(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak turismo markak hautsi ditu uda honetan osteguna, 2016.eko azaroak 17


Foru Komunitateak turisten % 11 gehiago jaso du, eta era berean hazkunde handia izan du ostatu-gauei eta hotel-errentagarritasunari dagokienez 2015eko aldi berdinarekin konparatuta


olite

Turista talde bat Erriberriko Santa María elizaren aurrekaldean.

Udak errekor-zifrak utzi ditu Nafarroako turismo-sektorearentzat, izan ere, estatuko nahiz nazioarteko turisten kopurua, ostatu-gauak, hotel-errentagarritasuna eta turismo-ostatuen errentagarritasuna eta sektoreko langileen Gizarte Segurantzarako afiliazioak handitu baitira 2015eko aldi berdinarekin konparatuta.

Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomikoko Departamentuaren Turismoaren Behatokiak jasotako datuen arabera, 2016ko uztailean, abuztuan eta irailean Nafarroak 544.813 turista hartu zituen, eta aurreko urtean 490.681 izan ziren; beraz, % 11ko hazkundea izan da. Igoera handi hori estatuko bidaiarietan -aurten 370.708 eta iaz 325.055, beraz % 14 gehiago- nahiz nazioarteko bidaiarietan -aurten 174.104 eta iaz 165.627, beraz % 5,1 gehiago- nabaritu da.

Foru Komunitatera egindako bisiten gehikuntza horrek era berean ostatu-gauen igoera ekarri du, % 11,1 handituz, eta 1.245.855 ostatu-gau fakturatuz.

Enplegu gehiago eta hotel-errentagarritasun handiagoa

Enpleguaren datuak ere hobetu egin dira udako hilabeteetako kopuru onen ondorioz. Nafarroako ostatu-zerbitzuek, janari- eta edari-zerbitzuek, bidaia-agentziek eta turismo-operadoreek 2016ko udan 17.222 pertsonari eman zieten lana, eta horren ondorioz Gizarte Segurantzarekiko afiliazioak % 4 handitu ziren 2015eko aldi berdinarekin konparatuta.

Nafarroak udan 1.461 ostatu izan ditu batez beste, 34.667 oheko eskaintzarekin, iazko batez bestekoa baino % 2,5 handiagoa. Hotel-establezimenduen okupazioa asko handitu da, % 6,7 hain zuzen ere, apartamentuena % 5,8 eta landetxeena % 8,9. Bestalde, okupazioa % 1,5 jaitsi da aterpeetan eta % 11,8 kanpinetan. Udan hileko batez besteko egonaldia 2,29 egun turista bakoitzeko izan zen, 2015eko aldi berdinekoaren oso antzekoa.

Hotel-errentagarritasunari eta turismo-ostatuei buruzko datuak ere iazkoak baino hobeak izan dira.

Nazioarteko erromes gehiago

Uda honetan Nafarroatik igaro diren erromesen kopuruari dagokionez, nazioarteko erromesen kopuruaren igoera handia azpimarratu behar da, aurten 21.583 eta iaz 20.113 izanik, hau da, 2015ean baino % 7,3 gehiago. Estatuko erromesen kopurua, ordea, % 8,5 jaitsi da (aurten 9.931 eta iaz 10.859). Osorik hartuta, erromesen batez bestekoa iazko udakoa baino % 1,7 handiagoa da.

Bestalde, Nafarroako Gobernuaren Turismo Bulegoen Sareak turistek eta txangolariek bertan egindako 206.854 kontsultari eman die arreta, 2015eko aldi berdinean baino % 11,20 gehiago izanik. Nafarroako turismo-informazioari buruzko webgune ofizialak ere bere jarduera handitu du eta 740.980 bisita izan ditu, aurreko udan baino % 7,3 gehiago.

Urtarrila eta iraila bitartean metatutako datuak

2016ko urtarrila eta iraila bitartean turismo-sektorean metatutako datuek adierazten dute Nafarroan turismoak goranzko joera duela. Urte arteko aldakuntza positiboa izan da bidaiarien nahiz ostatu-gauen kopuruari dagokienez iazko aldi berdinarekin konparatuta, hain zuzen ere % 7,8 handitu da bidaiarien kasuan eta % 8,9 ostatu-gauen kasuan.

Bisitari guztien artean, % 71,11 Espainian bizi ziren eta % 28,89 atzerrian. Alderdi honetan ere aldakuntza positiboa izan da, estatuko turisten kopurua % 8 handituz eta nazioartekoen kopurua % 7,8 handituz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa