Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gainera, malgutu egingo dira kirol ez-profesionalerako gaur egungo zerga-betekizunak
El Gobierno de Navarra ofrecerá información y formación en materia fiscal a las entidades deportivas from Gobierno de Navarra on Vimeo.
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak online bidez zein aurrez aurre eskainiko die kirol-klub eta –elkarteei arlo fiskalari buruzko informazioa eta trebakuntza. Aldi berean, malgutu egingo ditu ordainsari ekonomiko txikiei dagozkien zerga-betekizunetako batzuk.
Nafarroako Gobernuak online bidez zein aurrez aurre eskainiko die kirol-klub eta –elkarteei arlo fiskalari buruzko informazioa eta trebakuntza. Aldi berean, malgutu egingo ditu ordainsari ekonomiko txikiei dagozkien zerga-betekizunetako batzuk.
Elkarrekin diseinatu dituzte neurri horiek Kultura, Kirol eta Gazteria departamentuak –NKGIren bitartez– eta Ogasuneko eta Finantza Politikako departamentuak; gaur goizean eman diote neurri horien berri Foru Gobernuari departamentuotako arduradunek.
Ekimenaren helburua da kirol-erakundeek arlo fiskalari buruz informazioa eta laguntasuna eskatzeko egindako deialdiari erantzutea, bai eta elkarte eta klub horiei zerga-araudia betetzeko modua erraztea ere.
Informazioa eta trebakuntza
Adierazi bezala, informazioa eta trebakuntza emateko ekintzak hartzen ditu lehenengo neurri-ildoak.
Hain zuzen ere, informazio-gida bat prestatu da, arlo fiskalari buruzko oinarrizko informazioa jasotzen duena; datorren astelehenetik aurrera, otsailak 20, eskuragarri egongo da gida hori NKGIren webgunean.
Gainera, NKGIren menpeko Informazio-bulego bat irekiko da, kirol arloan espezializatua; bulego horrek gainerako departamentu guztien laguntza izango du beharrezkoak diren alderdietan eta, zehazki, Nafarroako Zerga Ogasunaren laguntza. Arlo fiskalean laguntza emateaz gain, boluntariotzari, babesgoari eta kirol-klubek eta -elkarteek eskura ditzaketen diru-laguntzei buruzko informazioa ere eskainiko du.
Bulego horrek online zein aurrez aurre jardungo du. Horretarako, posta elektronikoko kontu bat gaituko da, eta kirol-erakundeek horra bideratu ahal izango dituzte beren kontsultak datorren astetik aurrera; eta, apiriletik aurrera, zerbitzu hori aurrez aurre ere emango da, arratsaldez, Ogasun Departamentuak goizez eskaintzen duen arreta-zerbitzua osatuz.
Azkenik, urtean zehar, gidan identifikatutako gaiei buruzko trebakuntza-ikastaroak antolatzeko asmoa dago Nafarroako hainbat lekutan, kirol arloko eragileei zuzenduta.
Zerga-betekizunak betetzeko bideak erraztea
Gainera, Nafarroako Gobernuak malgutu egingo ditu kirol eta kultura arloekin lotutako jardueretarako gaur egungo zerga-betekizunak, beti ere irabazi asmorik gabeko erakundeek emandakoak baldin badira. Araudi berriarekin, urteko 3.600 eurotik beherako kontzeptu horiengatiko lan-etekinek ez dute atxikipenik edo konturako sarrerarako obligaziorik izango, eta ez da egongo horiek 190 informazio-ereduan sartu beharrik.
PFEZren erregelamenduaren aldaketa gisa jasoko da neurri hori, eta bere helburua da ordaintzaileei zerga-araudia betetzen laguntzea, kontuan hartuta irabazi asmorik gabeko erakundeek ordaindutako kopuru txikiak direla eta erakunde horien helburua dela kirol- edota kultura-jarduerak sustatzea eta gauzatzea.
Malgutze horren berri ere emango da astelehenean argitaratuko den informazio-gidan.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen