(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak azkenean beste 51,3 milioi ordaindu beharko dizkie Imarkoain Garraio Hiria handitzearengatik desjabetutako pertsonei asteazkena, 2017.eko uztailak 19


Epai judizial guztiak arrazoia eman die hirugarren eta laugarren faseko lursailen jabeei, 2008. urtean dagoeneko 20,2 milioi jaso zituztenak hasierako kalte-ordain gisa


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gastua 51.365.000 euro arte handitzea erabaki du gaur, Nasuvinsa sozietate publikoak, Imarkoain Garraio Hiriaren handitzearen sustatzaileak (2008ko jarduera) aurten bertan Auzitegi Gorenak lursailen jabeei Nafarroako Gobernuak aurkeztutako kasazio-errekurtsoen aurrean arrazoia eman dien epai judizialak bete ditzan (17 desjabetze-espedienteri dagozkienak).

Nafarroako Gobernuak gastua 51.365.000 euro arte handitzea erabaki du gaur, Nasuvinsa sozietate publikoak, Imarkoain Garraio Hiriaren handitzearen sustatzaileak (2008ko jarduera) aurten bertan Auzitegi Gorenak lursailen jabeei Nafarroako Gobernuak aurkeztutako kasazio-errekurtsoen aurrean arrazoia eman dien epai judizialak bete ditzan (17 desjabetze-espedienteri dagozkienak).

Auzitegi Gorenak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren autoak berretsi ditu. Horren bidez, Garraio Hiriaren hirugarren eta laugarren fasean desjabetutako lurzorurako balio justu gisa 53,06 euro/m2, kasu batzuetan, eta 57,09 euros/m2, beste batzuetan, finkatzen zuen (beraz, guztira, beste 49,2 milioi euroko kalte-ordain gehiago). Horrez gain, beste % 5 ordaindu beharko die jabeei interes gisa. Beraz, azkenean, foru diru-kutxek hirigintza-jarduera honengatik ordaindu beharko duen gainprezioa 51,3 milioi euro izango da, hasiera batean lursail horiengatik jabeei ordaindu zizkien 20,2 milioiei gehitu beharko dizkiena. Hala, handitze horretarako behar izan den lursailaren azken kostua 71,5 milioi eurokoa izango da.

Gogoratu behar da joan den martxoan, Auzitegi Gorenaren lehen lau epaiak jabeen interesen aldekoak izan zirela jakinarazi ondoren Nafarroako Gobernuak mekanismo bat ezarri zuela gatazka judizial horren ondorio ekonomikoei aurre egiteko. Orain, aurrekontuko ekitaldi honetan bertan gauzatzeko aukera emango du epaiak. Foru Lege bat onetsi zen, Parlamentuak maiatzean berretsi zuena, 25 milioi euroko hasierako zuzkidurarekin, Nasuvinsak judizialki ezarritako lehen konpentsazioak ordain zitzan. Aipatutako kreditua, handitzeko aukerarekin onetsi zuten, urtean zehar, epaiek jabeei arrazoia ematen jarraitzen bazuten, azkenean gertatu den moduan, kalte-ordain guztiei aurre egin arte handitu ahal izateko.

Nafarroako Gobernuak partida 26.365.000 eurorekin handitzea erabaki du gaur, epai judizialek behartzen dituzten ordainketak egiteko. Horrela, 2017ko Gastuen Aurrekonturako kontingentzien funtsean dagoen diruarekin ordainduko dira (9 milioi euro); gainerakoa, gobernu zentralak eta foru gobernuak 2017rako negoziatutako zorpetze-gaitasun handiagoaren kontura finantzatuko da (Aurrekontuen Foru Legeak BPGen % 0,5eko hasierako defizit aurreikuspena onetsi zuen, eta azkenean defizit muga hori % 0,6ra handitu zen, beraz, 19,8 milioiko tartea zuen zorpetze handiagorako. Horietatik, 17.365.000 euro erabiliko dira orain kalte-ordain gehigarri horiek ordaintzeko).

Eskubide Sozialetako Departamentuak azaldu duen moduan, "Foru Ogasunak orain aurre egin behar dien epai garestiek industria-lurzoruko kudeaketa-eredu jakin bati erantzuten diote, sustatzaile pribatuen irabazia itzultzen zuena, baina arriskuekin sektore publikoaren kontura, gaur egungo Gobernuak dagoeneko gainditu duena, hala ere, mota honetako ondorio judizialak oraindik eramaten ditu atzetik. Garraio Hiriaren hirugarren eta laugarren fasearen handitzearen kasu zehatzean, lursaila erosten, lursailak urbanizatzen eta nabeak eraikitzen, 81 milioi euroko galerak izan zituzten Administrazio publikoaren inbertsioek. Bestalde, sektore pribatuak 26 milioi euroko irabaziak izan zituen".

Gaur egun, Garraio Hiriaren hirugarren fasearen industria-lurzoruaren 600.000 metro karratuen erdiak bakarrik du enpresa-ezarpen motaren bat; laugarren faseak, berriz, Gobernuak Nasuvinsaren bidez beste 400.000 metro karratu erosi bazituen ere, ez du inolako okupaziorik, eta ez da ezta lurzoru urbanizatua ere. Ez hori bakarrik, zenbait kasutan, antzinako jabeek lursail horietan landatzen jarraitu dute.

Prozesu judiziala

Garraio Hiria bederatzi kilometrotara dago Iruñetik, eta 1,6 metro karratu inguruko azalera osoa izatea aurreikusita dago. Lehen eta bigarren fasea, 608.000 metro karratuko azalerarekin, zerbitzuan dago, eta geroagoko handitzearen milioi bat metro karratuen artean, hirugarren fasearen erdia bakarrik dago okupatuta; laugarrena urbanizatu gabe dago.

Auzia 2008. urtean hasi zen, Nafarroako Desjabetze Epaimahaiak 20,01 eurotan finkatu zuenean metro karratua, Iruñeko Garraio Hiria Handitzeko Planak eragindako lursailen balio justua, eta hirugarren eta laugarren hedatze-faseak aurreikusten zituen, 636.000 eta 394.000 metro karratuekin hurrenez hurren.

Eragindako zenbait jabek epaimahaiaren akordioen aurkako errekurtsoa aurkeztu zuten, baina Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak 2009ko azaroaren gaitzetsi zuen.

Eragindako partikularrak kasazio-errekurtsoa aurkeztu zuten Auzitegi Gorenean eta 2012ko abenduaren 12ko epaiaren bidez errekurtsoak aintzat hartu zituen eta helegileek balio justua jasotzeko zuten eskubidea aitortu zuen. Hori epaia exekutatuz zehaztu zen, Auzitegi Gorenak berak ezarritako oinarrien arabera. Balio justu hori Nafarroako Salak ezarri zuen 2015eko martxoan, 53,06 eurotan metro karratua, kasu batzuetan, eta 57,09 eurotan metro karratua, beste batzuetan. Aurreko Gobernuak auto horien aurka egin zuen eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak errekurtsoak gaitzetsi zituen 2016ko otsailean eta balio justua berretsi zuen.

Foru Gobernuak kasazio-errekurtsoa aurkeztu zuen autoen aurka Auzitegi Gorenean, baina gaitzetsiz joan da, eta oraindik bi falta dira ebazteko. Bestalde, Nafarroako Gobernuak babes-errekurtsoak aurkeztu ditu Auzitegi Gorenaren autoen aurka, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ezarritako balio justua ordaintzera behartzen duten ebazpen judizialak etetea eskatu du. Konstituzio Auzitegiak ez du epairik eman ez onartzeari buruz ez eteteko eskaerei buruz.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa