(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2,35 milioi banatzeko laguntza-deialdia egin da ekipamendurako eta I+G+b azpiegiturak kudeatzeko astelehena, 2017.eko abuztuak 21


Nafarroan dauden teknologia-zentroek eta ikertzeko eta ezagutzak hedatzeko erakundeek izan dezakete aukera irailaren 11 arte


Ikertzaileak

Laguntzek ekipamendua nahiz kudeaketa-sistemak finantzatuko dituzte.

Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur Garapen Ekonomikorako Departamentuaren laguntza-deialdi bat argitaratu du gaur, astelehena. Deialdiak 2,35 milioi euro banatuko ditu ekipamendu zientifiko eta teknologikoaren erosketa, hobekuntza eta instalatzea finantzatzeko eta kudeaketa-sistemak eskuratzeko, zientzialariek eta teknikariek azpiegituren erabilera partekatua egin dezaten.

Laguntza horietara aurkez daitezke Nafarroan dauden teknologia-zentroak eta ikertzeko eta hedatzeko erakundeak. Foru Komunitateko irabazi-asmorik gabeko erakundeak ere aurkez daitezke, helburu gisa I+G+b sustatzea badute, eta enpresa publikoak. Irailaren 11 arte eskatu behar dira Nafarroako Gobernuaren Izapideen Katalogoaren Fitxaren bidez, www.navarra.es web-orrian.

Deialdi hau, Nafarroako Gobernuak berriki onartutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean oinarritzen da. Hor, ikerketa-azpiegituren garrantzia eta beharrak eta finantzazioa aztertzeko komenigarritasuna jasotzen dira. Planak ekipamendu zientifiko horren erabilera partekatua sustatzea barne hartzen du.

Adierazi denez, batetik, teknologia-zentroen eta ikerketa-erakundeen ekipamendu zientifiko-teknologikoa eskuratzea, hobetzea eta instalatzea diruz lagunduko dira, eraikinak berritzeko obra zibila eta jarduerarako altzariak barne. Bestetik, azpiegituren kudeaketa-sistemen abian jartzea eta teknologia eta ikerketa zentroak hornitzea, komunitate zientifiko eta teknikoaren eskura jarri ahal izateko.

Finantzatzen diren jarduerak 2017. urtean egin beharko dira, eskaera aurkezten den egunetik. Laguntza diruz lagun daitekeen % 50ekoa izango da, azpiegiturak eta ekipamendu zientifikoa kudeatzeko sistemarako izan ezik, ia % 100 artekoa izango baita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa