(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abiarazi da Sudoe europar programaren deialdia, berrikuntzarako eta ingurumenerako 25 milioirekin astelehena, 2017.eko martxoak 13


Nafarroako erakundeek hilabete honetako azkeneko egunera arteko epea dute nazioz gaindiko lankidetzako beren proiektuak aurkezteko


laborategia

Bi lagun laborategi batean lanean.

Nafarroako erakunde publiko zein pribatuek aurkez ditzakete dagoeneko berrikuntzaren eta ingurumenaren arloko nazioz gaindiko lankidetzako beren proiektuak Sudoe europar programan, eta hilaren 31ra arte dute horretarako aukera; 25 milioi euroko zuzkidura du programa horrek, eta Europar Batasuneko hego-mendebaldeko eremua garatzen laguntzea du helburu.

EGEF Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsetik datozen 25 milioi horietatik 16 hazkunde adimentsu eta jasangarri baterako berrikuntza sustatzearekin lotutako ekimenak finantzatzera bideratuko dira, eta beste bederatzi milioiak, ingurumena babestera eta baliabideen eraginkortasuna sustatzera.

Bi fasetan garatuko da deialdi hau; lehenengo fasean, martxoaren 31ra arte, hautagaitzak aurkeztuko dira, eta bigarren fasea aukeratutako proiektuetarako izango da, eta uztaila eta iraila bitartean garatuko da.

Lehenengo fasean, interesa duten erakundeek proiektu-proposamen bat aurkeztu beharko dute eSudoe informatika-aplikazioaren bitartez, onuradun nagusiaren erantzukizuneko eta konpromisoko adierazpena, eta bazkide diren erakunde guztien intereseko adierazpena. Hautagaitza-kita deritzon atalean eskura daitezke agiriak.

Proiektuetarako gutxieneko aurrekonturik ez dagoen arren, bazkide bakoitzeko 100.000 euroko gutxieneko partaidetza ezartzen da irabazi asmorik gabeko erakundeetarako, eta 5.000 eurokoa erakunde pribatuetarako.

Sudoe programa eta Nafarroako aurreko proiektuak

Sudoe programak arazo komunak konpondu nahi dizkie Europako hego-mendebaldeko eskualdeei; hala nola ikerkuntza eta garapenean egiten den inbertsio txikia, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasun-maila txikia, klima-aldaketaren eta ingurumenarekin lotutako arriskuak.

Sudoek 141 milioi euro ditu 2014-2010 aldirako. Europako hego-mendebaldeko herrialde ezberdinetako eskualdeetako bazkide publiko edo pribatuek parte har dezakete. Hain zuzen ere, deialdian parte hartzeko aukera dute Espainiako autonomia erkidego guztiek (Kanariak izan ezik), Frantziako hego-mendebaldeko sei eskualdeek, Portugaleko eta Erresuma Batuko (Gibraltar) kontinenteko eskualdeek eta Andorrako Printzerriak.

Hau da 2014-2020 programazio-aldi honetako Interreg Sudoe programaren bigarren deialdia. 2016ko udan ebatzi zen lehenengoa; 496 proposamen aurkeztu ziren lehenengo deialdi hartan, eta horietatik 25 proposamenetan (% 5ean) hartu zuten parte Foru Komunitateko erakundeek. Azkenean, 36 proposamenek gainditu zituzten hautapen-faseak; bitan (% 5,5) zegoen presente Nafarroa, Navarrabiomed fundazio publikoaren eta Nasuvinsa enpresa publikoaren bitartez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa