Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako plazetarako azterketak ikasturtearen amaieran, ekainean egingo dira, ohikoa den moduan, eta Ikuskaritzakoak, irailean
Sektoreko Mahaian dauden Hezkuntza Departamentuko ordezkariek 2017ko Lan Eskaintza Publikoan lehiaketara zer espezialitate aterako diren jakinarazi dute, honako hauek:
Bigarren Hezkuntzako irakasleak:
Ekonomia |
Gaztelania | |
Gorputz-hezkuntza |
Gaztelania | |
Gorputz-hezkuntza |
Euskara | |
Fisika eta Kimika |
Gaztelania | |
Fisika eta Kimika |
Euskara | |
Geografia eta Historia |
Euskara | |
Informatika |
Gaztelania | |
Ingelesa |
Gaztelania | |
Ingelesa |
Euskara | |
Esku-hartze soziokomunitarioa |
Gaztelania | |
Gaztelania eta Literatura |
Gaztelania | |
Gaztelania eta Literatura |
Euskara | |
Matematika |
Gaztelania | |
Matematika |
Euskara | |
Hezkuntza-orientabidea |
Gaztelania | |
Hezkuntza-orientabidea |
Euskara | |
Teknologia |
Gaztelania |
Lanbide Heziketako irakasleak:
Instalazio elektroteknikoak |
Gaztelania | |
Mekanizazioa eta makinen mantentze-lana |
Euskara | |
Nekazaritzarako produkzio-lanak eta -ekipoak |
Gaztelania | |
Osasungintza- eta laguntza-prozedurak |
Gaztelania | |
Informatika-sistemak eta -aplikazioak |
Gaztelania |
Ikuskatzaileak, gaztelaniaz eta euskaraz.
Plaza-kopurua behin betiko jakingo da Espainiako Gobernuak berritze-tasa baieztatzen duenean eta tasa hori zein den alde batera utzita, iragarritako espezialitateak ez dira aldatuko.
Legez finkatutako epeen arabera, LEP otsail amaieran onartu behar da azterketak uda hasieran deitu ahal izateko; beraz, oraingoz aurreikusitako kronogramaren arabera lan egiten ari da. Ikuskaritzako plazen kasuan, azterketak egingo dira zentroetako beren lanari nahiz plantillan diseinuari eta ikasturtearen antolaketari pittin bat ukitzen dien ikasturteko epean.
Hezkuntzak zehaztu duenez, 20/2015 Foru Dekretuan onartutako plazak (bere garaian Ogasun Ministerioak errekurritu egin zituen), 2018ko martxoa baino lehen deitu behar dira; beraz, 2017ko LEPek Esku-hartze soziokomunitarioko eta Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza-orientabideko 20 plazak eta Ikuskaritzako 14ak jasoko ditu; zintzilik geratutako Lehen Hezkuntzako 73 plazak, berriz, 2018ko deialdirako geratuko dira, Haur eta Lehen Hezkuntzarako plazak lehiaketara aterako dituena. Bestalde, aipatu da oposizioak 2018ra atzeratzeak % 33ko behin-behinekotasuna ekarriko zuela, zifra horien administrazio-kudeaketak eragingo zuen zailtasunarekin.
Zer espezialitate deitzen diren finkatzeko irizpideei dagokienez, plantillako egungo beharrak hartu dira kontuan batez ere, departamentuaren aurreikuspena LEPen deialdietan erregulartasun bat gordetzea dela aintza hartuta, Lehen eta Bigarren Hezkuntza txandakatuz. Kontuan hartu den beste puntu bat dei efektua izenekoa da, datorren urtean beste autonomia erkidego batzuetan lehiaketara ateratzen ez diren espezialitateen kasuan.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen