Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Heldu den igandeko festarako azken prestakizunen berri eman diete Lesakako Tantirumairu Ikastolakoek
La Presidenta Barkos y la consejera Solana, con los organizadores.
(
irudia handitu
)
Gaur goizean, Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkosek eta Gobernuaren eledun María Solanak harrera egin diete datorren igandean Lesakako Tantirumairu ikastolan ospatuko den 2017ko Nafarroa Oinez jaiaren antolaketa-taldeko ordezkariei.
Horrela, Lehendakariak eta kontseilariak Nafarroako ikastolen 37. jaia antolatzearekin erlazionatutako alderdien berri izan dute, eta jaira joateko gonbidapen ofiziala jaso.
Lehendakariak eta kontseilariak hauei egin diete harrera: Nafarroako Ikastolen Federazioko lehendakaria, Mikel Asiain; Federazioko zuzendaria, Josu Reparaz; Tantirumairu ikastolako lehendakaria, Amaia Lasheras; eta ikastolako zuzendaria, Aitor Iratzoki.
Lesakako Tantirumairu ikastolak bigarren aldiz antolatuko du Nafarroa Oinez, 29 urteren ondoren. 1974an sortu zen ikastola eta, gaur egun, 113 ikasle ditu.
Argakian: Ezkerretik hasita, Josu Reparaz eta Mikel Asiain, Nafarroako Ikastolen Elkarteko (NIE) zuzendaria eta lehendakaria; Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakaria; Maria Solana, Hezkuntzako kontseilaria; eta Aitor Iratzoki eta Amaia Lasheras Tantirumairu Ikastolako zuzendaria eta lehendakaria.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen