(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleguneak DIEP mikrokirurgia teknika erabiliko du mastektomietan berehala berregiteko osteguna, 2017.eko urriak 19


Espezializazio handiko ebakuntza da, mikrokirurgia aurreratuko teknikak eskatzen dituena, eta 11 ordura arte hel daitekeena


Bularreko minbizia

Prentsaurrekoa eman duten Osasun arloko kideak. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleguneak DIEP (Deep Inferior Epigastric Perforator) teknika erabili du "berehalakotzat" hartzen diren bularra berregiteko ebakuntzetan, hau da, emakume horiei bularra kentzeko ebakuntza amaitu eta berehala egiten direnak. Espezializazio handiko ebakuntza da, 10-11 ordu ingurukoa izan daitekeena, eta mikrokirurgia aurreratuko teknikak aplikatzea eskatzen du.

DIEP teknikak pazientearen sabeletik hartutako larruazala eta gantza erabiltzen du berregiteko. Orain arte, kanpoko materialak (protesiak edo hedagailuak) edo muskuluen zintzilikarioak erabiltzen ziren.

Nabarmentzekoa da mota honetako lehen berregitea, maiatzean egindakoa, bereziki handinahia izan zela, bi bularretan egin zelako. Hori dela eta, ia 11 ordu eman behar izan ziren. Ezaugarri bereko alde bateko ebakuntza batek 6-8 ordu inguru ematen du.

Nafarroako osasun-sistema publikoan egiten hasi den bularreko berregite-modalitate berria gaur aurkeztu dute, Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Egunean, Jon Aricetak, Nafarroako Ospitaleguneko prozesu kirurgikoen zuzendariordeak; Antonio Bazanek, Kirurgia Plastikoko Zerbitzuko buruak; Javier Castrok, zerbitzu honetako mediku laguntzaileak eta Marta Martiarenak, Kirurgia Plastikoko erizain instrumentistak emandako prentsaurreko batean.


Bularreko minbizia

Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Plastikoko taldea bularra berregiten. ( irudia handitu )

Abantaila nagusiak

Mota honetako berehalako berregite hauetan, pazienteentzako abantaila nagusia da ebakuntza-kopuru gutxiago egin behar dituztela, bularreko minbizia izateak ekartzen duen karga psikologikoaren murrizketarekin batera, mutilazio fasea kentzen delako, eta horrek, gaixotasunaren sentsazioa eta txikiagotzen du. Norberaren ehunak erabiltzeak ebakuntza berriak egiteko beharrak saihesten ditu, urteak igarota protesiak birjartzeko. Ebakuntza errentagarriagoa ere da, epe luzera baliabideak hobetzen direlako.

Mota honetako ebakuntzak egiteak antolaketa-esfortzu handia eta taldeak integratzea eskatzen du, ebakuntza-ordu asko behar direlako eta zerbitzuak koordinatu behar direlako. Ebakuntza hauetan bi kirurgia-talderen laguntza behar da (orokorra eta plastikoa), anestesiologia eta erizaintza, eta baita teknika mikrokirurgikoak eta baliabide aurreratuagoak erabiltzea (doitasun handiko mikroskopio kirurgikoa, PDE mapaketa linfatikoa, ebakuntza osteko monitorizazioa eta abar).

Nabarmendu duten moduan, bularra berregitea "Nafarroako osasun publikoak eskaintzen duen bularreko minbiziaren tratamendu integralaren barruan dago". Bazan doktoreak adierazi du ebakuntza modalitate berria sartu duela "zientifikoki eskuragarri dauden tratamendurik aurreratuenak eskaintzeko, eta pazienteen susperraldi denbora orokorrak murrizteko, kirurgia onkologikoaren mutilazioaren estigma kentzeko eta baliabideak hobetzeko".

"Ez dago teknika ezin hoberik; paziente bakoitzarentzako irtenbide egokia baino ez dago".

Osasunbidean berregiteko aukera paziente guztiei proposatzen zaie, bakoitzarentzat teknika egokia hartuz, haien osasun-egoera, tumorearen ezaugarriak eta fisionomia kontuan hartuz.

"Ez dago teknika ezin hoberik; paziente bakoitzarentzako irtenbide egokia baino ez dago". Garrantzitsuena da emakume horiek jabetzea berregitea hasiera-hasieratik eskainiko diegula, tratamendu orokorraren zati gisa, eta paziente bakoitzaren ezaugarrien arabera erabakiko da zer teknika erabili, gehienak sendatuko direlako, eta hori beraien etorkizuneko ongizatearen barruan dago", azaldu du Castrok.

Ehun bular-berregite urtero

Nafarroako Ospitaleguneak ehun bular-berregite inguru egiten ditu urtero, eta gehienak (% 70 baino gehiago) mastektomia egiten eta berehala egiten dira. Gainerakoak geroago egiten dira, susperraldia igaro eta gero programatzen direnak, tratamendu onkologikoak amaitu eta gero (kimioterapia, erradioterapia eta abar).

Nafarroak Ospitaleguneko Kirurgia Plastikoko taldea kirurgia plastikoan espezialistak diren 9 medikuz, espezialitate bereko 5 egoiliarrez eta erizaintzako hogeia profesionalez osatuta dago, instrumentistak, kontsultako erizainak eta zainketakoak kontuan hartuz.

Bularra berregiteko ebakuntzen artean mastektomia profilaktikoarekin lotutakoa nabarmentzen da. Kasu horretan, bularreko guruinak ateratzen zaizkie emakumeei prebentzioz, bularreko minbizia izateko arrisku handia badute.

Ebakuntza kirurgikoan nahiz mota horretako ebakuntzak izan dituzten pazienteak suspertzeko geroagoko fasean, funtsezkoak dira erizaintzako zainketak, pazienteen segurtasunari arreta jarriz betiere, giza alderditik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa