(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gripea epidemia-mailara heldu da Nafarroan, 487 kasu izanik azken astean asteartea, 2016.eko abenduak 27


Osasun Departamentuak gogorarazi du 848 42 78 88 telefono-zenbakian zalantzak argitzen direla arratsaldez nahiz asteburuetan; gainera, laguntza-dispositiboa indartuko da osasun-zentroetan, Nafarroako Ospitalegunean nahiz etxeko artatzean


487 gripe-kasu izan dira Nafarroan iragan astean.

487 gripe-kasu izan dira iragan astean (abenduaren 19tik 24ra) Nafarroan, 77,7 kasu 100.000 biztanleko; hala, epidemiaren atalasea gainditu da (40 kasu 100.000 biztanleko), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera.

Horrenbestez, denboraldi honetako gripe-uhina hasi da, aste honetan intentsitate txikia eta goranzko joera duena, eta intzidentziak gora egin du adin-talde guztietan. Aipagarria da epidemia iazko denboraldian baino lau aste lehenago agertu dela; orduan, epidemiaren atalasea urtarrilaren 11 eta 17 arteko astean gainditu zen. Laborategiko emaitzen arabera, aztertutako kasu guztietan A birusa (H3) da eragilea.

Gainera, ospitaleratutako pazienteengan beste 12 gripe-kasu baieztatu dira, 10 A birusarekin (H3) eta 2 A birusarekin, baina oraindik zer motatakoa den erabaki gabe dago. Sasoi honetan, oraingoz 19 lagun ospitaleratu dira gripeak jota.

Halaber, arnas birus sintzitialaren zirkulazio handia erregistratu da, 35 kasu berrirekin, haietako gehienak bi urtetik beherako haurrak, bronkiolitisak jotakoak eta ospitalean artatzea behar dutenak.

Gripeagatik laguntza-dispositiboa indartzea

Gripe-kasuak gehitu daitezkeela-eta, Osasun Departamentuak zenbait neurri dituen laguntza-dispositibo bat hartzen du barnean, eta haietako zenbait dagoeneko abian jarri dira, eta beste batzuk eskaera-beharren arabera jarriko dira. Hala, Lehen Mailako Arretan, arratsaldeko etxeko artatzea indartzea (SUE) aurreikusten da lanegunetan beste auto batekin; Iruñeko zentro periferikoak (SUE) –Burlata, Ermitagaña eta Arrotxapea– asteburuetan; eta Iruñeko zentroetako paziente kronikoentzako programatutako artatzea eta zentroan nahiz etxean premiazko artatzea indartzea asteburuetan eta jaiegunetan 11:00etatik 18:00etara, laguntza-jarduera handieneko ordutegian, alegia.

Gainera, Iruñerriko larrialdietako zentroetarako laguntza sustatuko da (Orkoien, Noain eta Huarte) Nafarroako hiriburuko larrialdien zentroetan ordubete baino gehiago itxaroten ez egoteko. Tafalla, Lizarra eta Tuterako Larrialdien Zerbitzu Arruntek (LZA) hala egitea behar duten paziente kroniko deskonpentsatu edo larrien artatze proaktiboan lagunduko dute, Lehen Mailako Arretako taldeak ezarritako agendaren bidez edo gomendioak ematen dituen erizainaren bidez (848 42 78 88 telefono-zenbakia). Azken horrek, halaber, adieraziko zaizkion jarraipeneko dei guztiak egin ahalko ditu paziente larrienak aztertzeko eta baliabideak mugiarazteko, egokia balitz. Laguntza-karga handieneko lanegunetan, osasun-zentroek egunean nahiz etxeetan egindako artatzeak lehenetsiko dituzte laguntza-beharrak ahalik eta gehien xurgatzeko gaitasuna eskaintzearren.

Ospitaleko laguntzari dagokionez, Nafarroako Ospitaleguneak larrialdietako langile-kopurua handituko du; hala, mediku, erizain, laguntzaile eta zeladore bat gehiago izango dira. Kirurgiako 28 ohe gehiago irekitzeko aukera ere jasotzen du gripeak jotako pazienteak artatzeko urtarrilaren 10era arte, eta kontingentzia-talde bat zabaltzea etxeko ospitalizazioan 10 oherekin eta beste 10 sateliterekin, amentzako laugarren solairuan nahiz H4 pabiloian egiten ari diren obrak amaitu bitartean.

Nafarroako Ospitalegunean gripe-epidemia kudeatzeko batzorde bat sortu da, noiznahi lokalizatu daitekeena eta erabakitzeko gaitasuna duena. Halaber, Tuterako Reina Sofia eta Lizarrako Garcia Orcoyen ospitaleetan, zenbait neurri hartuko dira eskaera-beharren arabera.

Telefono bidezko arreta 848 42 78 88 zenbakian

Gogora ekarri behar da Osasun Departamentuak arreta-zerbitzua eskaintzen duela osasun-zentroetako ohiko ordutegitik kanpo 848 42 78 88 telefono-zenbakian; hala, erizaintzako langile espezializatuek herritarrei informazioa eskaintzen die ohiko osasun-arazoen aurrean jarduteko era egokienaren gainean, edo erantzun bat emateko bere gaixotasun edo tratamenduari buruzko zalantza ohikoenen gainean. Aldi berean, deskonpentsatutako paziente kronikoen jarraipenaz eta kontrolaz arduratzen da.

Lanegun guztietan dago martxan 14:30etik 21:30era, eta 08:00etatik 22:00ak arte asteburuetan, aipatutako 848 42 78 88 telefono-zenbakian eta enfconsue@navarra.es helbide elektronikoan. Zerbitzua osasun-arretako tresna eraginkor eta berehalakoa da, garai zehatz batzuetan bereziki, esaterako: gripe-denboraldian edo gaixotasunen episodioetan (gastroenteritisa), etxean bertan jarduten uzten baitu, larrialdien zerbitzuetara joateko beharrik gabe eta artatzean beharrezkoak ez diren atzerapenak saihestuz.

Gripea


Urtaroari lotutako gripea gaixotasun infekzioko biriko bat da, airetik transmititzen da, neguan agertzen, bat-batean hasten eta egun betatik hiru eguneko inkubazio-epea du. Sukar handia eta ondoeza orokorra ditu bereizgarri. Buruko mina eta mialgiak ere (giharretako minak) eragin ditzake, bai eta sudur-kongestioa nahiz eztarriko narritadura ere. Gripea ondoriorik utzi gabe sendatzen da normalean, baina adinekoen edo gaitz zehatz batzuen kasuan, larriak izan daitezkeen konplikazioak sor ditzake.

Horregatik, pertsona ahulenei eragiten badie osasun-zentrora jotzea gomendatzen da: 2 urtetik beherakoak, haurdun dauden emakumeak, gaitz kronikoak dituztenak edo adinekoak; arnasteko zailtasuna areagotzen bada edo karkaxa berde samarra edo odola agertzen bada; sukarra badu 4 egun baino gehiagotan, 39 gradu baino handiagoko bada edo berriz agertzen bada sukarrik gabe 24 orduz egon ondoren; edo belarrietan mina edo zorne-jarioa badago, legena edo gorakoa behin eta berriro izaten bada.

Gripea ez kutsatzeko, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak webgunean gomendio batzuk eskaintzen ditu: eskuak sarri garbitzea ura eta xaboiarekin, ahoa estaltzea eztula egitean edo doministikua egitea botatzeko musuzapi batekin, ukondoaren barneko aldearekin edo eskuaren atzealdearekin, eta jende asko dagoen tokietan ez egotea ez kutsatzeko, besteak beste. Halaber, gaixotasunaren zenbait alderdiri buruzko informazioa eskaintzen du (sintomak, tratamendua…), bai eta gripearen nahiz hozturaren sintomak autoebaluatzeko galdetegi bat ere, erantzunen arabera egin behar denari buruzko gomendioak eginez. Azpimarratu behar da, birus batek sortzen duenez, antibiotikoak ez direla egokiak, eta sintomak arintzen dituzten botikekin bakarrik tratatzen dela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa