(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura Iberoko dorrea eraberritzen hasi da Leitza eta Goizuetako ingurunean asteazkena, 2017.eko uztailak 26


Gobernuak hitzarmena sinatuko du bi udalerriekin inguruari balioa emateko eta Erdi Aroko burdinolarako sarrera errazteko


Nafarroako Gobernuak hitzarmena sinatuko du Leitzako eta Goizuetako Udalekin, Iberoko dorrea eraberritzea errazteko eta dorrea kokatzen den Erdi Aroko burdinola zaharraren ingurunerako sarrera eta herritarrek bisitatzeko aukera bultzatzeko. Lanak Kulturako Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzearen Instituzioak egingo ditu.

Erabakiaren testua gaurko (asteazkena) bilkuran onartu da, eta egun gutxi barru sinatuko dute Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilaria den Ana Herrerak, Leitzako alkatea den Mikel Zabaletak eta Goizuetako alkatea den Unai Loiartek. Helburua da dorrearen parajeari eta Iberoko Erdi Aroko burdinola zaharrari balioa ematea, herritarrek gozatzeko aukera sustatzearekin eta erraztearekin batera, ezagutu, preziatu eta errespeta dezaten.

Dorrea eraberritzeko lanak jada hasi dira. Aurrekontua 524.266 eurokoa da, eta maiatzean Zubillaga SA Eraikuntza-enpresari esleitu zitzaion, sei hilabeteko epean egiteko.

Bestalde, Leitzako eta Goizuetako Udalek bertara eta ingurura joateko bideak egin eta aparkalekua jarriko dute. Horrez gain, dorreari erantsitako baserria kontserbatuko dute, eta Erdi Aroko burdinolaren hondakinei balioa emango diete. Jarduera horiek auzolanen bitartez bultzatuko dira, eta Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuaren lankidetza izango dute.

Gainera, Nafarroako Gobernuak bere baliabideen bitartez idatziko du inguruan dagoen Erdi Aroko zubia berritzeko proiektua, oinez iristeko bitarteko gisa.

Iberoko dorrea

Iberoko dorrea Erdi Aroko burdinola zaharreko industria-gunekoa da, eta Leitzako udal-mugartean kokatzen da. Parajea Goizuetaren mugakidea da, eta horren herri-gunea bi kilometro baino gutxiagora aurkitzen da.

Gunean, dorrea bera, Erdi Aroko zubia, erabiltzen ez den baserria eta burdinolaren hondakinak kontserbatzen dira. 2011. urtean, Leitzako Udalak lursailak eta higiezinak erosi zituen 227.470 euroren truke, kultur paisaia hori definitzen duen ondare ukigarri eta ukiezina zaintzeko asmoarekin.

Gogoratu behar da Iberoko dorrea ondasun inbentariatu bezala deklaratu zuela Kulturako Zuzendaritza Orokorrak. Egitura, ustez, Nafarroako Carlos II.aren garaikoa da, 1349 eta 1387 urte artekoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa