(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak Enplegu Plana negoziatzeko bide-orria adostu du asteazkena, 2017.eko urtarrilak 25


Ekimen horrekin, partaidetza organo horrek onartu behar duen agiriaren negoziazioan "ahalik eta elkarrizketa eta adostasun zabalena" lortu nahi du


Diálogo Social

Batzarreko argazkia. ( irudia handitu )

Gaur eguerdian elkartu da Iruñean Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseilu Batzorde Iraunkorra, eta Enplegu Plana negoziatzeko bide-orria adostu du.

Helburua da "elkarrizketa eta adostasun ahalik eta zabalena" lortzea, "abian jartzerakoan eta helburuen betetze-mailari dagokionez arrakasta handiagoa" izan dezan; helburu horrekin, ELA eta LAB sindikatuak batzarretan parte hartzera gonbidatu ditu.

Batzarrean onartutako adierazpenaren arabera, hilabetea amaitu aurretik bidaliko zaie gonbidapena ELA eta LAB sindikatuei.

CEN, CCOO eta UGT sindikatuek eta Foru Gobernuak parte hartzen dute Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluan, eta organo horrek espero du otsailaren 15a baino lehen izango dutela gonbidatutako erakundeen erantzunaren berri.

Bestalde, lanerako oinarritzat hartzea Batzorde Iraunkorrak erabaki du Nafarroako Gobernuak joan den irailean aurkeztutako Enplegu Planaren zirriborroaren proposamenak, bai eta gainerako erakundeek edo Foru Gobernuak berak egin ditzaketen ekarpen berriak ere.

Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak erabakiko du Enplegu Planaren edukien egitura; gutxienez, honako hauek jasoko ditu: enplegu-politika aktiboak, lan-arriskuen prebentzioa eta lan-osasuna, ezkutuko ekonomiaren aurkako borroka, lan-harremanen eta negoziazio kolektiboaren esparrua, lanean genero-berdintasunerako politikak, eta enpleguan ingurumen-gaien inguruko sentsibilizazio-, informazio- eta trebakuntza-politikak.

Gainera, Batzorde Iraunkorrak adierazi du Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekiko (S3) konpromisoa hartzen duela, eta Enplegu Plana estrategia horrekiko lerrokatuta egotea nahi duela.

Negoziazioari dagokionez, enplegu-politikari dagokiona Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren gobernu-organoetan eta eratorritako lan-batzordetan eztabaidatu, adostu eta onartuko dela ezarri da.

Lan-arriskuen prebentzioaren esparruari dagokionez, Enplegu Planaren neurriak zehaztuko direla indarrean dagoen Lan Osasuneko Planarekin "erabateko koherentziari" eutsiz, bai eta Lan Osasuneko Nafarroako Kontseiluak onartutako eta indarrean dauden plan operatiboekin ere.

Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak emango dio hasierako onespena Enplegu Planari.

Ondoren, jendaurrean jarriko da, herritarrek beren ekarpenak egin ahal izan ditzaten. Behin jasotako proposamenak aztertu eta adostu ondoren, Kontseilu horrek behin betiko Plana onartuko du, ondoren Nafarroako Gobernuak formalki onar dezan. Azkenik, Enplegu Plana Parlamentura bidaliko da, han berrespena eman diezaioten.

 

Batzorde Iraunkorraren batzarra

Honako kide hauek parte hartu dute gaur, asteazkena, Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak egin duen batzarrean, Nafarroako Gobernuaren izenean: Manu Ayerdi Ekonomia Garapeneko lehendakariordeak; Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak; Izaskun Goñi Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak; eta Javier Zubicoa Lan Zerbitzuko zuzendariak; azken horrek egin ditu idazkari-lanak.

Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren izenean, berriz, Jose Antonio Sarria lehendakariak eta Carlos Fernandez Valdivielso idazkari nagusiak hartu dute parte. CCOO sindikatutik, Raul Villar idazkari nagusia eta Industria Federazioko idazkari nagusi Chechu Rodriguez. Azkenik, UGT sindikatuko idazkari nagusi Jesus Santos eta Politika Sindikaleko idazkari Marisol Vicentek hartu dute parte batzarrean.

 

Argazki-oina.

Ezkerretik eskuinera: Javier Zubicoa, Miguel Laparra lehendakariordea, Manu Ayerdi lehendakariordea, Izaskun Goñi, Carlos Fernandez, Marisol Vicente, Jesus Santos, Jose Antonio Sarria, Raul Villar eta Chechu Rodriguez.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa