Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Enpresa jabeak zentral nuklearraren ustiapenaren baimena berritzeko egindako eskaeraren aurreko alegazioetan jasotzen da eskaera
El Gobierno de Navarra solicita al Gobierno Central que proceda “sin demora” al desmantelamiento de la central nuclear de Garoña from Gobierno de Navarra on Vimeo.
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak gaur erabaki du Gobernu Zentralari eskatzea Santa María de Garoñako (Burgos) zentral nuklearraren ustiapenaren baimena berritzeko egindako eskaera ukatzeko, eta "atzerapenik gabe hasteko ustiapena bertan behera uzteko nahiz eraisteko jarduerak. Gogoratu Garoñako zentrala Ebro ibaiaren ertzean kokatzen dela, uretan gora, Foru Komunitatetik ehun bat kilometrora.
Nafarroako Gobernuak Gobernu Zentralari eskatu dio Garoñako zentral nuklearra "atzerapenik gabe" eraisteko.
Nafarroako Gobernuak gaur erabaki du Gobernu Zentralari eskatzea Santa María de Garoñako (Burgos) zentral nuklearraren ustiapenaren baimena berritzeko egindako eskaera ukatzeko, eta "atzerapenik gabe hasteko ustiapena bertan behera uzteko nahiz eraisteko jarduerak. Gogoratu Garoñako zentrala Ebro ibaiaren ertzean kokatzen dela, uretan gora, Foru Komunitatetik ehun bat kilometrora.
Eskaera hori Nafarroako Gobernuak gaur onartutako alegazioen idatzian jasotzen da; idatzi hori zentral nuklearraren ustiapenaren baimena berritzeko izapidearekin loturiko audientzia-fasean aurkeztuko da. Baimena berritzeko eskaeraren berri uztailaren 12an eman zen Energia Nuklearreko zuzendariorde nagusiak igorritako idatzian; bertan, interesatuek egokitzat jotako alegazio eta dokumentu guztiak aurkezteko epea irekitzen zela iragarri zuen.
Zentral nuklearra 1971. urtean inauguratu zen, eta behin betiko itxiera aitortu zen Ministerioak 2013ko uztailaren 5ean emandako IET 1.302/2013 Aginduaren bitartez, jabeak, Nuclenorrek, ustiapenaren baimena ez berritzeagatik, errentagarritasunik eza alegatuaz. Baina, enpresa titularrak beranduago berriz irekitzea eskatu zuen 2031. urtera bitarte; hau da, lanean 60 urte bete arte. Nuclenorren planen berri izan ondoren, Nafarroako Gobernuak 2016ko urtarrilaren 27an onartu zuen Estatuari zentral nuklearra berriz ez irekitzea eta eraistea eskatzeko erabakia; izan ere, "zentral horretako edozein gertaerak zuzeneko inplikazioak izan ditzake Nafarroako zona zabaletan, batez ere Ebroren ibaiertzean. Jende asko bizi da bertan, eta nekazaritzako jarduera ere oso garrantzitsua da Foru Komunitateko ekonomiarentzat".
Halaber, esan du 40 urtetik gorako jardueran "egitura aldetik arazo serioak izan dituela, eta istripu ezberdinak gertatu direla". Gainera, gogoratu dute erreaktorea Fukushimako zentraleko 1. erreaktorearen berdina dela, istripu larria izan zuenarena. Bestalde, Nafarroako Gobernuaren erabakian jaso da orduan itxita egondako bi urte eta erdiko denboraldian zehar, eskaera elektrikoak ez zuela kalterik izan, eta zentrala berriz irekitzeko aukerak "ez diela erantzuten interes orokorrei, ez ikuspegi sozialetik, ingurumenaren aldetik, ez segurtasun eta osasun publikoaren aldetik; bai, ordea, interes ekonomiko partikularrei".
Era berean, 2016ko martxoaren 2an, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurrean agertzea, interesatua bezala jasota izatearren Nuclenorrek Santa Maria de Garoña berriz irekitzeko eskatutako baimenaren prozeduran, sortutako gorabeherak berari jakinarazi eta audientzia ematearren, hori guztia ebazpena eman aurretik.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen