(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak I+G+B proiektuetan gazte tituludunak kontratatzeko laguntza-eskaera guztiei erantzungo die asteartea, 2016.eko azaroak 15


Xede horretarako, diru-laguntzen deialdian 564.000 euro gehiago jarri ditu, 833.080 eurokoa zena hasieran


Mikroskopioa

Laguntzak dira, unibertsitateko edo Lanbide Heziketako goi-mailako titulazioa duten gazteak ikerlari eta teknologiako langile modura kontratatzeko.

I+G+B proiektuetan gazteak ikerlari eta teknologiako langile modura kontratatzeko laguntzen deialdian aurkeztutako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiei erantzungo die Nafarroako Gobernuak. Horretarako, ekainean argitaratutako deialdian 564.000 euro gehiago jarri ditu 2016rako 833.080 euroko kreditu batekin; beraz, % 67ko igoera izan da.

2016ko irailaren 15ean eskaerak aurkezteko epea amaitu zen, 92 erregistratu ziren, eta haietatik oraingoz 17 baliogabetu edo baztertu egin dira baldintzak ez betetzeagatik. % 70 inguru ETEetatik datoz (62) eta % 11 enpresa handietatik (10). Gainerakoak, teknologia-zentro, ikerketa-sozietate, unibertsitate eta sozietate publikoetakoak dira. Deialdiak aurrekontuan aldaketak egiteko aukera jasotzen zuen iritsitako eskaeren arabera.

Laguntzak dira, unibertsitateko edo Lanbide Heziketako goi-mailako titulazioa duten gazteak ikerlari eta teknologiako langile modura kontratatzeko; Nafarroan dauden enpresek, teknologia-zentroek, ikerketa-erakundeek, unibertsitateek eta sozietate publikoek garatutako I+G+B proiektuetan lan egiteko, hain zuzen.

Haien helburua da, kalitatezko enpleguaren sorrera erraztea, berrikuntza sustatzea Nafarroako enpresa-sareko lehiakortasuna areagotzeko, eta talentu gaztearen garapena nahiz perfekzionamendua bultzatzea Foru Komunitaterako sektore estrategikoetan ikerketa eta espezializazioko jarduerak eginez, esaterako: energia berriztagarriak, nekazaritza-elikagaiak, biomedikuntza, fabrikazio aurreratua (robotika, gauzen Interneta eta sentsorizazioa), eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT).

Industriako doktoregaiak, irekita

Gogoratuko denez, ia helburu berberekin baina kualifikazio gehigarri batekin, Departamentuak beste deialdi bat sustatu du ere, eta haren bidez Foru Komunitateko I+G+B indartu nahi da. Nafarroako ezagutzako enpresek nahiz erakundeek industriako doktoregaiak kontratatzeko laguntzak dira; horrenbestez, "talentuaren harrobia" prestatuko da eta Nafarroako berrikuntza-sistemako eragile estrategikoen beharrak aintzat hartuko ditu. Aurkezteko epea azaroaren 22an amaituko da.

Zehazki, bere plantillan lanaldi osoko kontratuen bidez ikerlariak sartzen dituzten erakundeak babestuko ditu, gutxienez hiru urtez badaude eta 25.000 euroko gutxieneko soldata gordinarekin. Matrikula eta mugikortasuneko gastuak ere ordainduko dira (ostatua, mantenua eta garraioa). Kontzeptu horiengatik, erakundeek 97.2000 eurorainoko laguntzak jaso ahalko dituzten hiru urtetan.

Deialdiak 550.00 euro banatuko ditu urtero 2017, 2018 eta 2019 urteetan; guztira, 1,65 milioi aurreikusten dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa