(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak eskerrak eman dizkie beren lanagatik, 2016an erretiratu edo hil diren arlo publikoko langileei asteartea, 2017.eko otsailak 14


Gaur eguerdian Baluarten egin zaien omenaldian egon da Lehendakaria, Beaumont kontseilariarekin eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiarekin batera


2016an erretiratu diren funtzionarioei omenaldia

Barkos Lehendakaria 2016an erretiratu diren funtzionarioetako bat agurtzen. ( irudia handitu )

Uxue Barkos Nafarroako Lehendakaria 2016an erretiratu edo hil diren funtzionarioei egin zaien omenaldian egon da gaur eguerdian, Maria Jose Beaumont Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko Barneko eta Justiziako kontseilariarekin eta Amaia Goñi Funtzio Publikoko zuzendari nagusiarekin batera; Barkosek bere esker ona azaldu die funtzionarioei, gizartea zerbitzatzeko izan duten konpromisoagatik, beren irmotasun eta profesionaltasunagatik, beren lanean gorputz eta arima aritzeagatik eta, "batez ere, zuzentasunaren, egitekoak betetzearen eta erantzukizunaren eredu pertsonal bikaina izateagatik".

Ganbera-musikako talde batek girotu du ekitaldia, eta 2016an erretiratutako 571 langileetatik berrehun baino gehiago egon dira; diploma bana eta Nafarroako armarriaren irudi bana eman zaio bakoitzari.

Bere mintzaldian, Uxue Barkosek bere esker ona helarazi nahi izan die "Nafarroako foru erakundeen izenean, zuei guztioi, zuen lan-bizitza Nafarroako Gobernuan egin duzuenoi eta iaz erretiroa hartu zenuenoi. Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion eginkizun ugarietan egin duzuen etengabeko lan zorrotza funtsezkoa izan da gizartea eraginkortasunez zerbitzatzeko, horixe baita Herri Administrazio guztien lehentasunezko helburua. Lan-bizitza oso batean zehar ospitaletan, osasun-etxetan, ikastetxetan, bulegotan eta natura-inguruneetan, Foruzaingoan, Suhiltzaile gisa eta gure erakundeak ematen dituen beste hainbat zerbitzutan eman duzuen guztia aurrerapenerako benetako motorra izan da eta, horri esker, Nafarroa gero eta aurrerapen handiagoak egiten ari da, gizarte hobe bat sendotuz".


2016an erretiratu diren funtzionarioei omenaldia.

Omenaldian egon den jendea. ( irudia handitu )

Eskerrak eman ondoren, "ez bakarrik Nafarroako Gobernuaren izenean –funtsezko eta ezinbesteko elementu izan zarete gobernuan–, baita Nafarroako gizarte osoaren izenean ere, ehunka mila gizon eta emakume, haur, gazte eta helduren izenean, zuen laneko urteetan zehar haiei arreta eta laguntza eman baitiezue, zuzenean edo zeharka. Eskerrik asko guztioi gizartea zerbitzatzeko izan duzuen konpromisoagatik. Eskerrik asko zuen irmotasunagatik, zuen profesionaltasunagatik, eta hamarka urteetako zuen lanaldian zehar gorputz eta arima jardun duzuelako. Eta, batez ere, eskerrik asko zuzentasunaren, egitekoak betetzearen eta erantzukizunaren eredu pertsonal bikaina izan zaretelako".

Lehendakariak gogoan izan ditu erretirora iritsi gabe hil diren funtzionarioak ere, eta aipamen berezia egin die erretiratutako langileen senideei ere.

Amaitzeko, Barkos Lehendakariak zera eskatu die ekitaldira joan direnei: "eman duzuen onena besteei, Nafarroako Foru Komunitatean enplegatu publiko gisa egin duzuen lanean horren ondo baliatu duzuen hori", eta adierazi du ziur dagoela "era horretan, orain arte egin duzuen bezala, Nafarroa hobea, kohesionatuagoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzen lagunduko duzuela".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa