Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Herritarrei dei egiten die bihar, eguerdiko 12:00etan, Nafarroako Jauregiaren aurrean elkartzera
Nafarroako Gobernuak erabateko gaitzespena adierazten du gaur arratsaldean Bartzelonan hainbat biktima eragin dituen atentatu terroristaren aurrean, indarkeria terroristaren beste zentzugabekeria bat.
Gobernuak era berean elkartasuna adierazi nahi die biktimei, euren senide eta gertukoei, baita Bartzelonako herriari eta Kataluniari ere; eta bakearen alde lan egiteko bere konpromiso irmoa adierazten du, giza eskubideen errespetuan oinarrituz eta ezberdinen arteko elkarbizitzan.
Bakearen kulturaren defentsan eta balore demokratikoak berretsiz terrorismoarekin amai dezakegu, herritar guztiok batera.
Era berean, Nafarroako Gobernuak herritarrei dei egiten die bihar, abuztuak 18, Nafarroako Jauregi aurrean deitutako bilkurara agertzera, eguerdiko 12:00etan.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen