(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak “eTwinning” programako proiektuen kalitatean sakontzeko asmoa du astelehena, 2017.eko uztailak 24


Nafarroako ikastetxeek dute pataforma honetan estatu osoko erregistrorik gehien


Hezkuntza Departamentua nazioarteko eTwinning plataforman parte hartzen duten Nafarroako ikastetxeek proposatutako proiektuek kopuruz bakarrik ez, kalitatean ere gora egin dezaten lanean ari da. Izan ere, Nafarroak du eTwinning plataforman erregistrorik gehien Espainiar estatuan: orain arte 856 proiektu zenbatu dira Nafarroako ikastetxeek proposatutakoak.

Erronka, beraz, “erregistro horiek guztiak kalitatezko proiektu bihurtzea litzateke”. Horretarako Irasleen Prestakuntza Planean jaso dira, esaterako ILZetan informazio eta zabalpen saioak, seminarioak, lan-taldeak eta online ikastaroa, integratik-ekin elkarlanean.

Horrez gainera, Gobernuaren nafarroa.eus atariko Hezkuntza atalean ere aldioro argitaratzen da plataformaren inguruko informazioa, izan ere, deialdi edo epe zehatzik ez badago ere proiektuak aurkezteko “irakasleek nahi duten unean ekin diezaiokete proiektuei ikasturtean zehar”, azaltzen bait du ekimen honek berak.

Sarean lan egiteko eta beste erkidego eta herrialdeetako ikastetxeekin elkarlanean aritzeko tresna honekin lanean ari dira Nafarroako 74 ikastetxe (383 proiektu ezberdinetan, 2005etik). Ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz aritzen dira. Amaitu berri den ikasturtean beste 39 ikastetxe nafar gehitu dira eTwinning plataformara eta 156 proiektutan aritu dira.

Miranda de Arga – Zarautz (Gipuzkoa)

Plataformaren tresnez baliatuta, hainbat hizkuntzatan lan egiteko aukera dute ikastetxeek. Ingelesa nagusi den arren, badira hizkuntza berean lan egiten duten bestelako esperientziak ere. Hala nola, Miranda de Argako San Benito ikastetxearen proiektua: euskaraz landu dute eurek “Gure Herria” izeneko proiektua eta Zarauzko Orokieta Herri Eskolarekin elkarlanean eta bide horretan jarraitzeko asmoa adierazi dute gainera.

Hala bada, 2016-17 ikasturteko balorazioa egiteko eTwinning enbaxadoreen topaketa egin berri dute Madrilen. 150 adituk osatzen dute enbaxadore-sarea eta han izan dira Nafarroako ordezkariak ere. Foru Komunitateak zortzi enbaxadore ditu guztira: Javier Muñoz Nieva (Iruñeko Virgen del Camino IIP), Juan Peñas Viso (Ablitaseko San Babil HLHI), Pedro Ortega Gómez (Miranda de Argako San Benito HLHI), Aurea Garde Busom (Castejoneko Dos de Mayo HLHI), Adriana Rípodas Agudo (Iruñeko Navarro Villoslada BHI), Sylvia Picallo Toro (Tuterako Benjamín de Tudela BHI), Mª Eugenia Delgado Soto (Zizur Nagusiko Zizur BHI) eta Elena Osés Urteaga (Iruñeko Rotxapea HLHI).

Seigarrenez egin den Enbaxadoreen Topaketan azpimarratu dutenez, ia 40.000 irakasle daude inskribatuta plataforman eta erabiltzailea, berriz, 478.016 dira. Estatuko ikastetxeen %47k parte hartzen du gaur egun plataforman.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa