(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataz azpiko pentsioen gaineko kenkari fiskalak % 4,5 eta % 73,3 artean handituko dituen behin betiko lege-proiektua onartu du asteazkena, 2017.eko apirilak 5


% 8 handituko dira alarguntasun-pentsioen gaineko kenkari fiskalak, eta Gutxieneko Soldataz azpiko kotizaziopeko pentsioak igo egingo dira progresiboki, hiru urtean besteekin parekatzeraino


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan erabaki du behin betiko onartzea Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataz azpiko pentsioetarako kenkari fiskalei buruzko Lege-proiektua, lehenbailehen indarrean sar dadin; kasuen arabera, % 4,5 eta % 73,3 artean igoko dira kenkariak. Halaxe jakinarazi du Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak, Gobernuaren gaurko saioaren ondoren egindako prentsaurrekoan.

% 8 igoko dira alarguntasun-pentsioetarako kenkariak.

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan erabaki du behin betiko onartzea Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataz azpiko pentsioetarako kenkari fiskalei buruzko Lege-proiektua, lehenbailehen indarrean sar dadin; kasuen arabera, % 4,5 eta % 73,3 artean igoko dira kenkariak. Halaxe jakinarazi du Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak, Gobernuaren gaurko saioaren ondoren egindako prentsaurrekoan.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Legearen testu bategina partzialki aldatzeko Foru Lege-proiektuak balioko du, alde batetik, 2017rako alarguntasun-pentsioen gaineko kenkari fiskala 2017ko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatak izan duen zenbateko berean handitzeko.

Bestalde, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataz (LAGS) azpiko erretiroko kotizaziopeko pentsioetarako kenkaria ere aurreikusten du; horrela, pentsio horiek 2017ko LAGSrekin parekatuko dira hiru urtean eta, beraz, 707,60 eurokoak izatera iritsiko dira 2019an (hileko 825,53 euro, apartekoak kontuan hartu eta berdinbanaketa eginda), gehi Nafarroako urteko KPI, alarguntasun-pentsioak bezala.

Aurreikusten denez, lehenengo neurriak 9.490 bat alarguni eragingo dio; horietatik % 98 emakumeak dira. Horrek eskatzen du inbertsio soziala % 300 baino gehiago handitzea; 3,2 milioi eurokoa izan zen 2016an, eta 2017an 10 milioikoa izatea aurreikusten da.

Halaber, bigarren neurriak 12.466 onuradun izango dituela uste da, gaur egun LAGSz azpiko pentsioak jasotzen dituzten pertsonak. Aurreikusten denez, 2019an erabat garatuta dagoenean, neurri hori abian jartzeko egin beharreko inbertsio soziala urte bakoitzeko 10,8 milioi eurokoa izango da.

Neurri bi horiekin, bete egiten da Gobernua babesten duten alderdi politikoek sinatutako programa-akordioaren edukia, alarguntasun-pentsioen kenkari fiskalak gainerako pentsiodunen kenkarietara hedatzeko konpromisoa jasotzen baitzuen akordio horrek.

Aurrerakina edo kenkaria

Bi eratan eskatu ahal izango da kenkaria. Batetik, hileko aurrerakin gisa, Eskubide Sozialetako Departamentuaren bitartez edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bitartez; bestetik, PFEZren kanpainako kenkari fiskal gisa.

Zentzu horretan, gogorarazi behar da hiru eratakoak izan daitezkeela kenkari fiskalen onuradun izan daitezkeen alarguntasun-pentsioak: gutxienerako osagarrietarako eskubidedun alarguntasun-pentsioak, SOVI alarguntasun-pentsioak eta osagarrietarako eskubiderik ez duten baina LAGSz azpitik dauden alarguntasun-pentsioak.

Aurreko atalean aipatutako hiru pentsio motek eska dezakete kenkari fiskal osoa PFEZren aitorpenean, baina lehenengo bien kasuan, gainera, kenkariaren zenbatekoa aldez aurretik eskuratzeko aukera jasotzen du lege-proiektuak.

Gainera, sistema hori erretiro-pentsioetara hedatzea arautzen du lege-proiektuak; pentsio horiek ere hiru eratakoak izan daitezke: gutxienerako osagarrietarako eskubidedun erretiro-pentsioak, SOVI pentsioak eta gutxienerako osagarrietarako eskubiderik ez duten baina markatutako mugara iristen ez diren erretiro-pentsioak.

Kasu horretan, batek ere ez du aurrerakinak jasotzeko eskubiderik, kenkariak lortzekoa baino ez; beraz, 2018ko errentaren aitorpenean jasoko dituzte dagozkien diru-kopuruak.

Erretiroko kotizaziopekoak ez diren pentsioengan ere badu eragina proiektuak, Errenta Bermatuari buruzko foru legean jasota zegoen bezala. Hirugarren talde horretako prestazio guztiek dute kenkarirako eskubidea, baldin eta Errenta Bermatuan ezarritako eskakizunak betetzen badituzte, eta aurrerakin gisa eska dezakete kenkaria, bera, 2017an has daitezke jasotzen.

Laparra lehendakariordeak nabarmendu du foru lege-proiektu hori onartuta "jauzi kualitatiboa ematen dela diru-sarrera txikienak dituzten pentsiodunenganako babes sozialari dagokionez; batez ere emakumeak dira, gizonezkoek baino pobreziarako % 46,7 arrisku handiagoa baitute. Gainera, aurrerapen handia ekarriko du berdintasunari eta ezberdintasun sozialak zuzentzeari dagokionez, neurri horiek alargunengan eragina izateaz gain, 2017ko LAGSz azpiko pentsioak jasotzen dituzten guztiei eragingo baitiete".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa