(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak nekazaritza-elikagaien sektore ekologikorako jarduera-plan bat izango du 2018an osteguna, 2016.eko abenduak 1


Atzo eta gaur Iruñean egiten ari diren Europako jardunaldi batzuen barnean aurkeztu da


Elizalde kontseilaria (erdian), sektore ekologikoari buruzko Europako jardunaldietan parte hartutako gainerako pertsonen alboan. ( irudia handitu )

Nafarroak nekazaritza-elikagaien sektorerako jarduera-plan bat izango du 2018an, eta haren edukia atzo eta gaur Iruñean egiten ari diren jardunaldi batzuen esparruan aurkeztu da SME Organics Europako proiektuaren barnean (ETEen lehiakortasuna eta sektore ekologikoko iraunkortasuna hobetzea).

Eskualdeko plana garatu ahal izateko, lehenik eta behin egoeraren diagnostiko bat egiten da, eta jarraian, proiektuko beste eskualde parte-hartzaileekin esperientziak trukatzeko jarduerak. Politiken eta finantzaketa-tresnen arteko alderdi komunak ere aztertzen dira.

Hitzordu honen helburua ETEen errendimendu-maila hobetzen laguntzea da tokiko sektore ekologiko guztia eskualdeko, estatuko eta nazioarteko merkatuetan hazteko ahalmena sendotze aldera. Hori honako honetan gauzatzen da: balio ekologikoaren kate-maila guztiak estaliko dituen ekintza-plan baten prestaketan; bertan, finantzaketarako politikak nahiz neurriak sartuko dira eta, aldi berean, sektoreko funtsezko eragileekin lan egiten da.

Jardunaldiak Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bidez, SODENAk (Nafarroaren Garapenerako Sozietatea) eta INTIAk (Nafarroako Nekazaritza Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Institutua) antolatu dituzte. Atzoko irekiera-ekitaldian Isabel Elizalde kontseilariak parte hartu zuen.

Jardunaldietan parte hartzen dute, proiektuan esku hartzen duten eskualdeko gobernu eta agentzietako, sektore ekologikoaren erakunde eta enpresetako eta ikerketa-erakundeetako (FiBL Nekazaritza Ekologikoko Ikerketa Institutua egoitza Suitzan duena eta CIHEAM MAIB Italiako Bariko Mediterraneoko Agronomia Ikerketa Institutua) hogeita hamar bat arduradunek. Aipatutako eskualde horiek ondorengoak dira: Argovia (Suitza), Akitania Berria (Francia), Lodzkie (Polonia), Hegoaldeko Ostrobotnia (Finlandia), Iparraldeko Transilvania (Errumania), eta Lombardia eta Puglia (Italia).

Bazkideen baterako aurrekontua 2.289.834 euro da, eta kopuru horretatik % 85 EBk finantzatzen du Interreg Europe (EGEF funtsak) programaren bidez. Nafarroak 500.000 bat euro jartzen ditu. Europako proiektu hau egikaritzeko epea iragan apiriletik 2020 urteko martxora arte da.

Bi egun hauetan, lau lan-saio egin dira beste hainbat alderdiren gainean: ekoizpena eta transformazioa, merkaturatzea eta marketina, prestakuntza eta aholkularitza, eta balio ekologikoko katearen efizientzia.

Proiektuko edukiei buruz eztabaidatzeaz gain, arduradunek Nafarroako sektore ekologikoko hiru enpresa bisitatzeko aukera izan dute: Pedro Luis artisau-kontserbak, Gumendi eta Quaderna Vía upategia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa