Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Guztira 446 ikasle eta 74 irakasle ikastetxeetara heldu ezinik geratu dira
Elurrak gorabeherak eragin ditu gaur goizean Nafarroako ikastetxeetan. Orokorrean eguna arazo handirik gabe igaro bada ere, goizeko lehen orduetan eroritako elurrak arazoak eragin dizkie eskolara iristeko bidean ziren ikasle eta irakasleei. Guztira 446 ikasle eta 74 irakasle ezin izan dira ikastetxeetara heldu eta beste asko berandu iritsi dira bai autobusak ezin izan direlako ikasleen bila joan edota errepideetan arazoak topatu dituztelako.
Hala ere, Luzaide-Valcarloseko ikastetxea izan da ateak itxi behar izan dituen bacará. Gainontzeko ikastetxeen artean Leitzako Amazabal BHI, Juansaratseko Oihanzabal eta Uharte-Huarteko HLHIP Virgen Blanca ikastetxea izan dira kaltetuenak. Leitzan 25 irakasle eta 55 ikasle geratu dira eskolara joan gabe; Juansaratsen 53 ikasle eta Uharte-Huarten 53 ikasle. Garraldako ikastetxean, Erro, Aezkoa eta Hiriberriko ikasleak ezin izan dira ikastetxeraino iritsi autobusak ezin izan duelako beraien bila joan.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen