(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak 700 bat beka gehiago emango ditu unibertsitateaz kanpoko ondorengo derrigorrezko ikasketak eta unibertsitateko ikasketak egiteko osteguna, 2017.eko apirilak 20

Hezkuntza Departamentuak partzialki onetsi ditu 2016-2017 ikasturterako Beken Deialdi Orokorraren aurrean jarritako errekurtsoak

Transcripción textual del video

Maria Solana Hezkuntzako kontseilariak eman du 2016-2017 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko ondorengo derrigorrezko ikasketak eta unibertsitateko ikasketak egiteko Beken Deialdi Orokorraren aurrean jarritako gora jotzeko errekurtsoak partzialki onesten dituen Foru Aginduaren berri; horren ondorioz, 700 beka gehiago emango dituzte.   

Jakinekoa denez, deialdi horren aurkako gora jotzeko sei errekurtso aurkeztu ziren (horietatik bi ez ziren onartu epez kanpo iritsi izanagatik), eta errekurtso horien bitartez, gaur amaitzen den prozedura arrunta abiarazi zen; Unibertsitateetako eta Hezkuntza Baliabideetako Zuzendariak sinatutako Ebazpenarekin amaitzen da, hain zuzen ere, prozedura hori; ebazpen horren bitartez, eta errekurtsoetan onetsitako gaien ondorioz, ahalbidetu egiten da Deialdia aldatzea.

Hezkuntza Departamentuak aurrez aitortu zuen bezala, gaizki kalkulatu zen deialdiaren data matrikulazioko datekiko. Beraz, hori onartuta, Hezkuntza Departamentuak partzialki onesten ditu gora jotzeko errekurtsoen alderdi horri dagokiona, eta ezereztu egiten du Nafarroako Unibertsitateko lehen ikasturteko ikasleek UPNAn plazarik lortu ez dutela egiaztatzeko exijentzia.

gazteak

Gazte talde bat.

Halaber, eta Nafarroako Unibertsitateko ikasleentzako bakarrik, berriro aldatu dira tarteak eta horietako bakoitzari dagozkien koefiziente zuzentzaileak, eta aurreko deialdietakoetara itzuli da (4,8 3,5 2,5 eta 1,5). Irizpide berberei eutsi zaienez bi hamarralditan zehar, errekurtsoa onestea erabaki da, beharrezkoa baita, adierazitako denbora-inguruabarraren ondorioz, irizpide berriak garrantzi ekonomiko handiko erabakiak hartzeko nahikoa denborarekin ezagutu ezin izan zituztenek kalterik ez jasatea.

Hori esanda, egia da ere Beken Deialdiaren aurrean aurkeztutako errekurtsoek berez eskubidea ez den eskubide bat aipatzen dutela. Hezkuntza Departamentuak uste dut "beka eskatzaileak ez direla hartutako eskubide baten titularrak zentzu tekniko juridikoan, baizik eta eskubide-itxaropen batenak, legitimoa, hori bai, baina itxaropen batenak azken finean".

Azken kontu horrekin lotuta, azpimarratu behar da irakaskuntzako bekak diru-laguntzak direla; hau da, "ez dira arautik zuzenean eratorritako eskubide subjektibo bat". Beraz, Beken deialdia aldatzeko Hezkuntza Departamentuaren irizpideek "inola ere ez dakarte legearen urraketarik".

Ministerioak emandako beka metatzeari dagokionez –orain arte Nafarroako Unibertsitateko ikasleentzako bakarrik jasotzen zen–, ezetsi egiten da, hain zuzen ere berdintasun arrazoiengatik, eta gainerako ikasleekin gertatzen den bezala, errekurtsoa aurkeztu duen Unibertsitate pribatuko eskatzaileei ere, beste administrazio batek aitortu dien kopurua kenduko zaie jaso beharreko kopurutik.

Horrekin guztiarekin, oraingo deialdiak kopuru osoaren birbanaketa egin du; horrela, ia kontzeptu guztiengatiko eta eskatzaile guztientzako zenbatekoak igotzen dira, eta gainera, ikasle gehiagori ematen die beka eskuratzeko aukera. Hezkuntza Departamentuak aurreratu dezake, azkeneko egiaztaketak egitea falta den arren, 700 bat beka gehiago emango dituela.

Ebazpen iragankorra Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, hilabeteko beste epe bat irekiko da eskabideak aurkezteko, Nafarroako Unibertsitatean ikasketak egiten dituzten eta bere garaian Nafarroako Unibertsitate Publikoan plazarik lortu ez zutela egiaztatu ezin izan zuten guztiek eskatu ahal izan dezaten beka.

Aipatutako aldaketak egin ondoren, Departamentuak dagokion partida handitu du, Foru Agindu bidezko aurrekontu-aldaketa bitartez; beraz, 4.334.104 eurokoa da guztizko kopurua.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa