Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak 30.000 €ko partida bat hornitu du gazteek Foru Komunitatean parte har dezatela sustatzeko
Gazteriako Departamentuko arduradunak eta teknikariak aurkezpen-ekitaldian
(
irudia handitu
)
Gazteen partaidetza sustatzeko helburuarekin, foru Gobernuak 30.000 euroko partida bat barne hartu du 2017ko aurrekontuetan, NKGIk partaidetza moduan gauza dezan Nafarroako gazteekin.
Aurrekontu parte-hartzaileek herritarrek proiektu edo politika publiko baten garapen-maila guztietan parte hartzeko aukera ematen dute.
Prozesu hau gauzatzeko prozesua gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan Ruben Goñik, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendariak eta Adela Gonzalezek, Gazteria departamentuko zuzendariordeak.Proposamenak
Aurrekontu parte-hartzaile honen gastuaren proposamenek arlo hauetako proiektuak izan behar dute: partaidetza, prestakuntza, kultura, berdintasuna, lehiaketak...hau da, gizarte-izaera izan eta gazteei zuzenduta egon behar dute.
Ez da onartuko inbertsio-proposamenik (lanak) ez eta ondasunen erosketarik ere. Era berean, Nafarroako Gobernuaren II. Gazteria Planean jasotzen diren helburuei erantzun behar diete.
Gauzatzeko aurrekontua, gehienez, 15.000 €-koa izango da (BEZa barne), eta gutxienez, 12.000 €-koa (BEZa barne).Bestalde, proiektua proposatzen duten pertsona edo erakundeek garapenean eta gauzatzean parte hartzeko konpromisoa ere sinatu behar dute, proiektu horren jarraipen- eta ebaluazio-batzordearen barruan egonez. Haren ekintzak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak gauzatuko ditu.
Proposamenak 2017ko aurrekontu-ekitaldian zehar egingo dira.
Aurkezteko epea eta modua
Nafarroan erroldatu dauden 14 eta 30 urte arteko gazteek aurkez ditzakete proposamenak, eta baita gazteekin lan egiten duten eta Nafarroan erregistratuta dauden irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakundeek ere.
Proposamenak NKGIren webaren bidez aurkeztuko dira (www.deporteyjuventudnavarra.es), "Aurkeztu zure proposamena" atalean, aurrekontu parte-hartzaileen barruan.
Aurkezteko epea maiatzaren 11tik ekainaren 11ra arte izango da. Proposamenak aukeratzeaBehin epea amaituta, ebaluazio-batzordeak proposamenak aztertuko ditu eta herritarrek bozkatuko dituzte, oinarrietan adierazitako baldintzak betetzen dituztenak.
Proposamenak online bozkatuko dira eta astebete egongo da irekita, NKGIren web-plataformaren bidez. Online bozketetan parte hartzen duten pertsonek proiektu bat bakarrik bozkatu ahalko dute, ekainaren 16tik 23ra.
Bozketen emaitza NKGIren webaren bidez jakinaraziko da, eta irabazi duen proposamena aurkeztu duenari zuzenean esango zaio.
Prozesuaren ebaluazioaAurrekontu parte-hartzaileen prozesua garapenean parte hartu duten eragile guztiek ebaluatuko dute fase desberdinetan.
Ongi egin ahal izateko, memoria bat egingo da, eta memoria horrek ekintza guztiak, haien garapena eta gauzatzea bildu eta laburtuko ditu.Gero, aurrekontu parte-hartzaileen foroa delakoak prozesua baloratu eta hobetzeko proposamenak adieraziko ditu.
Aurrekontu parte-hartzaileen proiektuari buruzko informazio zehatza eta oinarriak esteka honetan ikus daitezke: https://www.deporteyjuventudnavarra.es/eu/aurrekontu-parte-hartzaileak
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen