(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Herritarrei arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
Uztailaren 1etik abuztuaren 15era, astelehenetik ostiralera, 8ak eta 15ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Hedabideei arreta
Telefonoa: 848 426700
Posta-elektronikoa: prensa@navarra.es
Carlos III Etorb. 2
31002 Iruña
Ordutegia
Uztailaren 17tik abuztuaren 31era, biak barne, astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 14:30ak artean (jai egunak izan ezik).

Ikusi egun honetako albiste gehiago

150 senidek baino gehiagok parte hartuko dute datorren 30ean Gobernuak Gurseko kontzentrazio eremuan egon ziren nafarrei egingo dien omenaldian osteguna, 2017.eko irailak 14


Omentzeko, ordaintzeko eta monolito bat inauguratzeko ekitaldi honen ondoren beste ekitaldi bat egingo da Euskadiko eta Akitania Berriko agintariekin


Omenaldiaren kartela

Omenaldiaren kartela. ( irudia handitu )

Dagoeneko 150 senidek baino gehiagok berretsi dute Nafarroako Gobernuak datorren irailaren 30ean Gurseko kontzentrazio eremuan, Oloroeko Andre Mariako herriaren inguruan, egingo duen omenaldian izango direla.

Ekitaldiaren helburua Gurseko kontzentrazio eremuan egon ziren 500 nafar inguruei omenaldia egitea da. Ekitaldi publikoa eta herritarrei irekia izango da, Nafarroako familiekin eta erakundeekin gertaera horien gogoratu nahi duten eta askatasunarekiko eta giza eskubideekiko konpromisoa agertu nahi dutenentzat; baita errespetuan oinarrituz, bizikidetza eraiki nahi direnentzat ere.

Omentzeko eta ordaintzeko ekitaldian hauek izango dira: Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakaria, Ainhoa Aznarez, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria eta Pablo Azcona, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federaziko lehendakaria. Ekitaldia 11:00etan hasiko da kontzentrazio eremuan, eta han bertan, eremu horren barruan egon ziren nafarren omenezko monumentua inauguratuko dute. Zenbait hitzaldiren ondoren (horien artean Raimond Villalbarena, Terres de Mèmorie(s) et de Luttes elkarteko lehendakaria eta Gursen egondakoen ondorengoa dena) ekitaldiaren amaieran Lehendakariak hitz egingo du, monumentua inauguratuko dute eta lore-eskaintza egingo dute bertaratutakoek.

Gursera joaten diren pertsonak artatzeko, eguraldi txarra egiten badu, aterpe bat jarriko da osasun-zerbitzuekin eta ehun aulki inguru adinekoentzat.

Ekitaldia Euskadirekin eta Akitaniarekin

Nafarroako Gobernuaren ekitaldiaren ondoren beste erakunde-ekitaldi bat egingo da, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak batera antolatutakoa, Akitania Berria anfitrioi gida. Han, Uxue Barkos Lehendakaria, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Akitania Berriko lehendakaria den Alain Rousset izango dira.

Bigarren ekitaldi hau 13:00ean izango da, eta Euroeskualdearen lankidetza-politikaren barruan dago. Helburua da diktaduratik ihes eginda, Gursen kontzentrazio eremuan amaitu zuten pertsona horiek defendatu zuten demokraziaren eta askatasunaren balioa nabarmentzea.

OHARRA

Nafarroako Gobernuak antolatutako omenaldia pertsona horiek oroitzeko eta konpentsatzeko izan dadin, Nafarroako Gobernuak eskatzen du norbaitek senideren bat ezagutzen badu edo datu osagarriren bat badu, pazyconvivencia@navarra.es helbide elektronikora idaztea edo 848-426522 telefonora deitzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa