(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru intereseko inbertsio bezala deklaratu da Leitzako Torraspapel enpresa handitzea asteazkena, 2017.eko uztailak 26


Proiektua 34 milioi eurokoa da, eta, horri esker, produkzio-ahalmena eta paper termikoen eta metalizatuen sorta gehituko da


Nafarroako Gobernuak gaurko (asteazkena) bilkuran onartu du Leitzako Torraspapel SA enpresak produkzio-ahalmena eta paper termikoen eta metalizatuen sorta gehitzeko egingo duen 34 milioi euroko inbertsioa foru interesekoa aitortzeko erabakia.

Garapen Ekonomikoko Departamentuak ondorengoak nabarmendu ditu ekimen honetan: enpresak egingo duen inbertsio handia, enpresan enplegua finkatzea, eskualdean izango duen inpaktu ekonomikoa, produkzio-ahalmena areagotzea kontsumo berriko materialetan, balio erantsi handiagoko produktuak sartzea eta instalazioaren produktibitatea eta lehiakortasuna gehitzea.

Gogoratu behar da Nafarroako Gobernuak foru intereseko inbertsio bezala deklara ditzakeela Foru Komunitateko garapen ekonomiko, sozial edo lurralderako garrantzi berezia duten proiektuak. Izendapen hori lortzen duten ekimenek lehentasunezko eta premiazko bultzada izaten dute ondoren, Nafarroako administrazio publiko guztiekin egin beharreko izapide ezberdinetan. Era horretan, esate baterako, erdira murrizten dira jarduera ezartzeko, hirigintza-plangintza egiteko edo gauzatzeko, irekitzeko edo funtzionamendurako lizentziak izapidetzeko aurreikusitako epe arruntak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa