(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ribaforada, Cabanillas eta Fustiñanako DBHko ikasleak hartzeko ikastetxe berria egingo du Hezkuntzak asteazkena, 2017.eko apirilak 26


Lanak 2019an hasiko dira eta ia 4 milioi euroko aurrekontua izango dute


Hezkuntza Departamentuak jakinarazi du Ribaforada, Cabanillas zein Fustiñanako DBHko ikasleak hartuko dituen ikastetxe berriari ekingo diola datorren urtean. Ikastetxe berria egiteko akordioa hiru udalerrietako ikastetxe publikoetako ikasle eta guraso elkarteen nahiz udalen eskariari erantzutera dator eta aurreikusitako epeen arabera, lanak 2019an hasiko dira.

Gaur egun hiru udalerri horietako 424 ikasle ari dira DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ikasketak gauzatzen Tuterako Valle del Ebro eta Benjamin de Tudela institutuetan eta CIP-ETI ikastetxean, baina zentroak euren ahalmenaren mugan daude. Horregatik, eta Departamenduaren aurreikuspenen arabera matrikula eskariak hazten segituko duenez, ezinbestekoa eta estrategikoa bihurtu da ikastetxe berriari lehenbailehen ekitea.

Hala, lanak 2019ko urtean hasiko dira eta ia 4 milioi euroko aurrekontua izango dute. Aurretik, 2018ko Nafarroako aurrekontu-proiektuak ikastetxearen diseinua eta lanaren zuzendaritzari dagokion diru-partida jasoko du (197.024 euro) eta 2019rako aurrekontuetan jasoko da lanak egiteko diru-partida (3.745.747 euro).

DBHko ikastetxe berriaren kokapenari dagokionez, Departamenduak behin betiko erabakia hartu ez badu ere, hiru udaletako ordezkariekin harremanetan jarriko da lekurik egokiena zehazteko; beti ere, ikasleetzat ibilbiderik laburrena zein den aintzat hartuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa