(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleguneak eraberritu egin du haurrak ospitaleratzeko eremua, osasun-, laguntza- eta ostatu-instalazioetan hobekuntzak eginda ostirala, 2017.eko otsailak 24


Gaur bisitatu dituzte obrak Barkos Lehendakariak eta Dominguez kontseilariak; eraberritze-lan horiei esker, erabilera anitzeko espazio bat egokitu da hiru urtez azpiko haurrentzako ludoteka batekin eta gurasoentzako office batekin, eta dutxa berriak egin dituzte


Barkos Lehendakaria, NOko ludoteka berrian. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleguneak ama-umeentzako eraikineko laugarren solairuko ospitaleratze-eremua eraberritu du; 2.600 adingabe baino gehiago ospitaleratzen dituzte urtero solairu horretan. Lau hilabete behar izan dituzte lanak egiteko eta, horiei esker, nabarmen hobetu dira solairuko ospitaleratze-baldintzak eta profesionalentzako lan-espazioa.

Gaur goizean bisitatu dute eremu berritua Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak eta Fernando Dominguez Osasun kontseilariak, Osasunbideako Oscar Moracho eta Nafarroako Ospitaleguneko Antonio Merino zuzendari kudeatzaileekin batera; haiekin izan da NOko zuzendaritza-taldea ere. "Espazioa" irudikatzen duen dekorazioa du orain solairu horrek: planetek, espazio-ontziek eta estralurtarrek ematen diete ongi-etorria haurrei sarrerako hall-ean. Sabaiko eta ateetako marrazkiekin, espazio hori atsegingarriago bihurtu nahi izan dute, era horretan haurren ilusioa eta irudimena pizteko.

Erabilera anitzeko eremu berria, ludoketarekin eta gurasoentzako office batekin

Iazko urrian hasi zituzten Nafarroako Ospitaleguneko Pediatriako ospitaleratze-eremua hobetzeko lanak. 314 metro koadrotan egin dira lanak; dutxen eremua egokitu dute, erabat egokitutako kabina batekin, dimentsio bereziak dituen kabinarekin eta dutxa eta bainera hartzen dituen eremu batekin. Lehen tamaina txikiko dutxa bat bakarrik zegoen solairu osoan, pazienteentzako zein senitartekoentzako. Halaber, komun bat ere jarri dute, familiakoentzako erabat egokitutakoa; horrela, ez dute ospitaleko beste solairu batzuetaraino joan beharrik izango. Beste hobekuntza nabarmen bat da erdi-isolamenduko logela indibidual bat egokitu dutela.


Barkos Lehendakaria eta Dominguez kontseilaria, NOko Pediatriako langileekin. ( irudia handitu )

0 eta 3 urte bitarteko haurrek, ospitaleratuta dauden bitartean, jolasteko eta bisitatzen dituztenekin partekatzeko espazio "atsegin" bat izan dezaten, erabilera anitzeko eremu bat sortu da ludoteka eta guzti. Horrela, ospitaleko egonaldia atsegingarriagoa izan dadin lortu nahi da. Gela berean, office bat ere egokitu dute, gurasoek jatorduetarako espazio bat izan dezaten; orain arte ez zegoen horrelakorik. Ikasgelari dagokionez, argiterian, hormetan eta zoruan egin dira hobekuntzak.

Jarduketa horiek bat datoz 1986an Europako Parlamentuan onartutako "Ospitaleratutako Haurren Europar Gutunarekin" (A2-25/86 Ebazpena, maiatzaren 13koa). Gutun horren artikuluetako batek ezartzen du haurrek eskubidea dutela zainketa, hezkuntza eta jolas arloko beharrak aseko dituzten altzaridun eta ondo ekipatutako lokalak izateko.

Hobekuntzak profesionalen lan-eremuan

Profesionalei dagokienez, solairuko kontrol-eremua egokitu da; zaintzailearen eta jendearen arretarako eremuak jarri dira, administrazio-lanetarako espazioa, farmazia, botikak prestatzeko eremua eta jatorduak prestatzeko eremua.

Beste hobekuntza batzuk ere egin dira, hala nola biltegia eta langileen komuna egokitu dira, eta birkokatu egin dituzte garbiketa-zerbitzua, idazkaritza eta zerbitzuko gainbegiralearen bulegoa.

Lanak egin dituzten bitartean, beharrezkoa izan da lan-sistema eta adingabeekiko eta haien familiekiko arreta berrantolatzea; horretarako, funtsezkoa izan da profesionalen kolaborazioa.

233.526,33 euroko inbertsioa egin da hobekuntza-lanetan; eta beste 42.491,67 euro bideratu dira ekipamendu orokorrera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa