(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gurseko kontzentrazio-esparruan egondako 500 nafar baino gehiagoren omenaldiaren bideoa argitaratu da asteartea, 2017.eko urriak 10


Ekitaldia eta ikus-entzunezko dokumentua Nafarroako Gobernuarengatik egin da, eta memorialisten elkarteen laguntza izan du


Gurseko bideoaren Qr

Krabelin sorta Gurseko kontzentrazio-esparruko monolitoan. ( irudia handitu )

Gaur aurkeztu dute Nafarroako Gobernuak joan den irailaren 30ean 1939. eta 1945. urteen artean Gurseko kontzentrazio esparruan, Oloroeko Andre Mariako herritik hurbil, barneratuta egon ziren 500 nafar baino gehiagorik egin zien omenaldiaren bideoa.

Ekitaldian 400 senide inguruk parte hartu zuten Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakariarekin, Ainhoa Aznarez Parlamentuko lehendakariarekin eta Pablo Azcona Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko lehendakariarekin batera. Bestalde, zenbait agintarik eta Frantziako herrira Gobernuaren eta memorialisten elkarteen deialdiari erantzuteko etorri diren pertsona ugarik ere parte hartu dute.

 
Qr del vídeo de Gurs

Ikusi bideoa QR kodearen bidez.

Gurseko esparrua 1939. urtean eraiki zen errefuxiatuen esparru gisa, frankismoaren errepresiotik ihes egiten zuten lau pertsona-talde hartzeko. Talde horietatik jende gehien zuenetako bat euskaldunena eta nafarrena zen, Argelesetik Gursera eraman zituztenak. Bigarrena, zenbait herrialdetatik etorritako Nazioarteko Brigadetako kideez osatuta zegoen, egoera politikoa eta ekonomikoa zela-eta beraien jatorrizko tokietara ezin zirenak itzuli. Hirugarrena, hegazkinlariena gisa ezaguna zena, armada errepublikanoko teknikariz osatuta zegoen. Azkenik, laugarrena, Estatuko zenbait lekutatik etorritako pertsonez osatuta zegoen. Guztira, 18.000 pertsona baino gehiago egon ziren Gursen.

Ikerketa-lanei esker, gutxienez 435 pertsonaren jatorri nafarra berretsi ahal izan da. Horiei guztiei eta beraien senideei egin zitzaien omenaldia joan den asteburuan eta gaur aurkeztu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa