(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ibaiak zaintzeko beste protokolo bat sinatu dute Bidasoako arroa babesteko ostirala, 2017.eko urriak 20


"Nazas del Bidasoa" Arrantzaleen kluba ibaia zaintzeko eta hobetzeko lankidetza-eredu honetan sartu da


Eva García eta Martín Urdánoz, Life Irekibaiko Jarraipen Batzordeko beste kide batzuekin. ( irudia handitu )

Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak eta "Nazas del Bidasoa" Arrantzaleen Klubak Nafarroako Ibaiak Zaintzeko bigarren protokoloa sinatu dute Bidasoa ibaiaren ingurua babesten elkarrekin lan egiteko, eta arroko Natura 2000 Sareko eremu babestuen esparruan aritzeko.

Akordioa gaur goizean sinatu dute Bertizko Natura Parkean Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako zuzendari nagusi Eva Garcia Balaguerrek eta klubeko lehendakari Martín Urdánoz Ervitik.

Nafarroan egiten den ezaugarri honetako bigarren akordioa da, joan den abuztuan Baztango Ehiztari eta Arrantzaleen Kirol Elkartearekin ibaiak zaintzeko lehen protokoloa sinatuta Baztan-Bidasoa eta Leitzaran ibaien inguruan, eta arroko Natura 2000 Sarearen eremu babestuen esparruan (Bertizko Jaurerria, Belate eta Artikutza).

Ekimena LIFE-IREKIBAI Europako proiektuaren barruan sortu da, eta azken urtean Nafarroan egindako arrantzaren partaidetza-prozesuaren ondorioak jasotzen ditu. Bere helburua da herritarrek ibaien kontserbazioan eta hobekuntzan, eta aipatutako arroko Natura 2000 kontserbazio-eremu berezien kudeaketan parte hartzea, Ingurumeneko Zuzendari Nagusi Eva Garcia Balaguerrek protokoloa sinatu duen ekitaldian adierazi duen moduan. Horrez gain, hauxe azpimarratu du: "elkarlaneko ereduak formalizatzen jarraitu nahi dugu, gure komunitateko ibai-inguruetan proposatzen diren antzeko ekimenetarako suspergarriak izateko".

Halaber, Ateak Zabaltzeko Egunak gogoratu ditu Lesakako Nasara eta Oronoz-Mugairiko piszifaktoriara bisitak egiteko. Horiek, azaroan izango dira, eta han egiten den lana ezagutzera emango dute: "Gure instalazioetan egiten den lana ongi ezagutzea nahi dugu, horrela, gure ibaien ingurumen-errealitatera hurbilduko garelako".

Bestalde, "Nazas del Bidasoa" Arrantzaleen Klubeko lehendakari Martin Urdanoz Ervitik adierazi du elkarteak interes handia duela Ingurumenarekin lankidetzan aritzeko. "Oso garrantzitsua da guretzat arrantzaleen elkarteak elkarlanean aritzea eta gure ibaien hobekuntzan parte hartzea", adierazi du.

Konpromisoa hartutako arrantzaleak

Kluba irabazi-asmorik gabe erakundea da. 2015. urtean hasi zen jarduten eta askotariko arrantzaleen elkarte dinamikoa da. Bidasoa ibaia zaintzeko eta hobetzeko ekimenak sustatzeko gogo handia du. Protokolo hau sinatuz Nafarroako arrantza-elkarteekin egiten ari den arrantza-kudeaketan elkarlana finkatu nahi du, eta bazkideen eta herritarren artean ingurumena kontserbatzeko eta zabaltzeko jarduera gehiago egin nahi dira. Horrenbestez, helburua da balio ekologiko horiek gordetzea da, arrantza-espezieen eta arroko habitaten onurarako; baita eragindako herritarako ere.

"Nazas del Bidasoa" Arrantzaleen Kirol Klubarekin sinatutako lankidetza-protokolo honek bideak ezartzen ditu elkarri aholku emateko eta arrantzaleentzat, ibaiaren beste erabiltzaile batzuentzat eta bertako biztanleentzat sentsibilizazio-ekintzat egiteko, arrantza iraunkorraren eta arrantza tradizionalaren kontzeptuak zabalduz. Era berean, akordio hauen barruan, informazioa eta dokumentazioa trukatzea proposatzen da.

Akordioak Basozainekin elkarlanean aritzea barne hartzen du, ibaiarekin lotutako espezieen azterketa teknikoak, lursailari buruzko ekintza jakinak edo espezie basatien egoera hobetzeko ekintzak egiteko. Klubak boluntario egonkorren sare bat formalizatzeko eta ibai-ekosistemaren eta arrantza-kudeaketaren hobekuntzak proposatzeko.

Zenbait eragile historiko eta geografiko direla eta, Bidasoa ibaiak bere jarraitutasuna eteten duten hainbat eragozpena metatu ditu. Horren ondorioz, ekosistemak aldatu dira eta espezierik ahulenen (erdi uretakoak diren ugaztunak, hala nola bisoia edo desmana, eta zenbait arrain, izokina esaterako) banaketa-eremua murriztu edo zatitu da. Horrez gain, isolamendu genetikoa eta beste eragin batzuk direla eta, ezinbestekoa da elkarlanean aritzea, haien jarraitutasuna eta berreskuratzeko gaitasuna bermatzeko eta egon daitezkeen presio berriei aurre egiteko.

Arrantza jarduera interesgarria da landa-ingurunerako, eta ehunka zale ditu Nafarroa osoan. Beraz, ezinbestekoa da kontserbazio-politiko publiko nahiz pribatuak arrakastatsuak izateko partaidetza erantzulea izatea.

Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak bertako biztanleekin lan egiteko politikarekin jarraitzen du, ibaien zainketa sustatzeko, landa eta natura ingurunea ere zaintzeko helburuarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa