(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak kanpaina bat abian jarri du egunero huts egiten diren ia 500 hitzorduak murrizteko ostirala, 2016.eko abenduak 9


Ekintza horrekin, mugikorren bidez gogorarazteko mezuen bidalketa indartzen da, eta aurten Lizarrara, Osasun Mentalera eta Nafarroako Ospitaleguneko azterketa-kontsultetara zabaldu da


Kanpainako kartela.

Lehen Mailako Arretako eta Arreta Espezializatuko sareko 151.738 hitzordutan huts egin da urteko lehenengo hamar hilabeteetan, hau da, programatutako 4,2 milioi hitzordu guztien % 3,6 eta egunero batez beste 500 tarte aprobetxatu gabe uzten dira pazienteei bisitak egiteko.

Huts egindako hitzorduen zifrek 2014an hasi zen beheranzko joera adierazten dute; garai hartako portzentajea % 4,1 zen. Jaitsiera nabarmenagoa da Arreta Espezializatuko eta Osasun Mentaleko sareko datuak xehatzean: hala, huts egindako hitzorduen kopurua ia bi puntu murriztu da, % 6,7tik % 4,9ra (aurtengo urtarriletik urria bitarte 2014ko epe berean baino ia 18.000 hitzordu huts gutxiago izan dira).

Bide horrekin jarraitzeko, Osasun Departamentuak aurten komunikazio-kanpaina bat abian jarri du berriz biztanleak aldez aurretik hartutako hitzorduetara joateak edo joaterik ez badute garaiz abisatzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko. Xede horrekin, osasun-sare guztian 40.000 informazio-liburuxka banatzen ari dira ezeztatzeko jarraibideekin eta telefono-zenbakien eguneratutako gida batekin; hala, erabiltzaileek telefono-zenbaki horietara dei dezakete bisitak ezeztatzeko edo datak aldatzeko, agendek hori egite uzten duen neurrian.

Kanpaina 2015ean egin zenaren eguneratzea da, eta ondorengo mezua igorriko da: "Ezin bazara mediku-hitzordura joan, deitu. Zuri esker, beste pertsona batek itxaroteari utziko dio". Informazio-ekintza horren barnean liburuxkak banatuko dira Lehen Mailako Arretako zentro eta kontsultategien sarean, Nafarroako Ospitalegunean, Tuterako Reina Sofia ospitalean eta Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalean, eta sentsibilizazio-mezuak zabalduko dira prentsa idatzian, digitalean, irratietan eta autobusetako geltokien markesinetan. 50.000 euroko kostua duten ekintzak azaroaren 21ean hasi ziren eta asteburu honetara arte egingo dira.

Hitzorduak berreskuratzea eta gogorarazteko SMS mezuak bidaltzea

Huts egiten diren hitzorduak ekiditeko kanpaina huts egiteen tasa murrizteko egiten ari diren neurri pertsonalizatuak indartzen ditu, mugikor bidez gogorarazteko mezuak bidaltzea adibidez hiru egun baliodun lehenago. Urte honetan oraingoz 500.000 abisu bidali dira dagoeneko SMS bidez, eta zerbitzu hori nabarmen zabaldu da 2016an, Lizarrako Osasun arloko pazienteei gogorarazpenak eginez, Osasun Mentaleko sarera zabalduz, bai eta Nafarroako Ospitaleguneko azterketa-kontsultetara ere.

2014ko abuztuan, gogorarazteko SMS bidezko bidalketak egiten hasi ziren Nafarroako Ospitaleguneko de Oftalmologia, Traumatologia, Otorrinolaringologia eta Dermatologiako espezialitateetako lehenengo hitzorduetarako. 2015ean zehar, abisuak zabaldu ziren Tuterako Osasun arlora eta Nafarroako Ospitaleguneko espezialitate berrietara (Neurologia, Alergologia, Digestiboa, Neumologia, Kirurgia, Errehabilitazioa, Errakia, Kardiologia, Nefrologia, Barne Medikuntza, Erreumatologia, Urologia, Endokrinoa, Aurpegi-masailetakoa, Kirurgia Plastikoa, Baskularra, Hematologia, Neurokirurgia, Dietetika eta Nutrizioa, Minaren Unitatea, Kirurgia Pediatrikoa, Ginecologia Organikoa, Pediatria eta Erradiologia).

Gogorarazteko SMS bidezko bidalketaz baliatzeko, Osasun Departamentuak herritarrei gomendatzen die beraien mugikorra osasuneko datu-baseetan dagoen edo ez egiazta dezatela eta zenbaki-aldaketaren bat badago, adieraz dezatela.

Huts egindako hitzorduak ekiditeko neurrien artean sartzen da ere, osasun-zentroetako harrera-taldeek hitzordua ezeztatzen duten pertsonek utzitako tartea berriz betetzeko egindako lana. Adibidez, Nafarroako Ospitalegunetik gaur egun deiak egiten ari dira tarte horietan itxarote-zerrendan dauden beste paziente batzuk sartzeko hitzordu-egunaren aurreko eguneko 20:00ak baino lehen. Horri dagokionez, herritarrei gogorarazten zaie lan hori errazteak garrantzi handia duela, hau da, bisitak gutxienez 72 ordu lehenago ezeztatzea.

Ekintza-mota horien bidez, duela bi urte galtzen ziren arreta espezializatuko hitzorduen % 7 bat berreskuratzea lortu da.

Aipagarria da aurretiazko hitzordu bat ezeztatzeko justifikatutako sei arrazoiak eta itxarote-zerrendan antzinatasun-data gordetzeko eskubidea dutenak honako hauek direla, Nafarroako Itxarote Zerrendetako Pazienteen Erregistro Orokorra kudeatzeko Jarraibideei buruzko 1392/2012 ebazpenean jasotzen denez: ezkontza; seme-alaba bat jaiotzea edo adingabe bat hartzea; senide baten heriotza edo gaixotasun larria; izaera pertsonalekoa den aitzakiarik gabeko betebehar bat betetzea; ikasketa ofizialengatik azterketak egitea; edo ezustekoak edo saihestezinak diren ezinbesteko kasuak.

Huts egindako 105.635 hitzordu Lehen Mailako Arretan eta 46.103 espezializatuan

Huts egindako hitzorduei buruzko datuak zehatzago aztertuta, Lehen Mailako Arretako osasun-zentro eta -kontsultategietan gertatzen dira asko: 105.635, urrira arte (346 egunean), hau da, epe horretan sare horretan programatutako hitzorduen 3,2 milioietatik, % 3,2.

Lehen Mailako Arretan huts egindako hitzordu gehienak erizaintzako agendetan gertatzen dira (49.876), eta atzetik datoz, hurbil, medikuntzakoak (45.049) eta urrunago, pediatriakoak (10.710).

Sare espezializatuan, bestalde, urrira arte huts egindako 46.103 hitzordu izan dira lehen kontsulten eta berrikusteko bisiten edo ondorengo hitzorduen artean. Huts egite gehienak ondorengo tokietan izan dira: Nafarroako Ospitalegunea (27.719 urrira arte, programatutako bisita guztien % 4,1), Osasun Mentaleko zentroak (9.612, % 12,2), Tuterako Reina Sofia ospitalea (4.903, % 4) eta Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalea (3.869, % 5,3). Aipagarria da, ondorengo hitzorduetan izandako huts egiteek (33.060, guztira) lehen hitzorduetakoak nabarmen gainditzen dituztela (13.043).

Lehenengo hitzorduetan, huts gehien dituzten espezialitateak honako hauek dira: Dermatologia (1.365, urrira arte), Traumatologia eta Ortopedia (1.295), Oftalmologia (1.143), Osasun Mentala (1.084) eta emakumeei arreta emateko zentroak (973). Ondorengo hitzorduei dagokienez, huts egiteen indize horren buru daude: Osasun Mentalaren sarea (8.528), emakumeei arreta emateko zentroak (4.281) eta Oftalmologia (2.097), Traumatologia eta Ortopedia (1.742) eta Otorrinolaringologia (1.571) espezialitateak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa