(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mugaz gaindiko lankidetza lantalde bat eratu da hizkuntza komunen irakaskuntza bultzatu eta hobetzeko bi hezkuntza sistemetan osteguna, 2017.eko urriak 19


Pirinioez gaindiko Konferentzia Atlantikoaren baitan garatzen ari diren ekimenetako bat da


grupo de trabajo sobre lenguas

Frantsesa presentzia gutxitzen joan da gure hezkuntza sisteman, baina azken urteetan gorakada txiki bat antzematen bada ere.

Mugaz gaindiko erronkak eta arazoak identifikatzea eta horientzat konponbideak bilatzea helburu duen Pirinioez gaindiko Konferentzia Atlantikoaren barruan, hizkuntzei buruzko lantalde bat eratu da, besteak beste, jakiteko zein egoeratan dagoen frantses hizkuntza Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hezkuntza sisteman, eta gaztelania Frantziako hezkuntza sisteman. Donostian elkartu ziren Nafarroako eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuak, Pirinio Atlantikoetako Prefekturako Hezkuntza Zerbitzuen Zuzendaritza, Pabeko eta Aturrialdeko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroko Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako Idazkaritza Nagusia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetako Zuzendaritza.

Errealitate bat da XXI. mendeko gizarte europarra eleanitza dela, eta horrek esparru ezin hobean kokatzen du eskola, gutxienez atzerriko hizkuntza baten ezagutza nahikoa izango duten pertsona eleanitzak prestatzeko.

Testuinguru horretan, egia bada ere orain dela urte batzuk frantsesak presentzia handia zuela Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistemetan, Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzan familien ia %100ak ingelesa aukeratzen du atzerriko hizkuntza gisa. Hala, gaur egungo nazioarteko testuingurua kontuan hartuta, frantsesa presentzia gutxitzen joan da gure hezkuntza sisteman, baita Iparraldearekin mugakide diren herrietan ere, azken urteetan gorakada txiki bat antzematen bada ere.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen urtetik aurrera, estatuko hezkuntza araudiaren arabera, atzerriko bigarren hizkuntza hautazkoa da. Nafarroan eta EAEn frantsesa alboratuta gelditzen da, ingelesaren mesedetan. 12 urtetik 16ra bitarteko ikasleek erabakitzen dute interesatzen zaien edo ez frantsesa ikastea. Batxilergoan, aldiz, nahitaezkoa den arren frantsesa eskaintzea, eskatzen duten ikasle kopuruaren arabera emango da, ala ez.

Frantses ikasketen gorakada

Nafarroako Gobernuko datuen arabera, ingelesa nagusi dela oro har, baina, mugatik gertu dauden ikastetxeetan, frantsesaren irakaskuntzak eta frantsesez ematen diren ikasgaiek gorakada txiki bat izan dute.

Frantzian, berriz, derrigorrezkoa da atzerriko bigarren hizkuntza bat ikastea, eta horrek eragin du gaztelera ikasteko eskaerak gorakada handia izatea Bidasoaren iparraldean. Egoera horretan, Frantziako Prefekturako Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritzak planteatu du aisiarekin lotutako trukerako beste kultura-esparru edo gune batzuk bilatzea eta zeintzuk izan daitezkeen aztertzen ari dira.

Diagnostiko horren aurrean, eta betiere mugaz gaindiko harremanak hobetu eta sustatzeko asmoarekin, azken bilera teknikoan aztertu ziren frantsesaren ikaskuntza eta irakaskuntza sustatzeko hartu zitezkeen neurriak, batez ere mugatik gertuen dauden eremuetako ikastetxeetan.

Hartutako akordioen artean, nabarmentzekoa da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak lan egingo duela, batetik, bermatzeko ikastetxe guztietan frantsesa eskaintzea Batxilergoan, indarrean dagoen araudiak ezartzen duen bezala; eta, bestetik, sustatzeko frantsesa hautatzea Bigarren Hezkuntzan. Horretarako, irakasleen frantseseko prestakuntzan sakonduko da, eta Prefekturarekin nahiz Frantziako unibertsitateekin lankidetzan aritzeko formulak aztertuko dira.

Azken bileran horretan, hainbat proposamen edo jarduera lerro planteatu ziren, honako hauek nabarmenduz:

- Bost ikastetxe hautatzea frantsesaren ikaskuntza hobetzeko neurriak ezartzeko, eta, esperientzia pilotu horretatik abiatuta, Gipuzkoan frantsesa irakasteko esparru komun bat bilatuko da. Era berean, azter daiteke Bidasoaren bi aldeen artean aisiarekin lotutako beste esparru edo gune kultural batzuk bilatzea frantsesa ikasteko.

- Euskal Eurohiriaren Mugaz gaindiko Agentziarekin koordinazioa indartzea, ikasleen arteko urteroko truke programa sustatzen jarraitzeko.

- Elkarrizketak hastea, irakasleak trebatzeko frantses hizkuntzan eta haien kualifikazioa hobetzeko lantaldea. Lan horretarako proposatu ziren Donostia eta Irungo Hizkuntza Eskola Ofizialetako zuzendaritzak, EHUko Donostiako Irakasle Eskola, eta Pabeko eta Aturrialdeko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroko Zuzendaritza.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa