(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak bere turismo-marka hautsi du 2016an, 1,4 milioi bidaiarirekin, aurreko urtean baino % 8 gehiago ostirala, 2017.eko otsailak 24


Navartur Azokaren inaugurazio-ekitaldian, Ayerdi lehendakariordeak nabarmendu du "goranzko ibilbidea" daramala Foru Komunitateko turismo-sektoreak


Taldea

Bisita gidatua, Iruñeko Katedraleko klaustroan. ( irudia handitu )

1.392.650 bidaiari jaso zituen Nafarroak 2016an, orain arte lortutako zifrarik handiena eta aurreko urtean baino % 8,1 handiagoa; Manu Ayerdi Garapen Ekonomikoko lehendakariordearen esanetan, datu horiek baieztatzen dute Foru Komunitateko turismo-sektoreak "goranzko ibilbidea daramala bisitari kopuruari dagokionez".

Garapen Ekonomikoko Departamentuko Turismoaren Behatokiak jasotako datuak dira, eta gaur eguerdian eman ditu ezagutzera Ayerdi lehendakariordeak Navartur Azokaren inaugurazio-ekitaldian, Iruñean. Igoera hori gertatu da nazioko bisitarien artean –1.019.770 bidaiari, % 7,9 gehiago– zein nazioarteko bisitarien artean –372.878 bisitari, iaz baino % 8,6 gehiago–.

Igarotako gau kopuruak ere gora egin du. Hain zuzen ere, fakturatutako 2.949.149 gau erregistratu ziren iaz Nafarroako araututako turismo-establezimenduetan, aurreko urtean baino % 9,5 gehiago. Bidaiarien jatorriari dagokionez, nabarmentzekoa da igo egin dela nazioarteko bisitariek Nafarroan igarotako gau kopura: 616.883 gau fakturatu zituzten, % 11,8 gehiago. Nazio mailako bisitariek igarotako gau kopurua, berriz, % 8,9 igo zen, 2.332.265 gaurekin. Gainera, hileko batez besteko egonaldia 2016an turista bakoitzeko 2,12 egunekoa izan zen; 2015ean baino % 1,3 handiagoa.

Bisitariek aukeratutako establezimendu motari dagokionez, nabarmen igo zen hoteletakoa –% 11– eta apartamentuetakoa –% 10,1–. Landetxeei dagokienez, % 5,7ko igoera izan zuten, eta aterpetxeek % 0,4koa. Kanpinen kasuan, ordea, % 18,6 jaitsi zen okupazioa, nahiz eta kontuan hartu behar den datu hori okupatutako partzelekiko hartzen dela; okupazio-plazak kontuan hartuta, % 7,6ko igoera izan zuten.

Manu Ayerdi Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak gaur eguerdian inauguratu du Nafarroako Nazioarteko Turismo Azokaren 12. Edizioa; inaugurazio-ekitaldian parte hartu du azokaren zuzendari Luis Cortesek ere. Oraingo honetan, 140 erakusketari ditu, eta lau kontinentetako 500 helmuga baino gehiago ezagutzeko aukera emango du datorren igandera arte, otsailak 26.

Nafarroako Gobernuak bere stand propioa dauka azokan; aurreko hilabetean Fitur azokan erabilitakoaren egokitzapena da. Foru Komunitatea egituratzen duten bideak promozionatzen dira stand horretan, Nafarroa bere historiaren, kulturaren, ondarearen, jaien, tradizioen eta naturaren bitartez ezagutzeko eta deskubritzeko gida gisa.

Ia % 50 bisitari madrildar gehiago

Bere mintzaldian, Ayerdik Nafarroako turismo-sektorearen iazko balantzeari buruzko beste datu batzuk ere jakinarazi ditu. Horrela, bidaiari guztien % 73,23 Espainian bizi direnak izan ziren, eta gainerakoak (% 26,77) atzerrian bizi direnak. Nabarmentzekoa da handia izan zela Madrilgo Komunitateko turista kopuruaren igoera, % 49,33 bisita gehiago erregistratu baitzuten; 214.688 bisitari madrildar etorri ziren. Horrela, 2015ean lehen postuan zeuden euskaldunen eta kataluniarren kopurua gainditu zuten. Hain zuzen ere, Euskadiko 197.332 turistak bisitatu zuen Nafarroa iaz, aurreko urtean baino % 3 gutxiago. Hirugarren postuan daude Kataluniako bidaiariak, aurreko urtean baino % 5,37 gehiago, 155.328 turista guztira. Bestalde, nafarrek % 8,59ko jaitsiera izan zuten eta laugarren postuan kokatu ziren, 108.478 bisitarirekin.

Nazioarteko turistei dagokienez, Europar Batasuneko turista kopuruak % 9,49ko igoera izan zuen (265.108 bisitari), % 2,7koa Europako gainerako herrialdeetakoak (14.266) eta % 7,6ko igoera gainerako herrialdeetakoak (84.574).

Bidaiariei buruz adierazi den bezala, igarotako gauei dagokienez ere, Madrilgo Komunitateko bisitarien artean gertatu zen igoerarik handiena 2016an, % 27,79koa hain zuzen ere. Nafarroan ostatu hartutako bidaiarien % 17,86 Euskadikoak ziren, % 14,34 madrildarra, % 11,92 kataluniarrak eta % 8,68 nafarrak.

Nazioarteko erromes gehiago eta enplegu gehiago

Erromes kopuruari dagokionez, 66.646 lagunek zigilatu zuten beren egiaztagiria Orreagan 2016an, aurreko urtean baino % 2,6 gehiagok. Datu on hori lortu da nazioarteko erromes kopurua handitu izanari esker, 2015ean baino % 8 gehiago izan baitziren, 48.191 gehiago. Nazio mailako erromes kopurua, berriz % 9,3 jaitsi zen, 18.455 erromes guztira.

Nazio mailako erromesen jatorriari dagokionez, Katalunia, Valentzia, Madril, Euskadi, Andaluzia eta Nafarroakoak izan ziren ugarienak; atzerritarren kasuan, berriz, Frantziakoak, Italiakoak, Amerikako Estatu Batuetakoak, Alemaniakoak eta Hego Koreakoak.

2016an izandako datu onek eragin positiboa izan zuten turismo-sektoreko enpleguan ere. Horrela, Nafarroako ostatu, janari eta edari, bidaia-agentzia eta turismo-operadoreen zerbitzuek 17.152 laguni eman zioten lana batez beste, 2015ean baino Gizarte Segurantzako % 5,5 afiliazio gehiago. Jardueraren arabera, janari eta edarien zerbitzuetan egon zen afiliazio gehien.

Azkenik, 2016an zehar, turista eta txangozaleen aurrez aurreko 457.980 kontsulta artatu zituen Nafarroako Gobernuko Turismo Bulegoen sareak, 2015ean baino % 11,8 gehiago. Igoera hori gertatu zen nazio mailako bisitarien artean (353.490 bisitari, % 11,7ko igoera) zein nazioarteko bisitarien artean (104.490, % 12,1eko igoera). Nafarroako turismo-informaziorako webguneak 2.311.825 bisita izan zituen, 2015ean baino % 1,2 gutxiago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa