(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Unibertsitate Publikoa Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuan integratuko da bi hilabete barru osteguna, 2017.eko otsailak 23


Behin betiko akordioa lortu dute Nafarroako Gobernuak eta bi Unibertsitateek


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak eta bi Unibertsitateek gaur sinatu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoa Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuan (IdiSNA) integratzeko behin betiko akordioa; agiri horretan integrazioaren baldintzak eta IdiSNAren Estatutuetan eta Integraziorako Hitzarmenetan egin beharreko aldaketen baldintzak jasotzen dira. Bi hilabeteko gehienezko epea dago tramite horiek guztiak egiteko. Fernando Dominguez Osasun kontseilariak, Alfonso Carlosena Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak eta Alfonso Sanchez Tabernero Nafarroako Unibertsitateko errektoreak sinatu dute testu hori.

Alfonso Sanchez-Tabernero, Dominguez kontseilaria eta Alfonso Carlosena, NUP IdiSNA institutuan integratzeko akordioa sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta bi Unibertsitateek gaur sinatu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoa Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuan (IdiSNA) integratzeko behin betiko akordioa; agiri horretan integrazioaren baldintzak eta IdiSNAren Estatutuetan eta Integraziorako Hitzarmenetan egin beharreko aldaketen baldintzak jasotzen dira. Bi hilabeteko gehienezko epea dago tramite horiek guztiak egiteko. Fernando Dominguez Osasun kontseilariak, Alfonso Carlosena Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak eta Alfonso Sanchez Tabernero Nafarroako Unibertsitateko errektoreak sinatu dute testu hori.

Akordio horrekin lortu nahi dena alderdi guztien errekerimenduak modu orekatuan asetzea; hori funtsezkotzat jotzen da Nafarroarako estrategikoa den eta ibilaldi luzea duen proiektuaren jarraitutasuna bermatzeko. Osasun Departamentuak duen erantzukizun publikoa eta unibertsitate, osasun-zentro eta zentro zientifikoen ordezkaritza orekatu baten arteko uztarketa lortu nahi izan da. Gainera, dagokion nagusitasuna eman zaio alderdi bakoitzaren ekarpen zientifikoari.

Halaber, akordio honekin erabat betetzen da Legealdiko Programa-akordioa, Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuaren zuzendaritza eta kontrola publikoak izango direla bermatzen baita.


IdiSNA osatzen duten erakundeetako ordezkariak, akordioa sinatu ondoren ( irudia handitu )

IdiSNA institutuaren egonkortasuna eta kontrol publikoa

Hamabost kidez osatuta egongo da IdiSNAren Patronatu berria. Osasun kontseilaria izango da lehendakaria, eta bi Unibertsitatetako Errektoreak, berriz, lehendakariordeak. Ospitale bakoitzak hiru kide izango ditu Patronatuan, Unibertsitate bakoitzak bina eta, azkenik, kide bana izango dute ikerketa-zentroek.

Patronatuaren Ordezkarien Batzordeak, berriz, patronatuko bost kidek osatuko dute: bat Osasun Departamentuaren ordezkari gisa, beste ordezkari bana izango dute Unibertsitateek eta beste bana Institutuaren muina osatzen duten ospitale bakoitzak: Nafarroako Ospitaletegiak eta Nafarroako Unibertsitate Klinikoak, alegia.

Adostutako konpromisoak zentroaren zuzendaritzan adostasuna, zorroztasuna eta irizpide zientifikoak nagusi izango direla ziurtatzeko beharrezko bermeak eta prozedurak ezartzeko alderdi guztiek duten prestasuna ere jasotzen da, eskakizun horiek ezinbestekoak baitira bikaintasuna lortzea helburu duen zentro batentzat.

Aurrerantzean, Patronatuak izendatuko du zuzendari zientifikoa, Barneko Batzorde Zientifikoak egingo duen prestigio handiko eta goi-mailako prestakuntzadun izangaien proposamenak kontuan hartuta. Hain zuzen ere, Batzorde horrek hiru izangai proposatuko ditu, batzordekideen bi herenen gutxieneko onespenarekin.

Akordioan jasota daude Zuzendaritza Zientifikoaren eta Ikerkuntzako Arloko Koordinatzaileen egitekoak, eta Barneko Batzorde Zientifikoaren rola ere zehaztu da kide anitzeko zuzendaritzako organo gisa, baita Kanpoko Batzorde Zientifikoarena ere, izaera zientifikoko organo aholku-emaile goren gisa.

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko titularrak izendatuko du Institutuaren Kudeaketako zuzendaria; horrela, beharrezko kontrol publikoa bermatuko da.

Nafarroaren eskualde-garapenean inpaktua duen akordioa

Jakina denez, IdiSNA Foru Komunitateko ospitale nagusiek osatzen dute: Nafarroako Ospitaleguneak eta Nafarroako Unibertsitate Klinikoak. Eta horien inguruan integratzen dira bi Unibertsitateetako (Nafarroako Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa), Ikerkuntza-zentroetako (Navarrabiomed eta CIMA), Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko, Lehen Mailako Arretako eta Osasun Departamentuarekin lotutako beste osasun-zentroetako osasun arloko ikertzaileak.

Nafarroako osasun arloko erakundeen eta unibertsitate publiko zein pribatuen arteko lankidetzari esker, IdiSNA Komunitatean dagoen kalitatezko osasun arloko ikerkuntza-sare ia osoa hartu nahi duen ikerkuntzako institutu bakan eta bereziko eredua izango da.

Nafarroaren eskualde-garapenean ere eragin nabarmena izan dezake akordio honek. Europar Batasunak sustatutako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia berriaren barruan (RIS3), Osasun Departamentuak eta Garapen Ekonomikoko Departamentuak osasun arloko ikerkuntza sustatzeko beren politikak birformulatzea, indartzea eta koordinatzea adostu dute; hori behin betiko inflexio-puntua izan liteke osasun arloko ikerkuntzaren komunitateko finantzazio publikoan. Besteak beste, ikerkuntzaren sustapen publikorako politika berri horrek IdiSNA institutuan integratutako osasun arloko ikerkuntza-zentro publiko zein pribatuen jasangarritasuna bermatzen lagunduko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa