(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

San Kristobal espetxetik 1938an ihes egindako zazpi lagunen gorpuzkinak aurkitu dituzte Burutaingo hobian asteazkena, 2017.eko apirilak 12


Ollo kontseilaria gaur goizean egon da gorpuzkinak ateratzeko lanak bisitatzen, batxilergoko 60 bat ikaslerekin batera


Ollo kontseilaria, Burutuaingo hobian aurkitutako gorpuzkinak nola ateratzen dituzten begira. ( irudia handitu )

Gorpuzkinak aurkitzeko Nafarroako Gobernuaren Programaren barruan, eta familiek eta elkarteek urteetan zehar egin duten lanarekin jarraituz, hobi bat aurkitu dute Burutainen (Anue) Ezkaba mendiko San Kristobal espetxetik 1938an ihes egindako gutxienez zazpi lagunen gorpuzkinekin. Egunotan egindako lanaren ondoren, Aranzadi Zientzia Elkarteko lantaldeak gaur hasi ditu gorpuak ateratzeko lanak, eta bihar amaituko dutela aurreikusten da.

Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak gaur goizean bisitatu du leku hori, Alvaro Baraibar Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendari nagusiarekin eta Jose Miguel Gaston Memoria Historikoko Ataleko buruarekin batera. Agintariez gain, Batxilergoko 1. eta 2. ikasturteetako 60 bat ikasle egon dira, Iruñeko Iturrama eta Barañaingo Alaitz Bigarren Hezkuntzako Institutuetakoak, eta Osasun arloko Lanbide Heziketako ikastetxekoak. Ekimen hori "Memoriadun eskolak" proiektuaren barruan sartzen da; helburua da ikasleen prestakuntzan gertatutakoaren memoria ere txertatzea, errespetuaren eta bizikidetzaren balioak, gatazken konponbide baketsuak eta giza eskubideak sustatzeko. Han izan da Montserrat Sanz ere (Cuellar, Segovia), espetxetik ihes egin eta Frantziara alde egiten saiatu ziren eraildako presoetako baten biloba.


Aurkitutako gorpuetako baten zatia. ( irudia handitu )

Martin Laguardia ere egon da bisita horretan, lurperatzeen lekukoa, garai hartan haur bat zena; bere jarraibideei esker aurkitu dute Burutuaingo hobi hori.

Nafarroako Gobernuak memoria historikoaren arloan bultzatzen dituen ekintzen barruan sartzen da jarduketa hau ere; helburua da 1936ko errepresioaren biktimen senitartekoen egia jakiteko, justiziarako eta ordaina jasotzeko erreklamazioei erantzuna ematea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa