(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak nabarmendu du “aldaketaren bi urteak igaro ondoren, errealitateak Gobernuaren egonkortasuna eta kudeaketa egiaztatzen dituela” ostirala, 2017.eko uztailak 28


Etorkizuneko erronka nagusiak bezala, Hitzarmen Ekonomikoaren negoziazioak, aurrekontuen diseinua eta oinarrizko azpiegituren garapena aipatu ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakaria den Uxue Barkosek Nafarroako Gobernuaren aurrean emandako legealdiaren bi urteen inguruko balantzea egin du; modu horretan, legealdiaren ekuatorea dela-eta, departamentu ezberdinek beren kudeaketaren inguruan gizartearen aurrean kontuak emateko bi aste hauetan zehar egindako agerraldiak amaitu dituzte.

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, legegintzaldiko bi urteen gaineko balantzea egin du. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakaria den Uxue Barkosek Nafarroako Gobernuaren aurrean emandako legealdiaren bi urteen inguruko balantzea egin du; modu horretan, legealdiaren ekuatorea dela-eta, departamentu ezberdinek beren kudeaketaren inguruan gizartearen aurrean kontuak emateko bi aste hauetan zehar egindako agerraldiak amaitu dituzte.

Barkos Lehendakariak ondorengoa nabarmendu du: "Nafarroak egun bizi duen errealitatea begien bistakoa da, eta gizartea aldaketa hori ere bizitzen ari da".

Era horretan, Lehendakariak esan du legealdiaren erdiko balantzean, Gobernuak errealitateen laburpen argia eskaini dezakeela, eta bi kapitulu nagusitan biltzen direla: egonkortasuna eta kudeaketa.

Egonkortasunari dagokionean, Barkosek honako hau azpimarratu du: "krisia hasi zenetik, garai egonkorrenean aurkitzen gara, eta hori funtsezkoa da Nafarroako adierazle sozio-ekonomikoen multzoak hobetzeko eta ildo berean epe labur eta ertainera joera markatzeko".

Kudeaketaren gainean, adierazi du legealdiaren lehen urtea "larrialdiak artatzen, larrialdi sozialen lehentasunak ezartzen, kontuak koadratzeko zuloak estaltzen eta plangintzak egiten igaro bazuten ere, legealdiko bigarren urte honetan errealitateez hitz egin behar dela".


Barkos Lehendakaria, hitzaldiaren beste une batean ( irudia handitu )

Modu horretan, Barkosen hitzetan, errealitatea da Nafarroan legealdia hasitakoan baino enpresa gehiago daudela, gizarte-segurantzara afiliatutako pertsona gehiago, I+G laguntzak ia bikoiztear daude aurreko legealdiarekin alderatuta, laguntzak eta prestazioak jasotzen dituzten mendeko pertsonak %30 gehiago dira, Nafarroak legealdi honetako laguntzaren bikoitza jartzen du pobreziari aurre egiteko, kaudimenaren rating onena du zorraren finantzaketa jartzeko, kontsultaren zain dauden 10.000 gaixo gutxiago daude 2015eko ekainean baino eta 1.267 gaixo gutxiago ebakuntza kirurgikoaren zain.

Halaber, Lehendakariak, besteak beste, gogoratu du eskoletarako azpiegituren aurrekontua %100 hazi dela aurreko legegintzaldian egindakoarekiko, derrigorrezko ikasketen ondorengo ikasketetarako eta unibertsitate-ikasketetarako beken inbertsioa %20 gehitu dela, euskararen errealitatea normalizatu egin dela, Memoria Historikoa duin bihurtu dela, aparteko ordainsariaren %100 berreskuratu dela, eta Nafarroak Frankfurt-en ordezko hub-a duela gaur egun.

Etorkizuneko erronkak

Etorkizuneko erronkei dagokienean, Barkosek Estatuarekin Hitzarmen Ekonomikoaren gainean egindako negoziazioak aipatu ditu: "datorren bosturterako eredu egonkorra eta harremanez orekatua adostu nahi da".

Horrez gain, aldaketaren egonkortasunaren funtsezko elementu gisa, Lehendakariak honako hau adierazi du: "diseinatuko dugun aurrekontuan inbertsioa egiten jarraituko dugu gizarte-kohesioan osasunarekin, hezkuntzarekin eta mendekotasunarekin, horren egitura-ardatz bezala, eta kulturaren aldeko apustua, I+G+b-ren aldekoa (garapen ekonomikoaren ardatza izanik) eta lurralde-egituraren aldekoa egiten jarraituko dugu, XXI. mendeko Nafarroa hedatzeko plataforma gisa".

Epe ertainera, Lehendakariak ondorengoa azpimarratu du: "Nafarroak oinarrizko azpiegiturak kontuan izan behar ditu etorkizuneko garapenerako, egungoak era onean mantentzen dituen bitartean". Ildo horretan, "zentzua jarri dute Nafarroako Kanala bezalako funtsezko obraren definizioan eta, trenbideen azpiegituretan ere bai"; alderdi horretan nabarmendu du "Nafarroa Euskal Y-arekin lotu nahi dutela eta horrekin Europa kontinentalerako irteera jarri Europako trenbide-zabaleran, merkantzia eta bidaiarientzat".

Barkos Lehendakariak esan du bere ustez "bi urte hauetan lortutako ratioekin hurrengo beste bietan hobetzen joan dezaketela". Eta, Europari begira, Barkosek nabarmendu du "Nafarroak Europako lehen mailako abiaduran egon behar duela berez duen gaitasunarengatik".

Lehendakariaren agerraldian, "Navarra avanza contigo /Nafarroa zurekin aurrera 2015-2017" dokumentua entregatu dute, eta, bertan, memoria labur bezala, Nafarroako Gobernuak legegintzaldiko lehen bi urte hauetan garatutako jarduera nagusiak biltzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa