(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langabeziak 835 pertsonetan egin du behera Nafarroan eta 35.938 pertsonatan kokatu da asteartea, 2017.eko uztailak 4


Aurten 3.720 langabe gutxiago dago, beraz, % 9,4 jaitsi da, zifrarik onena 2005. urtetik


Transcripción textual del video

Nafar Lansareko Agentzietan erregistratutako langabe kopurua 35.938 pertsonetan kokatu da ekainaren amaieran, beraz, 835 pertsona gutxiago egon da hilabete batean; 3.720 gutxiago urte batean.

Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiak, SISPEtik (Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sistema) etorritako datuak ustiatu eta aztertzen dituen erakundea denak, ekaineko langabeziaren datuen balorazio positiboa egin du, 835 pertsona gutxiago daudelako langabezian hilabete batean, % -2,3, eta 3.720 langabe gutxiago urtebetean, % -9,4. Beraz, langabeziak behera jarraitzen du.

Errealitate Sozialaren Behatokiak azpimarratu du urte-sasoiaren eragina dela eta, otsailetik aurrera gutxi gorabehera irailera arte langabeziak behera egiten du, eta urte hasieran berriro igotzen dela, ziklo ekonomikoa edozein dela. Kontua da gorabehera horiek gertatzen diren intentsitatea konparatzea.

Horrela, azken urteetan ohikoa denez, ekaina aldeko hilabetea izan ohi da langabeziaren jaitsierari dagokionez. Horrela gertatu da 2014. urtetik eta krisiaren aurreko urteetan. Baina urte-sasoiaren gorabehera hori alde batera utzita, komeni da nabarmentzea langabeziak urtean izan duen murrizketa azken urteetako jaitsiera baino handiagoa izateaz gain, krisiaren aurreko urteetako jaitsierak (2006. eta 2007. urteetan) baino handiagoa ere izan dela. Azken urteko jaitsierak hauek izan dira: 2016an langabezia % 7,6 jaitsi zen; 2015ean % 8,9 eta 2014an % 8,4. Gogoratu behar da 2013. urtean langabezia % 5,3 handitu zela.

Eraikuntzako langileak

Eraikuntzako langileak.

Nafar Lansareko Agentzietan erregistratutako langabe kopurua 35.938 pertsonetan kokatu da ekainaren amaieran, beraz, 835 pertsona gutxiago egon da hilabete batean; 3.720 gutxiago urte batean.

Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiak, SISPEtik (Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sistema) etorritako datuak ustiatu eta aztertzen dituen erakundea denak, ekaineko langabeziaren datuen balorazio positiboa egin du, 835 pertsona gutxiago daudelako langabezian hilabete batean, % -2,3, eta 3.720 langabe gutxiago urtebetean, % -9,4. Beraz, langabeziak behera jarraitzen du.

Errealitate Sozialaren Behatokiak azpimarratu du urte-sasoiaren eragina dela eta, otsailetik aurrera gutxi gorabehera irailera arte langabeziak behera egiten du, eta urte hasieran berriro igotzen dela, ziklo ekonomikoa edozein dela. Kontua da gorabehera horiek gertatzen diren intentsitatea konparatzea.

Horrela, azken urteetan ohikoa denez, ekaina aldeko hilabetea izan ohi da langabeziaren jaitsierari dagokionez. Horrela gertatu da 2014. urtetik eta krisiaren aurreko urteetan. Baina urte-sasoiaren gorabehera hori alde batera utzita, komeni da nabarmentzea langabeziak urtean izan duen murrizketa azken urteetako jaitsiera baino handiagoa izateaz gain, krisiaren aurreko urteetako jaitsierak (2006. eta 2007. urteetan) baino handiagoa ere izan dela. Azken urteko jaitsierak hauek izan dira: 2016an langabezia % 7,6 jaitsi zen; 2015ean % 8,9 eta 2014an % 8,4. Gogoratu behar da 2013. urtean langabezia % 5,3 handitu zela.

Langabezia osoari dagokionez, 2008. urtera arte ez dago gaur egungoaren azpitik dagoen langabezia-zifrarik.

Bestalde, ez gara ahaztu behar 2013ko otsailean egon zela Nafarroan langabezia-mailarik handiena: 56.524 langabe. Hau da, hortik aurrera langabezia % -36,4 murriztu da, beraz, 20.586 langabe gutxiago daude erregistratuta. Horrela, langabeziaren gutxieneko mailaren (2007ko maiatzean) eta gehieneko mailaren (2013ko otsailean) artean 37.679 langabe gehiago egon zirela, eta hortik aurrera langabeziak behera egin duela (20.586 pertsona gutxiago) kontuan hartzen badugu, langabeziak % 54,6 egin du behera; erdia baino gehiago, beraz. Enplegu-sorkuntzari dagokionez, adierazi behar dugu 2008ko maiatzetik 2014ko otsailera Gizarte Segurantzako afiliazioa 43.749 pertsonatan jaitsi zela; gaur, 2017ko ekainean, 28.032 pertsona gehiago daude Gizarte Segurantzan afiliatuta, hots, % 64.

Beste elementu garrantzitsu bat da langabezia babesteko Estatu-sistemaren estaldurari dagokiona. Aurkeztutako azken datuek estatu-sistemaren muga nabaria berretsi dute berriz, izan ere, estaldura-mailak behera jarraitzen du. Nafarroako langabeziagatiko estaldura-tasa maiatzean % 45,5ekoa da. Hau da, lan-esperientzia duten langabeen erdiak baino gehiagok ez dute sistema horretan estaldurarik (% 54,5). Horrez gain, langabeak kontuan hartzen baditugu, Nafarroan 21.613 langabek ez dute estaldurarik. Horregatik da hain garrantzitsua errenta bermatua gisako berezko laguntza-tresnak.

Estatuan estaldura-tasa % 54 arte igo da, hau da, 8,5 puntu gehiago. Izan ere, Nafarroan estaldura-tasak 1,5 puntu egin du behera urtebetean. Estatuan puntu bat baino zertxobait gehiago handitu da (1,1 puntu).

Gizarte Segurantzako afiliazioa eta kontratazioa

Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez, datuen arabera, jaitsiera arina egon da hilabetean. Nafarroan Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden pertsonen batez besteko kopurua 271.532 izan da ekainean, aurreko hilean baino 291 gehiago, eta iaz baino 6.369 gehiago. Aldaketa horiek, beraz, % -0,1ekoak izan dira hilabete batean, eta urteko hazkundea % 2,4 izan da.

Urteko igoerari dagokionez, egia da Estatukoa baino zertxobait txikiagoa izan dela, % 3,8, gutxi gorabehera 1,4 puntu gutxiago. Hala ere, adierazi behar dugu langabezia-tasa txikiagoko komunitateekin alderatuz, urteko bilakaera positiboago izan dela, afiliazioaren igoera erlatiboari dagokionez. Nafarroan, langabezia-tasarik txikiena duen komunitatean, afiliazioa % 2,4 handitu da urtean. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan, langabezia-tasarik txikiena duen bigarren erkidegoa dena, igoera txikiagoa izan da urtean, % 2,2, eta Errioxan, langabezia-tasarik txikiena duen hirugarren erkidegoa dena, urteko igoera % 2,4 izan da; hileko jaitsiera zertxobait handiagoa ere izan da (% -0,3).

Ez dugu ahaztu behar afiliazio-kotarik txikiena 2014ko urtarrilean egon zela: 243.505 afiliazio. Beraz, ekaineko azken datu kontuan hartzen badugu, 28.027 afiliazio gehiago egon dira, % 11,5eko igoera, beraz.

Kontratazioari dagokionez, ekaineko datuak nabarmen positiboak dira.

Foru Komunitatean lantokia duten eta Nafar Lansaren erregistratuta dauden kontratu kopurua 35.304 izan da ekainean, beraz, aurreko hilaren aldean 2.569 kontratu gehiago dago, % 7,8. Urteko igoera % 11 izan da, beraz, 2016ko ekainaren aldean 3.508 kontratu gehiago dago.

Modu positiboan nabarmentzekoa den beste elementu bat da kontratazio mugagabearen urteko igoera handiagoa, izan ere, aldi baterakoa baino nabarmen handiagoa izan da. Kontratu mugagabeen kopurua % 16,9 handitu da urtebetean; aldi baterako kontratuen kasuan, urteko igoera % 10,7koa izan da.

Hala ere, hil batetik bestera, kontratazio mugagabeak % 0,73 handitu dira; aldi baterakoak, berriz, % 8,3.

Aldaketa horien ondorioz, ekainean egindako kontratazioen % 5,5 gutxi gorabehera kontratazio mugagabeak izan dira.

Bestalde, metatutakoari dagokionez (urteko lehen erdialdea, urtarriletik ekainera), kontratazioa % 4,2 igo da 2016ko aldi beraren aldean. Horrela, 2016ko lehen erdialdearen aurrean, 7.255 kontratu gehiago erregistratu dira. Aldaketak ere oraindik positiboagoak dira 2015. eta 2014. urteen aldean. 2017ko lehen erdialdean erregistratutako kontratu kopurua 2015eko aldi berean baino % 13,4 handiagoa da, eta % 29,9 handiagoa 2014. urtearen aldean.

Kontratazio motari dagokionez, aldi baterako kontratazioa nabarmen gehiago handitu da. 2017ko urtarriletik ekainera bitartean, aldi baterako kontratu kopurua % 11,3 handitu da 2016ko aldi beraren aldean, eta aldi baterako kontratu kopurua % 3,8 handitu da.

Langabeziaren datuen banakapena

Enplegu Agentzien arabera, hilabete batean, agentzia guztietan jaitsiera egon da, Lodosakoak izan ezik, langabeziak gora egin duelako, bai hilabete batetik bestera, bai urte batetik bestera. Hileko jaitsierei dagokienez, hauek izan dira: Agoitzeko agentzian, % 8,2 jaitsi da hilabetean; Altsasukoan, % 7,3; Doneztebekoan, % 5,8; Lizarran, % 3,2; Tafallakoan, % 2,7; Tuteran, % -2,7 eta, azkenik, Iruñean (hiru agentziak batera), % 2,4 jaitsi da. Azaldu denez, deigarria da Lodosako agentziaren langabeziaren igoera: % 13,6. Zifra absolutuei dagokienez, 176 langabe gehiago egon dira hilabete batean.

Urteko aldaketari dagokionez, langabeziak jaitsiera orokorra izan du, Lodosan izan ezik. Jaitsierei dagokienez, adierazi behar dugu handiagoak izan direla. Agoitzeko agentzian (% -15), Donezteben (% -14,2), Tuteran (% -13,6), Altsasun (% -12,1), Lizarran (% -10,9), Tafallan (% -9,4), Iruñean (hiru agentzien multzoa) % -8,4.

Bestalde, esan dugun moduan, Lodosako agentzian erregistratutako langabeziak % 6,9 egin du gora urtean, 2017. urteko ekainean langabe gisa erregistratutako pertsona kopuruak nabarmen egin duelako gora. Hori, ziur asko, elikaduraren industriak eragindako langabeziaren igoerarekin lotuta dago, eremuan ezarpen handia duelako.

Langabeziaren izaerari dagokionez, sexuaren arabera, 21.018 emakume langabe egon dira, % -1,6 (1.534 emakume gutxiago) eta 14.920 gizon langabe, % -3,2ko jaitsierarekin (2186 gizon gutxiago), aurreko hilaren aldean. Beraz, langabeziaren hileko jaitsiera zertxobait handiagoa izan da gizonen artean.

Genero-ikuspegitik aztertzen bada urteko aldaketa, krisiaren urterik larrienen ondoren, non banaketa antzekoa izan zen ("beheranzko berdintasuna" egon zen), langabeziaren banaketa orekatuagoa gertatu da berriz: gizonezko langabeen kopurua % 12,8 jaitsi da urtean; emakumezkoen kasuan berriz, % 6,8 jaitsi da. Horrela, gaur egun, langabeen % 58,5 emakumeak dira; 2009. urtean amaieran, berriz, % 49koa izan zen.

Adin-taldeen arabera, langabeziak behera egin du adin-tarte guztietan. Horrela, emakumezko langabe gazteen kopuruak behera egin du maiatzean, % 6,4 (242 gutxiago), 25 eta 34 urte arteko langabezien kopurua % 2,1 jaitsi da (138 gutxiago), 35 eta 44 urte arteko langabezien kopuruak % 1,4 egin du behera (130 gutxiago), 45 eta 54 urte arteko langabeen kopurua % 2,3 jaitsi da (205 pertsona gutxiago hilabete batean). Azkenik, 55 urtetik gorako langabeen kopurua % 1,4 jaitsi da hilabete batean (120 langabe gutxiago hilabete batean).

Horrela, 25 urtetik beherako gazteen artean 3.523 langabe daude (langabe guztien % 9,8), 25 eta 34 urte artean % 18,3 langabeak dira (6.571), 35 eta 44 urte artean % 24,8 (8.908), eta 45 eta 54 urte artean % 24 (8.629 pertsona). Azkenik, 55 urte edo hortik gorakoen artean, % 23,1 langabeak dira, 8.307 pertsona.

Urteko aldaketari dagokionez, langabeziak jaitsiera orokortua ere izan du. Gazte langabeen kopuruak % 8,7 egin du behera (337 gutxiago), 25 eta 34 urte artekoen artean % 12,6 jaitsi da (944 gutxiago), 35 eta 44 urte arteko langabeen urteko jaitsiera % 12,1 izan da (1.226 gutxiago). Bestalde, 45 eta 54 urte arteko langabe kopuruak % 10,2 egin du behera urtebetean (983 gutxiago), eta 55 urtetik gorakoen artean % 2,7 jaitsi da (230 gutxiago).

Ikasketa-mailaren arabera, hamar langabeetatik zazpik Bigarren Hezkuntzako lehen etapatik gorako prestakuntzarik ez izaten jarraitzen dute; beraz, langabe guztien % 71,2 (25.592). Unibertsitateko prestakuntza duten pertsonen langabezia % 9,8koa da (3.532 pertsona). Unibertsitateko ikasketak dituzten biztanleei dagokienez, adierazgarria da hamarretik zazpi emakumeak direla (% 71,4).

Azkenik, sektore ekonomikoen arabera, langabeziak eraikuntzan eta zerbitzuetan egin du behera. Lehen sektorean handitu egin da, eta industrian igoera arina izan du. Horrela, eraikuntzan, langabezia % 4,1 jaitsi da hilean (96 langabe gutxiago maiatzaren aldean). Bestalde, zerbitzuen sektorean hileko jaitsiera % 3,5ekoa izan da (843 langabe gutxiago). Igoerei dagokienez, lehen sektorean % 4,8 handitu da (95 pertsona gehiago), eta industrian % 0,6 igo da (30 gehiago). Bestalde, aurreko lanik gabeko pertsona kopurua % -0,6 jaitsi da (21 pertsona gutxiago).

Urteko datuei dagokienez, nabarmentzekoa da langabeziak behera egin duela sektore guztietan, baina eraikuntzan eta industrian batik bat. Horrela, eraikuntzaren sektorean % 21,3 jaitsi da urtean (600 langabe gutxiago urte batean). Bestalde, langabeziak % 11,5 egin du behera industrian, 643 langabe gutxiago urte batean, beraz. Lehen sektorean % 8,2 jaitsi da, 186 langabe gutxiago. Azkenik, zerbitzuen sektorean urteko jaitsiera % 8,7koa izan da, beraz, 2.208 pertsona gutxiago. Sektoreko jaitsiera horiek bereziki positiboak dira, aurreko hiletan antzemandako joera finkatu delako, izan ere, langabeziaren jaitsierak industrian zerbitzuen sektorean baino handiagoa izaten jarraitzen du. Hala ere, aipatu behar da zerbitzuen sektoreko langabezia, langabezia osoaren % 65a dela, eta industrian dagoen langabezia, berriz, % 14koa dela. Bestalde, eraikuntzakoa % 6koa da eta lehen sektorekoa % 6koa ere bai. Bestalde, langabeziak behera ere egin du enplegua ez zuten pertsonen artean, % 2,3 (83 pertsona gutxiago); langabezia osoaren % 10 ordezkatzen du.

Langabeziaren bilakaera azpisektoreen arabera aztertuz gero, hauek izan dira langabeziaren hileko jaitsieraren eragile nagusiak: Administrazio Publikoa eta Gizarte Segurantza adarra (219 langabe gutxiago hilean), txikizkako merkataritza (192 gutxiago), osasun-jarduerak (112 gutxiago), eraikuntzetarako eta lorezaintza jardueretarako zerbitzuak (100 gutxiago), eta ostaturik gabeko gizarte-zerbitzuen jarduerak (84 gutxiago).

Bigarren maila batean, handizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak, ibilgailu motordunak eta motozikletak izan ezik, egoitza-establezimenduetako Laguntza, 57 langabe gutxiago egon dira adar bakoitzean, eraikinen eraikuntza (55 gutxiago), eraikuntza espezializatuko jarduerak (42 gutxiago).

Langabeziaren hileko igoerari dagokionez, adar hauek nabarmentzen dira: elikagaien industrian 183 langabe gehiago daude, Hezkuntzan, 165 gehiago, eta Nekazaritzan eta abeltzaintzan, 95 langabe gehiago maiatzari dagokionez.

Langabeziaren urteko aldaketari dagokionez, jarduera-adar gehienetan behera egin du langabeziak. Hauek nabarmentzen dira:

Txikizkako merkataritzan, ibilgailu motordunak eta motozikletak izan ezik, urteko jaitsiera 372 pertsonakoa izan da; eraikuntza espezializatuko jardueretan, 298 gutxiago; eraikinen eraikuntzan, 282 gutxiago; janari eta edarien zerbitzuetan, 245 gutxiago Administrazio Publikoan; Gizarte Segurantzan (236 gutxiago); eraikinetarako zerbitzuetan eta lorezaintza-jardueretan (166 gutxiago).

Horren aurrean, langabeziak gora egin duen jarduera gutxietatik, nabarmendu behar da Beste manufaktura-industria batzuk delakoan (50 gehiago) eta enpleguarekin lotutako jardueretan (59 gehiago) langabeziak izandako igoera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa