(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa gaur sartu da ofizialki Akitania Berriarekin eta Euskadirekin batera osatuko duen euro-eskualdean, Bordelen

astelehena, 2017.eko martxoak 6


Foru Komunitateak lehen aldiz parte hartu du eskubide osoko bazkide gisa talde horren batzarrean, eta Europar Batasunean duen lekua indartuko du horrela, Barkos Lehendakariak adierazi duenez


Transcripción textual del video

Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak uste du Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euro-eskualdea Foru Komunitaterako Europan sartzeko "beste ate bat" dela, "Europar Batasunean dugun posizionamendua eta gure rol ekonomikoa eta soziala indartzen" duela.

Horixe adierazi du Lehendakariak Bordelen, euro-eskualdearen batzarrean parte hartzeko egin duen egonaldian; Nafarroak lehen aldiz hartu du parte batzar horretan eskubide osoko bazkide gisa eta, horrela, gorenera iritsi da hiru lurraldeek 1992an hasitako lankidetza. Barkosek, halaber, nabarmendu du eragin handia duela eskualdeen arteko lankidetzan Europar Batasunaren politikek arrakasta izan dezaten edo porrot egin dezaten.

Nafarroa euro-eskualdean sartzeko hitzarmenaren sinatze-ekitaldia. ( irudia handitu )

Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak uste du Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euro-eskualdea Foru Komunitaterako Europan sartzeko "beste ate bat" dela, "Europar Batasunean dugun posizionamendua eta gure rol ekonomikoa eta soziala indartzen" duela.

Horixe adierazi du Lehendakariak Bordelen, euro-eskualdearen batzarrean parte hartzeko egin duen egonaldian; Nafarroak lehen aldiz hartu du parte batzar horretan eskubide osoko bazkide gisa eta, horrela, gorenera iritsi da hiru lurraldeek 1992an hasitako lankidetza. Barkosek, halaber, nabarmendu du eragin handia duela eskualdeen arteko lankidetzan Europar Batasunaren politikek arrakasta izan dezaten edo porrot egin dezaten.

Lehendakariarekin batera, han izan dira Manu Ayerdi Garapen Ekonomikoko lehendakariordea, Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordea, Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria, Isabel Elizalde Landa Garapeneko, Toki Administrazioetako eta Ingurumeneko kontseilaria eta Pello Pellejero Komunikazioko eta Harreman Instituzionaletako zuzendari nagusia, pasa den otsailean Nafarroako Gobernuak izendatutako batzarkide gisa.

Foru Komunitatea euro-eskualdean sartuta, erakunde horrek ia bederatzi milioi biztanle ditu 100.000 kilometro koadroko eremuan, hau da, Europar Batasunaren % 2. Akitania Berria da gaur egun euro-eskualdearen buru; halaxe deitzen da frantziar eskualdea 2016az geroztik, Lemousin eta Charentes barruan sartu zirenetik. Hain zuzen ere, Nafarroa izango da datorren urtean Akitania Berriari lehendakaritzaren lekukoa hartuko diona, 2018. eta 2019. urteetarako.


Eurorregión foto de grupo

Taldeko argazkia.. ( irudia handitu )

Gaurko bileran, batzarrak iazko jardueren balantzea egin du eta 2017rako jardun-ildoak onartu ditu. Aurtengo ekitaldian parte hartu ahal izango dute lehen aldiz Nafarroako eragileek hiru eskualdeen arteko lankidetzarako arloetako proiektuen garapenerako laguntzen deialdian; 700.000 euroko aurrekontua dute laguntzok.

Funtsezko unea Nafarroa eta Europarako

Batzarrean Barkos Lehendakariak hitz egin du, eta eskerrak eman dizkie Rousset eta Urkullu lehendakariei Nafarroari talde horretan sartzeko aukera emateagatik; adierazi du euro-eskualde horrek "muga baino askoz gehiago partekatzen" duten eskualdeak direla eta uste duela lanerako esparru ezin hobea dela, "bere eskualdeei ondo antolatu eta egituratutako lankidetza exijitzen dien Europa baten barruan".

Lehendakariak gogorarazi du "orain dela 25 urte Nafarroak maila ona erakutsi zuela, mugaz gaindiko eskualdeen arteko lankidetzaren bitartez, europar herritarren beharrei, nahiei eta konpromisoari erantzun behar dien Europa bat eraikitzeko erronkan". Eta uste du "Nafarroak berriz ere batu dituela bere indarrak Nouvelle Aquitaine eskualdeko eta EAEko gizon eta emakumeen indarrarekin, eta bere gain hartu duela etorkizun partekatu hobea bilatzeko konpromisoa".

Gainera, nabarmendu du Nafarroa euro-eskualdean sartu dela Europarako zein Foru Komunitaterako funtsezkoa den une batean; Europa 2014-2020 aldirako bere estrategiaren bitarteko azterketa egiten ari da gaur egun, eta Foru Komunitateak 2016. urte amaieran aurkeztu zuen Espezializazio Adimentsurako S3 Estrategia, datozen urteotan Komunitatearen garapena zuzenduko duen bidea.

Testuinguru horretan, eskualdeen arteko lankidetza funtsezko erronka bat da, eskualdeen gaitasuna hobeto aprobetxatzeko eta inbertsioetan bikoiztasunak saihesteko, "era horretan, egiturazko funtsen erabilera eraginkorragoa lortuz".

"Europar Batasunaren eskualde-politiken arrakasta edo porrota eskualdeok komenientziako eta ideiak bateratzeko eta elkartrukatzeko espazioak sortzeko dugun gaitasunean oinarrituko da, neurri handi batean", gaineratu du Uxue Barkosek. "Espazio horietan, eskualde gisa eta, beraz, enpresen eta beste erakundeen ekosistema gisa, aberastu egingo gara ezagutzaren transferentziari esker".

Amaitzeko, Lehendakariak adierazi du "garapen ekonomiko eta sozialerako eta europar esparru osoko lankidetzarako aukeraz beteta ageri zaigun etapa berri bati ekin diogu hiru eskualdeok".

700.000 euro proiektuak finantzatzeko

2016. urtean zehar, Nafarroako erakundeak –besteak beste, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Sodena eta Intia– euro-eskualdearekin harremanak egiten hasi dira, hizkuntza aniztasunaren, berrikuntzaren eta mahastizaintzaren arloetan lankidetzan jarduteko; ekitaldi honetan, berriz, lehen aldiz izango dute aukera Nafarroako eragileek erakunde horrek euro-eskualdeen 2014-2020 estrategiaren barruko proiektuetarako eskaintzen duen finantzazioa lortzeko. Aurrekontua 700.000 eurokoa da, bi deialditan banatuta.

Udaberrian egingo da lehenengo deialdia, "euro-eskualdeko herritarrak" deritzona, eta 400.000 euroko zuzkidura izango du; horren xedea izango da kulturaren, hizkuntza aniztasunaren, gazteria eta kirolaren eta industria sortzaileen arloko jarduketak bultzatzea.

Bigarren deialdia, "ekonomia, ikerkuntza eta berrikuntzari" buruzkoa, 2017ko bigarren seihilekoan egingo da, eta 300.000 euroko aurrekontua izango du.

Laguntzak eskatu ahal izateko, proiektuetan euro-eskualdea osatzen duten hiru eskualdeetako bazkide bat gutxienez izan behar du, nahiz eta modu iragankorrean eta salbuespen gisa, mugaz gaindiko aldebiko proiektuak ere onar daitezkeen.

Nafarroak presentzia izango du jarduketa-esparru ezberdinetan. Besteak beste, "euro-eskualdeko herritarrak" atalean hizkuntza aniztasuneko programak jasotzen dira; arlo horren barruan, irakasle elebidunentzako prestakuntza eskainiko da. Beste batzuetan, industria sortzaileen arteko lankidetza bultzatuko da, eta horixe da Nafarroaren espezializazio adimentsurako estrategiaren ardatz nagusietako bat.

Bestalde, "ekonomia, berrikuntza eta lehiakortasunaren" atalean ikasleen mugikortasunerako ekintzak zehaztuko dira; hor parte hartuko dute Nafarroako unibertsitateek, bai eta nazioarteko bikaintasuneko euro-eskualdeko campusaren egituraketan ere. Baso-baliabideen aprobetxamenduarekin, nekazaritzako elikagaien industriarekin eta osasunarekin eta bio-osasunarekin lotutako industriekin lotutako proiektuek ere izango du Nafarroaren presentzia. Enpleguaren arloan, profesionalen eta langileen mugaz gaindiko mugikortasuna eta Lanbide Heziketako lankidetza bultzatuko dira.

Azkenik, mugaz gaindiko garraioaren sustapenean, ingurumenaren defentsan eta turismoan hiru eskualdeen arteko lankidetza bultzatuko da.

Nafarroaren ordezkaritza euro-eskualdearen organoetan

Egindako batzarrean, euro-eskualdearen organoak berritu ere egin dira, horietan sartu baitira Nafarroako ordezkariak.

Hain zuzen ere, batzorde betearazleko kideak aukeratu dituzte; hor izango dira Manu Ayerdi Garapen Ekonomikoko lehendakariordea eta Pello Pellejero Komunikazioko eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusia.

Batzarraren ondoren, hiru eskualdeetako agintariek –Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak, Alain Rousset Akitania Berriko lehendakariak eta Iñigo Urkullu lehendakariak Nafarroa euro-eskualdean sartzeko erabakia jasotzen duen hitzarmena sinatu dute.

Jarraian, harrera egin zaie batzarrean izan diren ordezkaritzei.

Euro-eskualdearen historia 

1992an, Nafarroak lankidetzarako protokoloa formalizatu zuen Akitaniarekin eta Euskadirekin; horren bitartez, eskualde horiek lankidetza-esparru bat ezarri zuten, beren eskumenen arloetan erakundeen arteko harremanak garatzeko, interes komunak lortzeko helburuz.

Nafarroak era aktiboan hartu zuen parte lankidetzako testuinguru horretan. Hala ere, 2000. urteaz geroztik, Nafarroako Gobernuak aldatu egin zuen harreman hori eta aldebiko hitzarmen bihurtu zituen; Euskadirekin, 2009ko uztailaren 3an sinatu zuen hitzarmena, eta Akitaniarekin, 2015eko maiatzaren 8an.

Bitartean, Euskadik eta Akitaniak, hasierako protokolo hartatik abiatuta, Batasuneko zuzenbideak araututako nortasun juridikoa duen lankidetzako beste egitura baterantz egin zuten aurrera; horren helburua da, kideen artean mugaz gaindiko lankidetza hutsaz gain, eskualdeen arteko eta nazioz gaindiko lankidetza sustatzea. Lurralde-lankidetza bezala ezagutzen dena da, eta bere azken helburua da, Europar Batasunaren barruan eskualdeak duen rol ekonomikoa eta soziala indartzea. Helburu horrekin, "Akitania/Euskadi euro-eskualdea" deritzon Lurralde-lankidetzako Elkarte Europarra sortu zuten 2011n.

2015eko urriaren 21ean, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen euro-eskualdean sartzeko eskaera egitea, hiru eskualdeen elkarrekiko garapena eta kohesio ekonomikoaren, sozialaren eta kulturalaren indartzea sustatzeko, era horretan "Europan leku garrantzitsua hartuko duen lankidetzako espazio handi bat" sortzen lagunduz, orduan onartutako akordioak zioen bezala.

2016ko martxoaren 18an, euro-eskualdeak Gasteizen egindako batzarrean, Euskadik eta Akitania berriak erabaki zuten Foru Komunitateak egindako eskaera onartzea, eta estatutu berriak onartu zituzten bazkide berria hartzeko. Hurrengo hilabeteetan, erabaki hori berretsi egin zuten euskal eta akitaniar gobernuek, bai eta Ministroen Kontseiluak ere, eta Frantziako Gobernuari horren berri eman zitzaion.

Azkenik, gaur gauzatu da ofizialki Burdeosen Nafarroa europar erakunde horretan sartzea

.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa