(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuaren laguntza-planarekin bisitatutako 85 enpresetatik gehienak hazten eta enplegua sortzen ari dira

osteguna, 2017.eko otsailak 16


Multinazionalak zein industria arloko pymeak hobetu egin dira, salmentei zein emaitzei eta enpleguari dagokionez, nahiz eta krisiak murriztu egin dituen marjinak eta lehiakortasuna gogortu


Polígono Industrial

Industria-gune bat.

Nafarroan kokatuta dauden eta 2016an Sodena enpresa publikoak bisitatu dituen enpresa multinazionalen % 60k handitu egin ditu salmentak, batez ere nekazaritzako elikagaien sektorean; eta erdiak baino gehiagok langile-kopurua ere handitu du 2014az geroztik. Datu horiek erakusten dute Foru Komunitatean kokatuta dauden multinazionalen egoera ona dela, emaitza ekonomiko onak dituztela eta ez dagoela enplegua galtzeko eta enpresok beste eskualderen batera lekualdatzeko arriskurik.

Bestalde, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak iaz bisitatu zituen industria arloko lau pymetik hiruk handitu egin ditu bere salmentak, eta hamarretik seik, baita etekinak ere, nahiz eta krisiak gogortu egin duen lehiakortasuna eta enpresa-marjinak murriztu; hain zuzen ere, enpresen % 12k soilik lortu du horiek hobetzea.

Horixe ondorioztatzen da Sodenak iaz 52 enpresa multinazionaletara eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak industria sektoreko atzerrikoa ez den kapitala duten 33 enpresatara egindako bisitetatik; bisita horien helburua zen enpresen egoera orokorra ebaluatzea, haien inbertsio-proiektuak ezagutzea eta laguntasuna eskaintzea, beharrezko kasuetan.

Sodenaren After Care programa, multinazionaletarako

Sodenak, bere After Care programaren barruan, bisitatutako 52 enpresa multinazionaletatik 44 industria sektorekoak dira, eta gainerako 8ak zerbitzuen sektorekoak; After Care programa Nafarroako Gobernuak bultzatutakoa da, eta 2009. urteaz geroztik dago abian. Guztira, 10.000 langiletik gora dituzte, eta haien fakturazioa 3.500 milioi eurotik gorakoa izan zen 2015ean. Adierazi bezala, egiaztatu ahal izan da egoera onean daudela gehienak, emaitza ekonomiko onak dituztela eta ez dagoela enplegua galtzeko eta enpresa horiek beste leku batzuetara alde egiteko arriskurik. Hala ere, horietako 10 enpresatan enplegua galtzeko arriskua antzeman da; enpresa horien jarraipena egingo da, uneoro jakiteko zer egoeratan dauden eta, beharrezkoa balitz, Sodenaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntza eskaintzeko.

Egindako bisiten ondorioz, Sodenak egin beharreko 56 jarraipen-ekintza sortu ziren; horietatik 41 egin dira dagoeneko, eta beste 11 egiten ari dira une honetan (azkenean, baztertu egin dira hasiera batean aurreikusitako lau).

Enpresen egungo egoera orain dela bi urte zuten egoerarekin alderatuta (bi urtean behin bisitatzen dira enpresak), % 60k handitu egin ditu salmentak eta % 40k gutxitu, 265 milioi euroko guztizko igoera garbiarekin. Enplegu-sorkuntzari dagokionez, bisitatutako enpresetako langile-kopuru garbia igo egin da: 419 langile gehiago 2014-2016 aldian.

Enpresek programaren balorazio positiboa egiten dute, eta Sodenaren eta Nafarroako Gobernuaren azkartasuna eta profesionaltasuna azpimarratzen dituzte. Inbertsioa erakartzeko puntu indartsutzat jotzen dituzte batez ere eskualdeko industria-sare handia, enpresa-kultura, goi-mailako trebakuntza duen lan-eskua egotea eta langileen produktibitate-maila handia. Aitzitik, nabarmentzen dute ahulguneak ere badaudela, hala nola lan-eskuaren kostua beste eskualde batzuetan baino handiagoa izatea, Lanbide Heziketa duala bultzatu beharko lukeen hezkuntzaren hutsuneak eta industriaren benetako beharrak gehiago kontuan hartu beharra.

Industria arloko pymeetarako laguntasuna

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak, berriz, Nafarroako industria sektoreko 33 enpresa bisitatu zituen iaz; horrela, esparru horretara ere hedatu dute Sodenak enpresa multinazionalekin garatutako laguntza-programa.

Bisitatutako enpresen ia herena metalaren industriakoa da, eta beste heren batek jarduera teknologikoak garatzen ditu. Gainerakoak elikagaien, automobilgintzaren, eraikuntza-industriaren, ingeniaritzaren osasunaren eta ehungintzaren adarretakoak dira; horiek guztiek nahiko ondo ordezkatzen dute eskualdeko industriaren osaera.

Azpisektore guztiak bat datoz krisia atzean utzi dugula esatean, eta enpresa gehienek handitu egin dituzte beren salmentak eta emaitzak 2014. urtearekiko –hori da azkeneko bisitaren erreferentzia–, nahiz eta adar batzuek –elikagaienak eta metalarenak, besteak beste– ez duten lortu oraindik nahiko luketen dinamismoa. Hala ere, gehienek uste dute marjinak orain txikiagoak direla eta lehiakortasuna areagotu egin dela; horrek nazio mailatik kanpoko merkatuak bilatzera behartu ditu enpresa asko.

Jardueraren hobekuntza horrek bere isla dauka enpleguan eta inbertsioetan ere. Horrela, bisitatutako enpresa guztiek lortu dute langile-kopuruari eustea, are handitzea, 2014. urteko datuekin alderatuta; enpresen ia erdiak inbertsioak egin ditu, eta horrek esan nahi du etorkizunerako ikuspegia ona dela Nafarroako industria arloko enpresa txiki eta ertainetarako.

Bisitatutako enpresen ondoen baloratutako alderdien artean daude Nafarroan lan-eskuaren trebakuntza-maila ona dela, eta Administrazio Publikoak eskuragarri eta hurbil daudela. Okerren baloratutako alderdiei dagokienez, Foru Komunitateko errepide bidezkoak ez diren komunikazioak, zuntz optikoaren eskuragarritasuna eta, adar batzuetan, ez datozela bat enpresen beharrak eta prestakuntzako eskaintza.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa