(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 6,6 milioi euro lortu ditu POCTEFA proiektuen bigarren deialdian 24 proposamenen bidez osteguna, 2017.eko azaroak 9


Ollo kontseilariak Pirinioetako Lan Komunitatearen XXXV. Osoko Kontseiluan parte hartu du


Transcripción textual del video

Pirinioetako Lan Komunitateak XXXV. Osoko Kontseilua egin du ostegun honetan Biarritzen. Han, Europako Mugaz gaindiko Lankidetza Programaren (POCTEFA) bigarren deialdiaren emaitzak aurkeztu dituzte, FEDER funtsak emandako 71 milioikoa dena. Nafarroan parte hartzen duten 37 proiektuetatik 24 onartu dituzte. Horrek, 6,6 milioi euroko finantzazioa ekarri du funts horien bidez.

Ollo kontseilaria, PLKko osoko kontseiluaren mahaian. ( irudia handitu )

Pirinioetako Lan Komunitateak XXXV. Osoko Kontseilua egin du ostegun honetan Biarritzen. Han, Europako Mugaz gaindiko Lankidetza Programaren (POCTEFA) bigarren deialdiaren emaitzak aurkeztu dituzte, FEDER funtsak emandako 71 milioikoa dena. Nafarroan parte hartzen duten 37 proiektuetatik 24 onartu dituzte. Horrek, 6,6 milioi euroko finantzazioa ekarri du funts horien bidez.

Hautatu dituzten Nafarroako proiektuak bost ardatzetatik lautan barne hartzen dira. Zehazki esparru hauetako proiektuak dira: berrikuntza eta lehiakortasuna, klima-aldaketara egokitzea eta arriskuen prebentzioa, babesa, balorizazioa eta bertako baliabideen erabilera iraunkorra, eta azkenik, gaitasunen indartzea eta lurraldeetan gizarteratzea.

Osoko Kontseiluan Nafarroako Gobernuko ordezkariak, Herritarreko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo izan dira. Pirinioetako Lan Komunitatea (PLK) Nafarroako, Kataluniako, Aragoiko eta Euskadiko autonomia-erkidegoak; Nouvelle Aquitaine eta Occitanie eskualdeak, Frantziako hegoaldekoak eta Andorrako Printzerria.


PLK-ko osoko kontseiluaren ikuspegi orokorra. ( irudia handitu )

Osoko kontseilua

Lehendakarien bileran kontseilariak mugaz gaindiko lankidetza nabarmendu du, "erkidegoa eraikitzeko elementu gisa". "Elkarrizketatzen jakin izan dugu, garrantzitsuak diren gaietan elkar ulertzeko, hala nola POCTEFA proiektuen deialdia, edo Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) bigarren fasearen aurrerapenak". Kontseilariak Pirinioetako Plan Estrategikoa nabarmendu du, "funtsezkoa baita gure jardueren koherentzia eta jarraitutasuna bermatzeko".

Osoko kontseilua

ere izan da jardunaldian. Hor, PLK-ko idazkari orokorrak, Mathieu Bergék, POCTEFA proiektuen bigarren deialdiaren emaitzak aurkeztu ditu.

Ondoren, atzo egin zen mendi-eremuetako klima aldaketari buruzko nazioarteko PYRADAPT mahai-inguruaren ondorioak aurkeztu dituzte. Besteak beste Ingurumeneko zuzendari nagusi Eva García Balaguerrek parte hartu zuen.Ondorio nagusien artean, Idoia Arrauzok, OPCCko koordinatzaileak, lurraldeek klima aldaketaren fenomenoarekin duten kezka azaldu du. Zehazki, batez besteko tenperaturen igoera, glaziarren desagertzea, elur-geruzaren inguruko kezka eta Pirinioetako eski-estazioen bideragarritasun ekonomikoaren inguruko kezkak aipatu dituzte.

Kontseiluaren amaieran baterako aitorpena sinatu dute eta lehendakaritza Aragoik hartu du, Akitania Berria Frantziako eskualdea ordezkatuz. Hurrengo 2 urteetan indarrean egongo da.

Nafarroako proiektuak

Bigarren deialdiaren ebazpenaren ondorioz Nafarroari 6,65 milioi esleitu dizkiote FEDER funtsetatik, programa honen bigarren deialdian banatutako 71,2etatik 2014-2020 aldian, aukera dagoen eremu osoan (Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Errioxa, Huesca, Zaragoza, Lleida, Tarragona, Bartzelona eta Girona; Frantziako Pyrénées-Atlantiques, Ariège, Haute-Garonne, Hautes-Pyrénées, Pyrénées-Orientales departamentuak eta Andorra).

POCTEFA programaren helburua da mugaz gaindiko eremuan dauden Frantziako, Espainiako eta Andorrako eragile sozioekonomikoek egindako lankidetza-proiektuak sustatzea eta batera finantzatzea. Europako Batzordeak 2015eko maiatzaren 19an onartu zuen, eta finantza-laguntzaren bosgarren belaunaldia da, mugaz gaindiko eremu honetan integrazio ekonomiko eta sozialeko proiektuak bultzatzeko. Europako finantza-laguntza honek lankidetza-aukera berriak emango ditu Pirinioetako bi aldeetako erakundeen eta eragileen artean.

Nafarroan onartutako proiektuen gaikako banaketa hau da:

  • 1. ardatza Berrikuntza eta lehiakortasuna dinamizatzea: 9 proiektu onartu dira, 1.311.343,64 €
  • 2. ardatza Klima aldaketarako egokitzea sustatzea eta arriskuak prebenitzea eta kudeatzea: 3 proiektu onartu dira, 1.145.364,60 €
  • 3. ardatza Babesa, balorizazioa eta erabilera sustatzea: 5 proiektu onartu dira, 2.903.535,42 €
  • 5. ardatza Gaitasunak eta gizarteratzea indartzea lurraldeetan: 7 proiektu onartu dira, 1.292.452,65 €

Onartutako proiektuak

Zehazki, 1. ardatzean proiektu hauek onartu dituzte: EMENSASPI (Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentarias, S.A., INTIA), PYRENART (Nafarroako Antzerki Eskola), IMLINFO (Palobiofarma S.L.), OUTBIOTICS (Nafarroako Unibertsitatea, Navarra de Infraestructuras Locales), ORHI (Nafarroako Industriaren Elkartea), SPAGYRIA (Iruñeko Udala, Elkarkide), ARDI (Nafarroako Latxa Arrazetako Ardi Hazleen Elkartea), aCCeSS (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), ECOCEREAL+ (Eragin-proiektua Nafarroan).

2. ardatzean hauek onartu dira: ALERT (Nafarroako Gobernua), HeliNET (Nafarroako Babes Zibileko Zerbitzu eta Nasuvinsa), PIRAGUA (Eragin-proiektua Nafarroan, Nafarroako bazkiderik gabe).

3. ardatzean Nafarroako partaidetza izan duten proiektu hauek onartu dituzte: BELAROUAT (Nafarroako Mendi Kirolen eta Eskalada Federazioa, NICDO eta Erronkaribarreko Batzar Nagusia), ADNPYR (Gestión Ambiental de Navarra, S.A - Nafarroako Ingurumen Kudeaketa S.A), KINTOAN BARNA (Iruñeko Udala, Esteribarko Udala, Eugiko Kontzejua, Larrasoañako Kontzejua, Zubiriko Kontzejua), PLN (Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio SL eta Gestión Ambiental de Navarra, S.A - Nafarroako Ingurumen Kudeaketa S.A), FAUNAPYR (eragin-proiektua Nafarroan).

Azkenik, 5. ardatzean honako hauek onartu dira: ANETO (Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua, Nafarroako Gobernua), COOPWOOD (CIS San Juan/ Donibane), APTITUDE (Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioa), Irakaslegaiak AEN (Euroeskualdea), MIGAP (Nafarroako Etorkizun Berriko Elkartea), AGROFORPYRÉNÉ (Nafarroako, Errioxako eta Aragoiko Nekazaritzako Elikagaien Industrien Elkartea eta Consebro), ICTRAINING 4.0 (ATANA, Nafarroako IKT klusterra).

Gogoratu behar dugu deialdia oraingoan bi faseetan egin dela. Lehenengoan hautagaitza sinplifikatu bat aurkeztu zuten, eta apirileko lehen fase horren ondoren aurrez hautatutako proiektuek hautagaitza osoa aurkeztu behar izan dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa