Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Horrela, irtenbidea emango dio 2013tik itxita, amaitu gabe eta zorpetuta dagoen azpiegitura horri
El Gobierno de Navarra abrirá el Navarra Arena en septiembre de 2018 from Gobierno de Navarra on Vimeo.
Transcripción textual del video
2018ko irailean hasiko da Nafarroako Gobernua Navarra Arena Pabilioia publikoarentzako irekitzen; horrela, irtenbidea emango dio 2013. urteaz geroztik itxita eta erabili ahal izateko oraindik obra beharrean dagoen eta judizialki 4,2 milioi euro erreklamatzen zaizkion azpiegitura horri.
Navarra Arena pabilioiaren kanpoaldea.
(
irudia handitu
)
2018ko irailean hasiko da Nafarroako Gobernua Navarra Arena Pabilioia publikoarentzako irekitzen; horrela, irtenbidea emango dio 2013. urteaz geroztik itxita eta erabili ahal izateko oraindik obra beharrean dagoen eta judizialki 4,2 milioi euro erreklamatzen zaizkion azpiegitura horri.
Ana Herrera Kulturako, Kiroleko eta Gazteriako kontseilariak gaurko saioan eman die pabilioia irekitzeko eta erabiltzeko planaren berri Nafarroako Gobernuko gainerako departamentuei; NICDO sozietate publikoak kudeatuko du zuzenean pabilioia.
Egun zehatzetan irekiko da instalazioa, aurrez dagoen eskaintza osatuko duten kirol- eta kultura-ekitaldietarako, eta Komunitateko beste azpiegitura batzuek baino edukiera handiagoa behar duten ekitaldietarako. Kirolaren esparruan erreferentziazko espaziotzat kokatzea proposatzen da; horregatik, Pabilioiaz gain, Kirolaren eta Gazteriaren Nafarroako Institutuaren kirol-arloaren egoitza eta Kirolaren Etxea ere –federazioen egoitza– hartuko ditu eraikinak.
Instalazioen barrualdea.
(
irudia handitu
)
Aurten hasiko da pabilioia irekitzeko prozesua
Aurten bertan hasiko dituzte Pabilioia martxan jartzeko beharrezko lanak, 7,3 milioi eurotan baloratutako lanak egitea falta baita oraindik. Kopuru horretatik, 6 milioi euroko baliodun lanak egingo dira, segurtasun-ekipamendurako, kirol-ekipamendurako, zerbitzu-ekipamendurako eta altzaritarako, eta aparkalekua martxan jartzeko. Bere garaian aurreikusitako gainerako lanak egiteke geratuko dira; tartean, museo bat egitea aurreikusten zen.
NICDO sozietate publikoak kudeatuko du instalazioa, kirol-beharren, kultura-beharren eta beste erabilera batzuetarako beharren arabera, bere kudeaketa-esparruko erabilera anitzeko beste azpiegitura batzuekiko sinergiak baliatuta. NICDOk beste azpiegitura batzuk ere kudeatzen ditu, hala nola Baluarte Kongresuen Jauregia eta Auditorioa, Iruñeko Planetarioa, Larra-Belaguako Eski-zentroa, eta Nafarroako Zirkuituaren eta Nafarroako Azoka Barrutiaren jabea da.
Pabilioiko jardueraz gain, Kirolaren eta Gazteriaren Nafarroako Institutuaren kirol-arloko egoitza ere hartuko du eraikinak, baita Kirolaren Etxea ere, federazioen egoitza; Navarra Arenan bertan egongo dira bi egoitzok, bai eta pabilioiaren kudeaketaz arduratuko diren NICDO sozietateko langileak ere. Horrela, garrantzi handiagoa hartuko du instalazioak, Nafarroako kirol-arloaren kudeaketako eta erreferentziazko zentroa izango baita.
Navarra Arena Pabilioia martxan jartzeko, Europako Inbertsio Bankuaren hiru milioi euroko mailegua emango dio 2017an SODENAk. Proiektu-fasearen gainerako kopurua (hiru milioi euro) Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (NEKP) eskutik etorriko zaio, 2018ko lehenengo hiruhilekoan.
Instalazioa ustiatzeko eredua izango da Navarra Arenaren prestazioak behar dituzten formatu handiko ekitaldietarako bakarrik irekitzekoa; ez da beti irekiko, eta ez da etengabea izango dagozkien kiroletan elite mailakoak diren taldeen eta kirolarien presentzia.
Erreklamazioak
Bestalde, Nafarroako Gobernuak martxoan jaso du II. Faseko esleipenduna izan zen Aldi Baterako Enpresa-elkarteari 474.421,29 euroko kopurua berehala ordaindu beharra ezartzen dion ebazpen judizialaren jakinarazpena; Aldi Baterako Enpresa-elkarte horrek Navarra Arena Pabilioiaren obra-amaierako ziurtagiriari buruz jarritako erreklamazioagatikoa da ebazpen hori (otsailaren 20ko epaiaren arabera). Epaiak partzialki onesten du Aldi Baterako Enpresa-elkarte horrek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.
Ebazpen horren ondoren, 4.218.395 euroko baliodun erreklamazioak geratzen dira bide judizialean ebazteko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
Kanpoaldea, gauez.
irudia handituBarrualdearen ikuspegia.
irudia handituBarrualdearen ikuspegia.
irudia handituFrontoia.
irudia handitu