(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendoza kontseilariak nabarmendu du aurre-matrikula prozesua normaltasunez eta parte-hartze handiarekin egin dela asteartea, 2017.eko otsailak 28

6.100 izen-emate erregistratu da, eta sare publikoa aukeratu dute horietatik % 60 baino gehiagok

Transcripción textual del video

Aurre-matrikula garaia normaltasun osoz igaro da, eta 6.100 izen-emate erregistratu dira, iazko 5.906 izen-emateen aurrean. Hezkuntzako kontseilariak jakinarazi duenez, datu horiek esan nahi dute hiru urteko seme-alabak dituzten familien % 60k sare publikoa aukeratu duela, aurreko ikasturtean baino zertxobait gehiagok. Gainera, familien % 98,4k lortu du plaza egindako lehen aukeran; horrela, aurreko aurre-matrikularen zifrei eutsi zaie.

Departamentuko arduradunek adierazi dutenez, igoera horren arrazoietako bat da komunikazioa hobea izan dela informazio-kanpainan, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin batera, ahalegin handia egin dela familiak tramite horrek duen garrantziaren inguruan kontzientziatzeko.

Halaber, Mendoza kontseilariak azaldu du Hezkuntza Departamentuak landa-inguruneko eskolak sustatzeko eta mantentzeko konpromisoa hartu du eskola horietako komunitateen aurrean. Hain zuzen ere, lerro berriak egokituko dira Alloko La Cruz ikastetxean eta Antzineko San Fausto ikastetxean, horien etorkizuna mantentzeko eta ziurtatzeko, beren seme-alabak era horretako eskoletan eskolaratzearen eta, kasu bietan, D ereduan ikastea eskatu duten herri-gune horietako familia gehienen eskariei erantzunez.

Haurrak eskolan

Haurrak eskolan.

Zentzu berean, Hezkuntza arloko arduradunak iragarri du eremu ez-euskaldunean ere jarriko dela D ereduko lerro bat, Oliteko Vianako Printzea ikastetxe publikoan; hiru urteko ikasleen 8 aurre-matrikula berri jaso dira. Gainera, indartu egingo da aurrez euskarazko irakaskuntza-lerroak jarri ziren ikastetxe guztietako eskaintza.

Hezkuntza Departamentuak 134 aurre-inskripzio erregistratu ditu eremu ez-euskaldunean; horietatik 84 ikasketak D ereduan eskainiko dituzten sare publikoko 8 ikastetxetakoak dira. D eredua izango duten ikastetxe berriak dira: Allo, Antzin eta Olite. Horrela, eremu ez-euskaldunean D eredua eskaintzen duten ikastetxeak dira: Alloko La Cruz, Antzingo San Fausto, Caparrosoko Virgen del Soto, Lodosako Angel Martinez Baigorri, Oliteko Vianako Printzea, Tafallako Marques de la Real Defensa eta Zudaireko Las Amescoas.

Atzerriko hizkuntzak

Bestalde, sei ikastetxek, bi publikok eta itundutako lauk, atzerriko hizkuntzetan ikasteko programa (PAI) eskainiko dute datorren ikasturtetik aurrera, eta ezein ikastetxek ez du eskatu programa hori eskaintzeari uzterik. Nabarmentzekoa da igo egin dela matrikula kopurua programa hori frantsesez eta alemaniarrez eskaintzen duten ikastetxeetan.

Errenta-aitorpenen azterketei dagokienez, Roberto Perez Elorza Hezkuntzako zuzendari nagusiak azaldu du ikastetxeetan sartzeko puntuazio handiagoa lortzeko errenta txikiaren baldintza izatea eskatu duten familien 178 dokumentazio aztertu dituztela, guztiak Iruñeko eta bertako eragin-eremuko itundutako ikastetxetakoak, eskainitako plazak baino handiagoa izan zen-eta eskari kopurua. Azkenean, aitorpen ez-zehatzak aurkeztu dituzten bi kasu antzeman ditu Hezkuntzak, Ogasunarekin laguntzarekin. Datozen ikasturteei dagokienez, Roberto Perezek iragarri du prozedura hori aurre-inskripzioen urteko protokoloan sartuko dela, eta automatikoki egingo dela.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa