta txarrenaren arteko tartea murriztu behar dugu. Interes orokorreko benetako elementua da, eta uste dut hori dela guztion lehentasunezko helburua", adierazi du.

Nabarmendu ditu genero-indarkeriaren aurkako borrokaren inguruan dauden batasuna eta adostasuna. Genero-indarkeria "gizarte gisa onartezina den bazterkeria baten adierazlerik handiena" dela esan du, eta emakumearen aurkako indarkeria kasu guztiak gogoratu ditu, Blanca Marquesena bereziki, genero-indarkeriarengatik hil delako aurten Nafarroan.

Halaber, batasunari buruz hitz egin du: "nazioarteko bereizi gabeko terrorismoaren aurrean, oso hurbiletik horren eragina jasan dugun urte batean. Ezin dugu ahaztu terrorismoa hainbat hamarkadatan egon dela Nafarroan, eta konponezina den kaltea eragin duela". Horrela, terrorismoaren eta edozein indarkeriaren aurrean, bake eta bizikidetza kultura bat defendatzen jarraitu behar dugula esan du: "ziur gaude Giza Eskubideak errespetatuz eta gertatutakoaz gogoratuz bakarrik eraiki ahal izango dugu bidezkoagoa, solidarioagoa, etikoagoa eta demokratikoagoa den gizarte bat. Eta betiere biktima guztiek, egiarako, justiziarako eta ordaintzeko duten eskubidea defendatzearen aldeko apustuarekin".

Autogobernuaren eta foru erregimenaren defentsa da, bere ustez, adostasuna ekartzen duen beste gaietako bat. Barkosek Hitzarmen Ekonomikoa aldarrikatu du: "ongizatea eta oparotasuna bermatzeko ditugun tresnarik eraginkorrenak direla". Zentzu horretan, azken asteetan foru erregimenari egindako eraso demagogikoak eta zorroztasun faltakoak gaitzetsi ditu, izan ere, erregimena pribilegiotzat hartu dute, eta ez dela elkartasunekoa esan dute. "Hori oso urrun dago errealitatetik. Azpimarratu duenez, hitzarmen ekonomikoa elkartasun eta erantzukizun tresna bat da, eta etengabe eraikitzen ari gara. Estatuarekin dugun harreman-estatusaren funtsezko elementua da, eta bi alderdien arteko erakunde-leialtasuna eskatzen du". Eta finantzazio-eredu honen aurka egindako kritiken aurrean, foru erregimena erabat defendatzeko konpromiso irmoa adierazi du.

"Desberdinen arteko topaketak aberasten gaitu. Nafarroan dagoen aniztasuna aberastasuntzat hartu behar da. Oso bestelako sentsibilitateak dituen lurra da, baina ez dira inoiz bateraezinak, eta bi hizkuntza ditu. Hori ere gogoratu nahi dut, gaur, Euskararen eguna ere delako gaur, eta harro egon behar gara horrekin. Horrek ez du borrokarik eragin behar", azpimarratu du Lehendakariak.

"Zalantzarik gabe, gure aniztasuna onartuz eta gozatuz lortuko ditugu aukerarik handienak".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa