(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak 452.786 zergadunaren aitorpena izapidetu du 2016 Errenta kanpainan zehar asteartea, 2017.eko uztailak 4


"Itzultzea" emaitza izan duten aitorpenen % 95,4 jadanik ordaindu dira; hots, guztira 177 milioi euro


Transcripción textual del video

Nafarroako Zerga Ogasunak 452.786 pertsonaren 321.781 aitorpen izapidetu ditu Pertsona Fisikoen Errenta Zerga (PFEZ) ordaintzeko kanpaina zehar; kanpaina ekainaren 23an itxi zen.

Nafarroako Zerga Ogasunak 452.786 pertsonaren 321.781 aitorpen izapidetu ditu Pertsona Fisikoen Errenta Zerga (PFEZ) ordaintzeko kanpaina zehar; kanpaina ekainaren 23an itxi zen.

"Itzultzea" atera diren 210.528 aitorpenarekin (aurkeztutakoen %65a) 177 milioi euro osatu dira, eta %95,4a dagoeneko ordaindu da. "Ordaintzea" emaitza, berriz, 111.261 aitorpenak izan dute (aurkeztutakoen %30a), eta, guztira, 155,4 milioi euro bilduko dira. Horrez gain, aitorpenen %5ak "zero" emaitza izan du. Kopuru horiek gaur goizean ezagutzera eman dituzte prentsaurrekoan Ogasun eta Finantza Politikako kontseilaria den Mikel Aranburuk eta Nafarroako Ogasuneko zuzendari kudeatzailea den Luis Esainek. Zergadunei itzuli beharreko kuota garbia (kanpainaren saldoa) 21,5 milioi eurokoa izan da.

Aranburu kontseilariaren arabera, emaitza honetan eragina izan du 2015ean onartutako erreforma fiskalak. Baina, efektua areagotu dute "datu ekonomiko onek eta enpleguaren bilakaerak". Zehazki, lan-errendimenduak %2,93 igo dira, errendimendu profesionalak %4,2 eta enpresa-mailako errendimenduak %6,38.

Nafarroako Zerga Ogasunak gogorarazi du, azterketa sakon bat egin aurretik, datu horiek bat datozela ekainaren 23an aitorpenak aurkezteko amaitutako denboraldi arrunta itxi ondorengo lehen balantzearekin. Datu horiek eguneratzen joango dira datozen hilabeteetan zehar, berrikusiko diren aitorpenak aldatuta edo epez kanpo sisteman sartuko direnak kontuan hartuta. Itzultzeko epe arrunta abenduaren 23an amaituko da.

Aurkezteko bideak

Aurkezpen-bideari dagokionean, izapidetutako aitorpen gehienak –zehazki, 179.414, hots, %52,4a- bat datoz Ogasunak egindakoekin eta zergadunen eskura kanpaina hasi aurretik jarritakoekin. Horietatik gehienak (%93,09) zergadunek onartu egin dituzte.

Aurkezteko gehien erabilitako bigarren bidea erakunde kolaboratzaileena izan da, 100.458 aitorpen izapidetu baitituzte (kopuru osoaren %29,5a). Jarraian dago bulego birtualaren bidez erabilitako bide telematikoa (59.112 aitorpen, %17,4a). Horiez gain, eskuz 1.082 aitorpen izapidetu dira, kopuru osoaren %0,3a.

Bestalde, Zerga Ogasunaren Interneteko bulego birtualean, aplikazioetara 503.424 sarrera egin dira, iaz baino %3 gutxiago, bulego birtualean 226.011 zergadun ezberdin zenbatu diren arren, aurreko kanpainan baino %2 gehiago. Aipatu behar da Nafarroako Zerga Ogasunak kanpainaren azken asteetan zehar aztertu duen Errenta programa berriak ia 11.000 sarrera izan dituela.

6.523 Ondare-aitorpen

Ondare-aitorpenei dagokienez, 6.523 aitorpen aurkeztu dira (2015ean baino 2.260 gehiago), eta ordaintzeko kuota, guztira, 39,86 milioi eurokoa izan da (2015ean baino 8 milioi euro gehiago).

Hori batez ere gertatu da tarifa gehitzearen eta minimo salbuetsia jaistearen ondorioz (2015eko 800.000 €-tik 2016ko 550.000 €-ra igaro zen). Bestalde, ezkutu fiskala deitzen denaren igoera indargetzailea da, PFEZen eta Ondarearen baterako zerga-ordainketa zenbait kasutan mugatzen duen mekanismoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa