(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gripearen aurkako txertaketa-kanpaina hasi da Nafarroan, 60 urteko gorakoentzat, paziente kronikoentzat eta haurdunentzat batik bat astelehena, 2017.eko urriak 16


Guztira 120.000 txerto jartzea espero da, eta osasun arloko langileentzat, irakasleentzat eta pertsona ahulen zaintzaileentzat izango da


Gripearen aurkako txertaketa

Osasun Departamentuak gripearen aurkako txertaketa-kanpaina hasi du dagoeneko. ( irudia handitu )

Gripearen aurkako txertaketa-kanpaina hasi du gaur Nafarroak, gaixotasun horren aurrean ahulenak diren pertsonak babesteko, hala nola 60 urtetik gorakoak, gaixotasun kronikoak dituztenak edo haurdun dauden emakumeak. Txertoa osasun arloko langileentzat, irakasleentzat eta oinarrizko edo funtsezko zerbitzu publikoen langileentzat, gaixoen edo ahulenenen zaintzaileentzat ere da. Datorren azaroaren 30era jarri ahalko da ohiko osasun-zentroan.

Osasun Departamentuak 120.000 txerto erosi du urte sasoiko gripearen aurkako 2017-2018 kanpainarako, eta horrek, 324.480 euroko gastu osoa ekarri du (2,70 euro dosiko). Helburua gaixotasun horrekin lotutako heriotza-tasa eta gaixotze-tasa eta herritarrengan duen eragina murriztea da.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egindako azterketaren arabera, Foru Komunitateak iaz egindako gripearen aurkako kanpainari esker, 150 heriotza inguru eta beste horrenbeste ospitaleratze saihestu ziren. Horrez gain, diotenez, txerto horrek ekartzen duen babesari esker, arrisku handiko faktoreak dituzten pertsonen 350 kontsulta gutxiago egon ziren lehen mailako arretan.

Kanpainaren helburua da hiru biztanle-talde babestea: pertsonarik ahulenak eta gripea izaten badute konplikazioak izateko arrisku handiena dutenak, gripea arrisku handiko talde horri kutsatu ahal dioten pertsonak eta bere lanbidea dela-eta, komunitateari funtsezko zerbitzuak ematen dizkioten langileak.

Gripearen aurkako txertoaz gain, 65 urtetiko gorakoei eta aurretik hartu ez duten eta arriskua duten pazienteei txerto pneumokozikoa jarriko zaie, bizitzan behin bakarrik jartzen delako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa